Net Hurbil: Mundializazioak Alemanian erakutsi dizkigu hortzak


2004ko abenduaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alemanian aurten bi kale mugimendu garrantzizko gertatu dira. Ekialdeko Alemania Demokratikoa eta Mendebaldeko Errepublika Federala elkartu zirela hamabost urte aurten bete izanagatik, oso bestelako motiboak zituzten mugimendu eta manifestazio horiek. Batzuetan -"astelehenetako manifestazioak"- Hartz IV legea oztopatu nahi zuten langileek, horren arabera estatuak langabetuei oso merke ordaindutako lanak ezarri nahi dizkielako.

Beste mobilizazioek are harrabots handiagoa egin dute Europa osoan: Opel-ek milaka lanpostu itxi behar zituela jakinda, greba "basatia" egin zuten autoen multinazionaleko beharginek.

Bi gertakizun horiek guztiontzako irakaspen gogorra dakarten arren, Europako sindikatuak ez dira oraindik ausartu abisua ozen zabaltzera: "Langileok, agur 35 orduak" alegia. Aldiz, mugimendu horiek direla eta idatzi diren guztien artean bi artikulu hautatu ditu Courier International astekari frantsesak, gainean dugun etorkizuna argitzen saiatu diren bi idazle ekialdeko alemaniarrenak.

Ekialdeko Alemaniako jendeei aldaketak oso azkar gertatu zaizkie. Mendebaldeko alemanen bizi maila urte gutxitan erdietsiko zutela agindu zitzaien, duela hamabost urte hango sistema komunista gainbehera etorri zenean. Aldaketaren onurak oraindik leku guztietara iritsi gabe direnean, enpleguen galerarekin eta enpresa handien deslokalizazioarekin egin dute topo. Perspektiba horretatik idatzi dute bi gizonok.

Christoph Hein antzerkigilea da bata eta Ulrich Beck soziologoa bestea. Mundializazioaren analisiaren zati handi batean ados datoz biak; baina Beck soziologoak esperantza argiak ikusten dituen moduan, Hein idazlea beldur da faxismoa berriro gainean ote dugun.

Alemanian nabarmen gelditu da gaur gobernuek ez dutela maniobra tarterik multinazionalen aurrean. Mundializazioa baldin bada herrialdeen artean dauden bizi maila, soldata eta zerga diferentziak erabiltzea etekinak ateratzeko, "estatuak ez dauka mundializazioaren eboluzioan batere eraginik" idatzi du Christoph Heinek. "Korporazio mundializatua lege nazionalen atzaparretatik at dago, estatu bakoitzaren legeak bere mugetaraino iristen direlako".

Kontsumitzaileok kontrabotere

Estatuak bizi ahal izateko iturri bakarra du, eta kenduko balitzaio kartaz egindako gaztelua bezala hondoratuko litzateke: zerga. "Orain mundializazioak zerga derrigortuaren akabera ekarri du, zeren eta nahiko indar ekonomiko edukiz gero zergak ere negozia daitezkeelako". Korporazio handi batek zergak arintzea edo besterik gabe kentzea eskatzen badu, edo amore ematen zaio edo lanpostuak deslokalizatuko ditu, eta orduan estatuak zerga gutxiago biltzeaz gain langabetu gehiago hartu behar ditu bere gain.

"Estatuek ez dute amore eman behar xantaia horren aurrean", hala dio kontsentsu antiterroristak Europa osoan. Baina dotrina hau zaharkitua dago ekonomiari dagokionean, estatuen bizibidea bera arriskuan jarriko litzatekeelako bestela. Horregatik bazter guztietan "opariak" egiten zaizkie enpresei, kanpotik etor daitezen edo lehendik daudenek ihes egin ez dezaten.

Arazoa da bati eta besteari zergak arintzearen edo opari fiskalak egitearen poderioz -beti kalte handiagoen beldurrez- plan sozialak egokitu egin behar direla diru gutxiago edukitze horretara... halako batean erreserbak agortu arte.

Korporazio europar batek Vietnamen duen langileak orduko euro baten 6,5 xentimo kobratzen badu, erraz da ulertzen oraindik gauzak noraino iritsi daitezkeen. "Mundializazioak hartu duen bideak -idatzi du Cristoph Heinek- lehen eta bigarren mundua elkarrekin egokitzera darama. Bere helburua ez baita mundu justuago bat lortzea, dauden ezberdintasunak etekinik handiena lortzeko erabiltzea baino". Horregatik dago ziur Hein enpleguek Europatik desagertzen segiko dutela, eta ehun soziala ahulegi geratuko dela edozer sostengatzeko ere.

Korporazio mundializatuen indarrak teoria politikoaren erroak hankaz gora jarri dituela eta eskema berria honela esplikatu du Ulrich Beck soziologoak: "Gaur egun dirudunek ez dute lehen bezala honela edo bestela esku hartzearekin egiten mehatxu, ez esku hartzearekin edo alde egitearekin baizik. (...) Xantaia egiteko ahalmen honek aldatu du negoziaketa ekonomikoaren logika: beti eta edonon estraineko ezezkoa eman, ez inbertitu, eta gainera inori konturik eman beharrik gabe".

Logika horretatik ulertzen du Beckek jende artean dagoen ezinegon politikoa. Zeren eta gure botoekin aukeratu ditugunak gertakizun handien aurrean ikusle soilak dira, indarrik gabe, eta aldiz guk aukeratu ez ditugun pertsonak dira gure bizitza baldintzatzen duten erabakiak hartzen dituztenak. "Politikariek oraindik ez dute ulertu ez beren posizioa eta gurea mundu mundializatu honen modernitatean". Eta bere ustez eskema klasikoen arabera erreakzionatu duten sindikatuek ez dute askoz gehiago ulertu, suizidiora daramaten grebak antolatu dituztenerako. Ez Schröder kantzilerrak korporazioari "jokabide abertzalea" exigituz egindako deiak eta ez mobilizazioak estatu mailan antolatzen dituztenek, ez omen dute mundu berria ulertu.

Itxaropenari zirrikitua irekiz, Ulrich Beckek kapitalari aurre egin diezaiokeen kontraboterea ikusi du: "Kontsumitzaile politizatuan oinarritutako mugimendu soziala da hori. Erosteko erabakia bihur daiteke boto, erosleak horrekin korporazio handien politikari buruzko iritzia emango duelarik.

Korporazioek ez inbertitzeko indarrak badu kontrako indarra: gizakiok ez erosteko eta mugimendu transnazionalek boikota eragiteko dugun indarra". Etorkizuna hortik lantzea da bere proposamena, korporazio transnazionalek etekina kontsumoaren mundializazioari ateratzen dioten moduan, beren puntu ahula hori delakoan. "Korporazio ahalguztidunek ere ezinezkoa dute bezeroak kanporatzea".

Askoz ilunago bukatu du bere artikulua Hein antzerkigileak. Errepublika Demokratikotik -garai gogorretan- ateratzeko aukera eman eta duintasunez etxean geratzea erabaki zuen intelektual honek pesimismoz ikusten du Europako politikariek diruzain onak bezala, beren poltsiko hutsak erakutsi eta politikari txar bezala, tunelaren bukaeran argia ikusi dutela esaten dutela. "Argi horrek ez dakigu zer iragartzen digun. Aingerua agian, argiaren aingerua edo ilunpearen aingerua: gure historia ezagututa, aurreikusi daiteke Europako alderdi nazional eta nazionalistek hartuko dutela indarra. 1946an, Mundu Gerra bukatu eta urtebetera, Thomas Mann-ek esan zuen faxismoaren garaia bukatzetik urrun geundela. Gazte nintzenean irakurri nuen esaldi hori eta ez nuen batere ulertu, histerikoa iruditu zitzaidan eta errealitatetik aparte zegoena: faxismoa behin betiko garaitu berria genuen, ezta? Gaur egun beldur naiz Thomas Mannek oso urruneko gertakizunak aurreikusi ote zituen".

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude