Tinko euskara elkarteak Anton Abbadia saria eskuratuko du, abenduaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Makina bat film bikoiztu ditu euskarara eta filmok zinema areto komertzialetan eskaintzeko lan handia egin du Tinkok 1993tik.
Elurretan bikoteak bigarren diskoa plazaratu du Beasaingo Moonpalace Records diskoetxe berriarekin: Olatu berri baten zai. Pop kutsuko bost kantu eta bideoklip bat bildu ditu lanean kontzerturik eskaintzen ez duen bikoteak.
Tanttaka antzerki taldeak Errioxako Garnacha saria jaso du Paradero desconocido lanarengatik. Obraren zuzendari Fernando Bernuések ere zuzendari onenaren saria eskuratu du.
Ane Muñoz suertatu da garaile Lekeitioko Zinema eta Bideo Bileran. Muñozen El salto de Beamonek Urrezko Antzara »Basurdea laburrarekin ere irabazi zuen» eta argumentuzko filmen saileko sari nagusia jaso ditu.
Felipe Juaristik Begi-ikarak poema liburua karrikaratu berri du Erein argitaletxearekin.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.