Badator


2004ko azaroaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jaun-andreok, entzule irakurle erosleok, Durangoko Azoka badator berriz ere, bizirik gaudela eta merkatuak oraindik ere apur bat gehiago gizentzeko tartea badaukala aldarrikatzeko. Badator, euskaldun xehea kultura aldetik batez bestekoa baino jantziagoa dela uste izateko »urtean lauzpabost egunetan ez bada ere», Eguberrien gertutasuna antzematen hasteko eta seme-alabei Euskadi Gaztean gomendatu dieten azken CDa oparitzea eskurago jartzeko. Badator, baita, liburu zein diskoek duten xarma berezi hori hatz puntekin haztatu ahal izateko, zenbait egileren aurpegiak bertatik bertara ikusi eta «bikaina hire azken lana» esan ahal izateko, bostekoa luzatzen dizun bitartean. Badator, baita ere, herri txiki honek besterik ezean sormena baduela berrerakusteko.

Bai, oraindik hilabete baino gehiago gelditzen bada ere, Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren Azokak martxan jarri baitu jada "bisnes"aren inguruko makineria guztia, argitaratze, katalogo, grabazio, promozio eta enparauekin. Gauzak honela, berez antzekoak diruditen arren, sektore bakoitzak bere jokatzeko era dauka urteko hitzordurik garrantzitsuenaren aurrean. Liburugintzaren osasun egoera zehazki zein den jakitea zaila ematen duen bitartean, diskogintzarena orokorrean pattal antza dabilela gauza jakina da, Durangoko erakusmahaietan ikusten duzuena ikusten duzuela. Beti kexuka ibiltzeak baina, susmo txarrak ere altxa ditzake eta horrexegatik diskoak kaleratu kaleratzen dira, sikiera haiei buruz hitz egin ahal izateko. Baina ez, egia da industria txiki hau gainbehera doala, honakoa ez dela artzain gezurtiaren beste adibide bat: otsoaren uluak sekula baino gertuago entzuten dira egun, eta haren oihartzunak bati baino gehiagori iristen ari zaizkio »egilea, grabaketa estudioak, managerrak, dendak...». Agian horrexegatik sortu berria da Euskal Herriko Diskoetxeen Elkartea (EHDE), hein handi batean Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak akuilatuta »beste edozein tokitan alderantziz izango litzatekeena», arazo komunei erantzun bateratua eman asmoz. Izan ere diskogintza »rocka barne» kultura baita, bati baino gehiagori hau onartzeak buruko mina eragiten badio ere.

Egia esan, gaur egun inork ez luke imajinatuko diskorik gabeko Durangoko Azokarik. Izan ere, zenbait kasutan musika da erakarlerik eraginkorrena. Euskal musikak entzuleria fidela dauka eta erosle kopurua »gaztetxoa gehienbat» kontuan hartzekoa da oso »Herrialde Kataluniarretan inbidia hutsa digutela zin dagizuet». Horrexegatik azken urteotan diskogintzaren alorrean piztu den eztabaida datorkit gogora, Azoka honen araudiari begira. Alegia, erdaraz abesturiko diskorik ezin saltzearena, liburuekin gertatu ez bezala. Irizpideak irizpide, gauza bitxia da mojen sukaldaritza liburua »urte batean best sellerra bilakatu zena» salgai jarri ahal izatea eta La Pollaren azken CDa, adibidez, ez. Elorriagaren itzulpena bai »kanpoko argitaletxe baten bidez» eta Tijuana In Blueren diskoa ez. Edo apur bat zitalago jarriz: Sarri bai eta Alex Ubago ez. Paradoxa hortxe dago eta azokaren antolatzailea pribatua izaki, ez noa ni inongo araua aldatzera, baina bitxia denik behintzat ezin uka. Agian jakintzat hartzen ditugun axioma horiek ez dira berdinak denontzako eta hemen Euskal Musika zer den »eta zer ez» definitzeko eremu labainkorrean sartzen ariko ginateke. Ez da gai erraza. Uste dut Txillardegik esana dela, gezurra dela erdaraz Euskal Literatura egin daitekeenik. Ados. Orduan Gariren azken aurreko lana »edo Kortatu, edo Athom Rumba» ez da Euskal Musika bezala hartzen ahal, edota Sanchez-Ostiz ez da gure arteko idazlea. Ez da erraza, jaun-andreok, badago zer hausnarturik.

En fin, Durango badator, esan bezala, eta hantxe egongo gara beste behin ere, entzuleari bostekoa luzatzeko beti prest, noski.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude