Atzerriko ohorezko euskaltzainak: Isilpeko langileak euskararen bidean

  • Aspalditik behar zuen euskarak zainduko zuen erakunde bat, herritarrei egunerokoan eskuetatik ihes egiten zieten ñabardurei erreparatu eta horiek kutxa itxi batean gordeko zituena. Eta horren guztiaren haritik jaio zen hain ezagun bihurtu den Euskaltzaindia, euskararen akademia. Askotan kritika gogorrak entzun ditu, izan ere, oraindik arautu gabe dagoen hizkuntza baten gaineko erabakiak hartzea ez da lan erraza. Gaurko erabilerari, gure arbaso zaharrek erabili zuten moldeari eta euskara jatorrari so, eguzkiz eguzki gure hizkuntza arautzen eta normalizatzen aritzen dira bertan. Nortzuk baina?

2004ko urriaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskaltzaindiak Gobernu-Zuzendaritza bat du, bere Euskaltzainburuarekin, Buruorde, Idazkari eta Diruzainarekin. Zuzendaritzakide dira, halaber, Ikersailburua eta Jagonsailburua. Horiez gain, beste hainbat kargu daude. Euskaltzain osoek, euskaltzain urgazleek eta ohorezko euskaltzainek osatzen dute Euskal Akademia. Euskaltzain osoek Erakundearen Osoko Bilkura osatzen dute eta horiek dute hitza euskaltzain berriak hautatu eta Erakundea gobernatzerakoan. Euskaltzain urgazleek lan-batzordeetan hartzen dute parte. Horien guztien lana antolatzen dute Euskaltzainburuek. Badira, baina, erakundean bertan aritu ez arren beste euskaltzain batzuk ere, Ohorezko euskaltzainak. Horiek idazle, literaturgile, euskarazale porrokatuak izan ohi dira. Euskaltzaindiak ohorezko izendatzen ditu aurretik isil antzean gure hizkuntzaren alde suhar aritu diren herritarrak. Sarri askotan horiek dira guztiontzat ezezagunenak eta horien berri sakonago jakin nahi izan dugu.

Ohorezko euskaltzainak

Ohorezko euskaltzainak euskara aztertzen eta lantzen hainbat saio egindako pertsonak dira. Gure hizkuntzaren alde egindako lan eskerga aitortu asmoz izendatzen dituzte euskaltzain. Zehazki hautaketa prozesua honela izaten da: euskaltzain bik sinatzen dute proposamena eta, ondoren Osoko Bilkurak egiten du bozketa. Euskaltzaindiaren Arautegiak honako hau dio ohorezko euskaltzainen izendapenaren gainean: "Euskaltzain ohorezkoen mailan sartuko dira Euskaltzaindiaren ustetan euskarari mesede bikainak egindako lagunak. Izendatuak izateko, idatzizko proposamena behar da, nahiz Zuzendaritzak nahiz bi euskaltzain osok egina, eta batzarra berak onartzea". Euskaltzain ohorezkoei diploma bat ematen zaie aitorturiko ohorearen eta merituen lekuko eta diploma horretan honako hau irakur daiteke: "Euskaltzaindiak, euskararen aldeko haren merezimendu bikainak aitortuz, euskaltzain ohorezko izendatu du".

Gaur egun, ohorezko hemezortzi euskaltzain daude. Horiek guztiek gure hizkuntzari egindako ekarpena zabala da oso eta luze aritu ahal izango ginateke lan bat eta beste aztertzen. Ohorezko euskaltzainen artean badira baina Euskal Herrikoak ez direnak ere eta labur bada ere, horiek egindako lana ekarriko dugu hona.

Vahan Sarkisian

Erevan (Armenian) sortu zen, 1954ko martxoaren 12an. Filologia Zientzietan doktorea da. Erevan, Estatuko Unibertsitatean, irakaslea da, bai eta Filologia Erromaniko Katedraren zuzendaria ere. Armeniera-euskara Estudioen Saileko sortzaile eta irakaslea da Sarkisian eta Araxes izeneko Armeniera-euskara nazioarteko aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria. International Linguistic Academy elkargoko zuzendaria da eta Asociación Internacional de Hispanistas delakoaren kidea. 1999an, Espainiako Gobernuaren bekadun izendatu zuten. Euskara ikasi du, baina ez du mintzatzen. Euskal Herriaren eta Armeniarren arteko lotura kultural eta linguistikoak aztertzearen eta sakontzearen aldeko da. Euskal kulturaz klaseak ematen ditu aspalditik Unibertsitatean eta, azken bi urteotan, euskara ikastaroak ere bai. Fontes Linguae Vasconum aldizkarian maiz idazten du. Horrezaz gain, hogeita hamar bat artikulu argitaratu ditu Armenian, Errusian, Argentinan eta Frantzian.

Jan Braun

Lodz-en (Polonia) jaio zen, 1926an. 1947tik 1951 arte Filologia Klasikoa ikasi zuen eta, amaitu orduko, beka bat jaso zuen kaukasiar hizkuntzalaritzan espezialitatea egiteko. Lau urtez, georgiar Filologia ikasten jardun zuen Tbilisiko Unibertsitatean eta bere lehen tesia aurkeztu zuen: Georgiar aditzaren pertsona-aniztasuna. 1995ean Varsoviako Unibertsitateko Ekialdeko Ikasketen Institutuan hasi zen lanean, georgiera zahar eta modernoaren irakasle. 1976an Tbilisiko Unibertsitatera eginiko bisitan, euskara ikastaro bat egin zuen eta ondorioz Euskal hizkuntzarako sarrera liburua argitaratu zuen, georgieraz. Ikastaldi horren haritik georgiar unibertsitateko talde bat euskara ikertzen hasi zen, Natela Sturua eta Salome Galbunia egun euskaltzain urgazle direnak tartean. Varsoviako Iberistika Katedran azken 25 urteotan oinarrizko euskara ikastaroak eman izan ditu. Bigarren tesia 1991n aurkeztu zuen, Euskaro-Kaukasikoa. Hainbat artikulu argitaratu du, euskara-georgiera hizkuntzen arteko ustezko loturei buruz. Bere ikasle izandako batek, Magdalena Czajkowzka-Vasquez-ek, Nevadako Reno Unibertsitateko beka bat jaso du euskal mitologiaren alorrean doktorego-tesia prestatzeko. Gaur egun, Varsoviako Unibertsitatean ari da, linguistika eskolak ematen. Euskaltzaindiak 2000ko urriaren 27an izendatu zuen euskaltzain ohorezko.

Yuri Zytsar

Euskaltzaindiak 1992ko otsailaren 1ean izendatu zuen ohorezko euskaltzain errusiarra (San Petersburgo). Honako lan hauek egin ditu: Sobre los nombres vascos de la leche (reconstrucciones), Correspondencia Zytsar / Michelena, Sobre el origen del Analitismo en la lengua vasca...

William Douglass

Renon jaio zen, 1939ko abenduaren 4an eta AEBetako mendebaldean bizi da. Nevadan, Renoko Unibertsitatean eta Madrilen ikasi zuen (Literatura Espainola). Madrilen zaletu zen antropologiarekin. Jon Bilbaorekin elkarlanean, Amerikanuak. Basques in the New World argitaratu zuen 1975ean, Mundu Berriko euskaldunen gaineko oinarrizko lana. 1999ko Gabon Zahar egunean erretiratu egin zen, 33 urteren buruan. Reno-Nevada Unibertsitateko Basque Studies Program-eko koordinatzaile da 1967tik. Geroztik, Antropologia irakasle ari da bertan. Antropologian doktore, 1967an irakurri zuen tesia. 1963an etorri zen Euskal Herrira, doktorego-tesirako lekuko lana egiten ari zela eta, Etxalarren eta Aulestin ibili zen lanean. Bi urtez izan zen eta gero Chicagora itzuli behar izan zuen, lizentziatura-tesia idazteko. Baina beste 3-4 urtean bueltatzen zen, noizean behin: udan-eta. Jon Bilbaorekin garatu zuen euskal biblioteka, Renokoa.

Georges Rebuschi

1949ko martxoaren 10ean jaioa, Parisen. Frantziako hiriburuan bertan egin zituen ingeles ikasketak, eta 1971n Agrégation izeneko goi-mailako irakasle titulua erdietsi zuen. Hizkuntzalaritzako ikasketak ere egin zituen, eta euskal mintzaira ikertzen hasi zen, Oñatin egonaldiak egin ditu horretarako. 1982an doktorego-tesia defendatu zuen Parisen, Structura de l'énoncé en basque lanarekin. 1984an argitaratu zen, Parisen. 1982tik 1989ra, Nancyko Unibertsitatean ingeles hizkuntzalaritzako irakasle izana da; orduz geroztik, Parise III.eko hizkuntzalaritza orokorreko irakasle da. Euskarari buruzko 50etik gora idazlan egin ditu. 1998an horietarik batzuk argitaratu zituen ASJU aldizkariaren gehigarrietan. Morfologia eta joskera landu ditu batez ere. Ezagunak dira bereziki euskarazko erlazio anaforikoez egin dituen ikerketak. Bere gain hartu du, bestalde, Bulletin de la Societé de Linguistique de Paris delakoan euskarari dagozkion berriak eta bibliografia urtez urte segitzeko lana. Euskalarien nazioarteko biltzarretan parte hartu du: 1980an, eta 1984an Iruñean. 1991n, berriz, Bilbon egin zen nazioarteko dialektologia biltzarrean izan zen, baita Baionan ere, 2001ean. Bestalde, Hizkuntz Atlasaren lantaldearen laguntzaile izan da hasieratik, morfojoskerari buruzko galderak prestatzeko bereziki. Badira hamar urte euskaltzain urgazle izendatu zutela.

Euskaltzainak

Ohorezko euskaltzainak:

Eugenio Agirretxe
Pierre Andiazabal
Jesus Atxa
Jan Braun
Junes Casenave-Harigile
William Anthony Douglass
Karmele Esnal
Karmelo Etxenagusia
Juan Garmendia
Xabier Gereño
Jose Mari Larrarte
Ander Manterola
Mari Jeanne Minaberry
Georges Rebuschi
Jose Antonio Retolaza
Vahan Sarkisian
Suzuko A. Tamura
Yuri Zytsar

Euskaltzain osoak:


Patxi Altuna
Jose Antonio Arana Martija
Adolfo Arejita
Miren Azkarate
Pierre Charritton
Jean-Louis Davant
Xabier Diharce "Iratzeder"
Patxi Goenaga
Jean Haritschelhar
Andres Iñigo
Xabier Kintana
Henrike Knörr
Emile Larre
Juan Mari Lekuona
Jose Luis Lizundia
Beñat Oihartzabal
Patxi Ondarra
Txomin Peillen
Pello Salaburu
Juan San Martin
Ibon Sarasola
Andres Urrutia
Patxi Zabaleta
Antonio Zavala

Suzuko Tamura

1934ko urtarrilaren 2an jaio zen, Tokion. Tokyoko Unibertsitatean doktoratua, Linguistika deskriptiboa, Linguistika historikoa, Fonetika eta Fonetika-fonologia eta Morfologia ikasi zuen. Honako ikerlan hauek egin ditu: Ainuera (Hokkaidon). Hizkuntza eta Hiztegiaz zenbait liburu: Inuktitut Kanadako eskimalen hizkuntza (Kanadan), Euskara. Euskal Herrian. Wasedako (Tokio) Unibertsitaten, Linguistika »fonetika-fonologia», ainuera eta euskara irakasten du. Euskaltzaindiaren X. Biltzarrean, euskarazko esaldien hitzetako ordenari buruzko ponentziaren egilea.


Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude