Egoeraren erradiografia


2004ko abenduaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lerro hauek idazten hasi naizen tartean sentimendu bikoitza daukat barrenean: alde batetik pozik nago, euskararen egunean, Egunkariako auzipetuak Madrilen auzipetze autoak jaso behar izan dituzten unean, euskal gizartearen ordezkaritza anitz eta aberatsaren babesa jaso dutelako. Harro nago, zentzu berean, Xabier Arzalluz nire alderdikideak izan duen presentzia eta portaeraz. Gustura nago, gure hizkuntzari eta gure kulturari eginiko eraso lotsagarri horrek erantzun egokia jaso duelako.

Baina Euskadi Irratiak dio Madrilgo bost zerbitzugunetan, kalte pertsonalik sortu ez duten lehergailuak lehertu direla. Eta kabreatu egin naiz. Beste behin ere, euskal gizartearen errebindikazio zilegi eta egokiak kakaztera dator ETA, aniztasun eta metaketa ahaleginak baliogabetuz eta oztopatuz. Etxekaltearen definizioa hitzez hitz bereganatzen berriro ere ETA. Kasu honetan, gainera, galdera kezkagarria datorkit gogora: zer lortu nahi izan du ETAk gaurkoan?

Ez diot, hala ere, espazio gehiago eskainiko ETAri. Egoeraren erradiografia xumea egitea nuen helburu, eta horrixe helduko diot.

Ezker abertzaleak Anoetan egin zuen mugimenduak osagai berriak sartu zizkion lapikoari. Apustu politikoa eta bake prozesua abian ipintzeko konpromisoak adierazi zituen, eta urrats honen bidez aspaldi galduta zeukan ekimen politikoa berreskuratu nahi luke. Alderdi moduan aipatu genuen prest geundela Batasunarekin elkarrizketa izateko kontu hauek aztertzeko, baina euskal gizarte osoak daki harreman emankorrik ez dela posible, ETA indarrean dagoen bitartean.

Alderdi Sozialistak, bere partetik, euskal arazoari nola helduko dion ez du argitu oraindik. Alde batetik, badirudi PPren eskutik diseinatu zuen estrategiari eutsiz, Alderdien Legearen aplikazio gogorra egingo duela datorren urteko hauteskunde autonomikoei begira, baina, bestalde, urrats horrek Jaurlaritza babesten duen hirukoari gehiengo absolutua eman diezaiokeela ere barneratu du eta, beraz, Estatutu Politiko berrirako proposamenari bultzada erabakigarria eskain diezaiokeela… Bi kasuetan Ibarretxe lehendakariaren gobernuak aurrera eraman nahi duen egitasmoa geldiaraztea dute helburu nagusi sozialistek. Ez dute herri kontsultarik nahi, eta badakite Batasunak ekimen horri oztopoak ezar diezazkiokeela, eta hori lortzeko prest ote daude sozialistak Batasuna legeztatzeko? Eta, areago oraindik, prest ote leudeke hauek goxoki pozoitu hori onartzeko?

Jaurlaritzari babesa eskaintzen dioten alderdiek, berriz, Estatutu Politikoaren aldeko apustuari eutsi egiten diote, Legebiltzarrean abenduan izango den bozketaren emaitza behar adinakoa suertatzen ez bada egitasmoaren muina hauteskundeetara eramanaz. Bistan da, hauteskundeetan gehiengo absolutua lortuko balitz erreferenduma izango litzatekeela hurrengo urratsa.

Ikusten den bezala, hiru polo nagusi lidergoa eskuratu nahian eta eszenategi politikoa baldintzatu nahian. Baina bakar batek dauka, Ibarretxek alegia, beste biak oraingoz eman nahi ez dituzten urratsak emanarazteko ahalmena. Elkarrizketa, distentsioa eta herri borondatearen errespetua dira giltzarri nagusiak gure gatazka konpontzeko, eta bai ezker abertzaleak, baita sozialistek ere, jakin behar dute Jaurlaritza babesten duten alderdiek ez dutela bere egitasmoaren ibilbidea aldatuko baldin eta hiru elementu horietan sakontzen ez baldin badute. Ez daukate beto eskubiderik, eta mugitzen ez baldin badira ekimena galduko dute.

Azkenik, ezin dut ahantzi, euskal gatazkaren konponbidea ekarriko duen elkarrizketa alde-anitzarekin batera, ezinbestekoa jotzen dudala abertzaleon arteko elkarrizketa eta adostasuna. Luxu handiegia baita abertzaleontzat erabili behar ditugun tresnen inguruan adostasunik ez izatea eta herriari eskaini behar diogun egitasmoaren inguruan gutxiengo adostasunik ez edukitzea.


Azkenak
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Eguneraketa berriak daude