"Gure" Makiavelo

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Utikan Etika! Hitz egin dezagun, ordea, etika anitzez. Nor zara zu, hil nahi zaituenari etikarik eza leporatzeko? Egon seguru, etika batek mugitzen du hil nahi zaituen hori. Eta zure etikak mugituko zaitu erasotzailea hil nahi izatera. "Ez hil inor" funtsezko agindu hori mintzo: ziur al zaude etika guztien puntu komun gutxieneko bat dela? Alta, "Batzuetan, inor hil behar dugu" bertze hori ez ote da etika ia guztien puntu komun ia bakarra? Gehien betetzen dena bai behintzat. Etengabe hausten da "Ez hil inor" agindua, bekatuan erori gabe. Are gehiago erranen nuke nik: ustezko kontsensu zabaleneko "Ez hil inor" horrexek bultzatzen gaituela zenbaitetan inor hiltzera, horra. Horren muturreko adierazle, aho bilorik gabe Bushek eta enparauek mahairatu duten "gerra prebentiboaren printzipioa". Haien etikan dago hori.

Gure pentsaera judu-kristauan, Biblia du iturburu "Ez hil inor" horrek. Baina zein da "inor" Bibliako hizkeran, zein zen "nor" judutasunean? Ene buru soila ere oilo-larrua egiteko modukoa da Israel Shahak-en idazkien irakurketa. Judua izanik bera, judu ortodoxoen kontrako zigor intelektualik zorrotzena dugu Shahak. Horra, ba, agindu horren erranahi zehatza: ortodoxia juduak "‘gizaki’ (adam) hitzak ‘judu’ erran nahi duela dio". "Inor" dena, gizakia da. "Ez hil inor" horrek, "Ez hil gizakirik (judurik)" erran nahi du. Jentilak ez ziren inor, palestinarrak ez dira inor: inoren, judu (gizaki) baten bizitza arriskuan jarriko ez badu, hil egin behar du juduak jentila »palestinarra, gaur»; hots, gizakia ez dena. Eta ez pentsa soilik juduen bitxikeria denik. Kultura orotan, hizkuntza orotan, herrikideak bakarrik, herri-hizkuntzaz egiten zutenak bakarrik ziren hiztun, gizaki. Bertzeak, barbaro, erdaldun, inor ez. Erne: "Ez hil inor" aginduak ez du inor ez dena babesten. Etika oso bat dugu hor. Adibidez, gerra edo katastrofe humanitarioen burugabekeria semantikoen azpitik susma dezakegun etika lazgarria.

Gatozen etxera. ETAren arazoa ez da etikarik eza. Ez bere jaiotzan, oraindik hil ez zuenean; ez gero, hil egiten hasi zenean; ez eta terrorismoaren estrategian sartu zenetik hona ere. Areago, ETAren etika ez dago uste bezain urrun bertze etika askotatik. Alta, zer gerta ere zuk zeuk hiltzen hasteko agintzen dizuten bertze etika horietatik hurbilegi jarri zen aspaldi. Horra bere arazo etiko/politikoa. Hasieran, askapen etikaren eremuan mugitzen zen. Arazoak arazo, erroreak errore, bekatuak bekatu, eremu etiko horretan iraun zuen luze. Baina, dinamika armatuak eragin zituen deabruzko urlasterrek eramaten utzita, jauzi bat egin zuen bertze eremu etiko batera, etika makiaveliko batera, terrorismoaren bidetik abiatu zenean. 1998ko su-etena eta EHren sorrera izan ziren etika horretatik atera beharraren frogarik argiena. Eta aurtengo M-11koa frogarik izulaborrigarriena.

Ulertzen hasi al da ETA? Orain gutxi, ekintza "apalagoak", odol isuria saihestu nahi duten ekintzetan hasi da. Jatorrizko espiritura itzuli nahia? Baina balio ote du horrek dagoeneko? Garai haietan hiztun izan zitezkeen bonbak, hitz hutsekin erran ezin zena adierazten zuten nonbait. Gaur hitzez adierazi ezin daitekeen zer adieraz dezakete horrelako ekintzek?

Bertzelakoa du xedea: bere itzala eszenatokian luzatu nahi du ETAk, edozein unetan sartzeko prest begi bistatik kanpo fokuen aurreko gorpu opakoak daudela oroitaraziz. Tira, gorpuak sartu... eta zer? Errefusapena baizik lortu ez zueneko makiavelikotasuna berpiztu...? Horren zain dago bertze aktore asko, joko makiaveliko horretatik atera zituzten etekinak biderkatzeko irrikan. Ez, "gure" Makiavelok protagonizatu egin zituen bere eszenak. Eszenak protagonizatu... eta uxatu ikuslegoa. Ezin du berragertu eszenatokira. Ilunpeak oroitarazten ditu ETAren itzalaren luzapen horrek.


Azkenak
Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Eguneraketa berriak daude