Nolaismoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Normalean metodoaz edo metodologiaz ulertzen dugun horretaz jardun nahi dut. Erakunde ezberdinen lehenengo lana, eta inportanteena, helburuak »nobleenak askotan» oso zehatz eta txukun azalduta uztea da, diskurtso estrukturatu eta logikoz. Behin horiek definituta, eta denbora pasatu ahala, bigarren maila hartzen du NOLAk. NOLAismoaren antzerako kontzeptu edo ideiak »baina mutilatuta» politikagintzan eta, baita, beste alor batzutan ere entzun izan ditut, esate baterako, helburuek ez dituztela bitartekoak justifikatzen -bortizkeriaz ari dira horrelakoetan-.

NOLAri eman izan zaion protagonismoa, gai horretan, zeharo partziala da »legitimitatez?» baina mugatua. Desio politikoak eskuratzeko indarkeria ez da bitarteko justifikagarria, konforme. Baina kasu horretan bakarrik? Beste edozer lortzeko zenbait bitarteko, ostera, gezurra edo erdi gezurra, elkartasunik eza, pertsonaren duintasuna zapaltzea, berbazko bortizkeria, demokraziarik eza, goi mailako inkoherentziak, hainbat indar eta botere motaren eragiteko ahalmen izugarriak »ez naiz betiko indar "faktikoez" soilik ari» barra-barra darabilzkigu inongo erreparorik barik. Terreno horietan dantza egiten erabat ohituta daude zenbait politikari, beste hainbat ekonomia agente, buruzagi sindikalista "progre" asko, erlijio ordezkariak, ezer gutxi eginda inoren kolkotik bizitzen dakien makinatxo bat elementu... Zorionez baita ere, entzun izan dut bitartekoa bera helburu dela batzuentzat. Hau diotenengandik gertuago dago adierazi nahi dudana, gauza bera ez dela uste dudan arren.

NOLA niretzako, bizitzaren ardatz bihurtzen ari da, gero eta indar handiagoz, gainera. Neu ere NOLABIDEan nago, eta itxidura malgu eta hauskor horrek »horrela behar du» aukera ematen dit hain garden ez daukadanari buruz ere idazteko: NOLANIREko teoria libertario edo liberal »libre zentzuarekin esan nahi dut, badaezpada ere, irakurle "sesentayochoañeroren" bat larregi aztoratu ez dadin» horri buruz bueltaka darabilzkidanak eskribitzeko. NOLAzer-ean, "zer" hori hizki txikiz eta atzean, NOLAri diskriminazio positiboa eginez, dago muina eta lehen hazia. ZER ez da ezer. Zenbat zer, zenbat helburu... kakaztu ditugu NOLArekin dibortzio eta abandonu traumatiko eta barkaezinak praktikatuz ia hasiera-hasieratik? Egia da hanka-sartzerako eskubidearekin bat egiten dudala goitik behera, baina baita, pertsonen erreparazio eta zaharberritzeko beharrizan eta eskubidearekin ere. Hanka-sartzea eta errepikatzea hobetze ariketak dira, bedeinkatuak, trebetasunak hartzeko itzelezko aukerak, pedagogiarik zahar eta interesanteenetakoak.

Edozein ekimenerako, lehenengo, ZER edo IPARRA jartzea dela zuzena esan izan digute betidanik. Horrela izan da eta da, beharbada arrazoiz gainera, baina ni ez nago ados. Kontzeptu bi horiek siamestuta joan behar dutelakoan nago, komunioan.

NOLArekin gure helmugek, pentsamenduek, nahiek eta ideologiak zeharo fusionatuta egon behar dute, gorputz zatiezinean. Metodoa helburuan eta helburua metodoan. Egunerokotasunean, gestio ereduetan eta funtzionamenduan iparra eta jokatzeko moduak gauza bera izan behar dute. Ongizate pertsonalak, identifikazioak eta sentimendu maitatuenek ez diote egun handiari, zeru salbatzaile horri, itxaron behar horiek guztiak bizi ahal izateko. Gure misiorik sakonena ere lehen egunetik garantizatzeko aukera oparitzen digu NOLAbideak. Geuk »norberak berea, pertsonarengandik taldera eta taldetik pertsonarengana» markatutako zoriontasunerako praktika desutopizatu »posible egin» eta frustrazioak ekiditen ditu NOLAk. Ze hurbil ikusten dudan guzti hau autoeraketatik! Autoeratuta bi planotan, bat, kanpoari aurre eginez, proposatuz eta eraikiz, antolatuz, eta bi, barrura begira autoeratuta. NOLA? Natural, dibertituz, estimulatuta, gure ametsak beldurrik gabe biziz, ausart, desioei jaramon eginda bakarrik.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude