Vera


2004ko azaroaren 07an
Garai bateko PSOEren gobernuko iturginen arduradun profesionala, politikoen pareta. GALek egin zuen aberats. Frogaturik dago. Biktimak sortzen adituak, GALek bera beste aberastutakoak salatzeko erronka jo du. Eta bere mehatxuak bide egin du. Rodriguez Ibarrak, Manuel Vincent idazle gaztelar bikainak "bellotari" deitu zuenak aitortu du, berak ere dezente dakiela horretaz, GALen izenean euskal militanteak erailtzen ibilitakoen berri baduela alegia. Jasanezina omen zaio holako errugabe baten zigortzea bizi beharra. Niri ordea, harrigarri zaidana zera ikustea da, poliziek ez dituztela komisarietara eramaten beren buruak kanpoan libre dabiltzan zenbait gaizkileen berri dutenak, hainbeste erailketa argitzeko gauza direnak. Ez dut nik tortura ditzaten galdetzen, demokraziaren onerako bellotariak, publikoki, inoiz euskal militanteek omen zekitenaz librarazteko tortura metodo egokitzat jo izan baldin badu ere. Ez garela pasta berekoak. Felipe Gonzalez, Barrionuevo, Corcuerak... Verarenganako elkartasuna adierazi dute, aske eta bakean uzteko gobernuari eskatuz, ahanzturaren eraikuntza harriz altxatzeko eta ez karez. Ederra benetan lagunari erakutsi maitasuna, Vera bera emozioak betiko mutu lezakeena.


Eguneraketa berriak daude