Hitz bitan


2004ko urriaren 17an

Josep Ramoneda Tabacalera proiekturako udal aholkulariak El Diario Vascon: «Bistakoa da kultur zentroekin mimetismorako eta kopiatzeko joera dagoela. Lehen, bazirudien hiri guztiek arte garaikideko zentroa izan behar zutela eta orain kultura garaikideko zentroa izan behar dela dirudi. Denok denetik izatearekin ez ginateke obsesionatu behar».

Patxi Larreak adierazpenok egin zizkion Diario de Noticiasi: «Politikan, hezkuntza artistikoari ezin zaio etekin handirik, distira handirik, atera. Antzerki eskola baten alde apustu egiteak baino gehiago janzten du Baluarte baten alde egiteak. Zentzu honetan, politikari beti kostatuko zaio antzerkiaren, musikaren eta orokorrean kulturaren alde apustu egitea».

Pablo González de Langarika poetak esanak El Paísen: «Instituzioen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke Zurgai aldizkaria kaleratzea. Ikuspuntu komertzialetik, poesia aldizkari bat Izar ontziolak baino okerrago dago».

Tere Irastortzak zera zioen Deian: «Nik uste dut gaur egun soziologikoki posible izango litzatekeela askoz jende gehiagok irakurtzea. Baina aldi berean, egoera diglosikoa dela eta, euskaldun askok uste du euskeraz idazten dena okerragoa dela. Eta hori ez da egia».


ASTEKARIA
2004ko urriaren 17a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude