Bero-beroan


2004ko urriaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Rodriguez Galindo: eskandalua bai, ezustekorik ez

Bere garaian Enrique Rodriguez Galindo generala izan zena kontuan hartuta, aitortu behar da ez zela erraza pentsatzea zigortua izan zitekeenik. Berdin Jose Barrionuevo eta Rafael Vera Barne Ministerioko agintari ohiekin. Epaitu zituzten eta zuzenbide estatuaren garaipen gisa haizatu ziren zigorrak. Estatua, PSOE eta Felipe Gonzalez errugabe utzi izanaz asko hitz egin baliteke ere, Espainiako demokrazia gazteak sendotzen jarraitzen zuela hedatu zen. Orduko zigorrek ezusteko puntua utzi bazuten ere, Estatu aparatuetatik laster pentsatu zen, ohi bezala, bilatuko zutela bere zerbitzarien gurutzebidea arintzeko modurik. Eskandalua piztu du Rodriguez Galindorenak, baina harridurarik ez. Espainiako demokrazia gaztea bere heldutasunerantz nola abiatzen den ikusteko adibide bat gehiago.


Batasuna eta EAEko hauteskunde autonomikoak

Datozen udaberriko EAEko hauteskunde autonomikoetan Batasunari ez zaiola parte hartzen utziko uste du Batasuneko Mahai Nazionaleko kide Joseba Permachek. Berria egunkariko elkarrizketa batean esan berri du hori, gaineratuz, hori bai, geratzen diren hilabeteetan hori saihestuko lukeen gertakariak ere izan daitezkeela. Giro politiko zabaletan nahiko sustraiturik dago ETAren su-eten batekin bakarrik altxatuko lukeela PSOEk ilegalizazioaren langa. Badira, dena den, su-etenarekin ere ez litzatekeela ilegalizaziorik altxatuko pentsatzen dutenak.


PP eta Batasuna ez Elkarriren manifestazioan

Donostian joan den larunbatean Elkarrik egin zuen manifestazioan alderdi politiko nagusi guztietako ordezkariak izan ziren, PP eta Batasunakoak izan ezik. Elkarriren beste deialdi batzuetan ez bezala, PSOEko buruzagitzako pertsona oso esanguratsuak egon izana ere deigarri egin zen: esate batera, Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaia bera ere hantxe zen. Duela bi urte egindako bake konferentzian Elkarrik hainbat sentsibilitate politiko ordezkatzen zituzten pertsonak bildu zituen, baina ez zen akordiorik gauzatu. Oraingo saioan, aldiz, alderdi guztietako ordezkariak bildu nahi ditu. Aurten bertan, guztien ordezkaritza biltzea lortu ez badu ere, guztien zeharkako partehartzea erdietsi izan du dagoeneko; oraingoz zuzenean parte hartzekotan ez direnak, hala ere, prest agertu dira izan daitekeen elkarrizketa politikoari begira informazioa jaso, aztertu eta zeharka partehartzeko.


ETA burugabetua, hamaikagarrenez

Espainia eta Euskal Herriko klase politikoaren gehiengoa pozarren agertu da ETAren aurka egin berri den polizi operazio erraldoian. Atxiloketa hauekin ETA zuzendaritza gabe utzi omen da hamaikagarrenez, eta bere zuzendaritzaren aurka 1992an Bidarten egindako operazioaz geroztik, erakunde armatuaren aurka egindako garrantzitsuena gisa jo da joan den asteburukoa, nagusiki Biarnoko Saliesen Mikel Albizu ‘Antza’ eta Soledad Iparragirre ETAko buruzagi omen direnak atxilotu dituztelako (goiko argazkian agertzen den etxean). Ez dago zalantzarik azken hiruzpalau urteetan Espainia eta, batez ere, Frantziako segurtasun indarrek etengabeko danbatekoak eman dizkiotela ETAri eta horrek bere jarduera baldintzatzen duela. Baina behin eta berriz ETAk bere egiturak berregiteko ahalmena erakutsi du. Halako operazioen arriskurik handiena zera da, pentsatzea eta hedatzea euskal gizartean bizi den gatazka ETA polizi jarduerarekin itota bukatu litekeela.


Martin Ugalde zendu da

Urriaren 4ko goizaldean hil zen Martin Ugalde idazlea, kazetaria eta euskaltzalea. 83 urteko andoaindarra 1921ean jaio zen eta Venezuelan igaro zituen urte asko. 1947 eta 1969 urteen artean kazetari lan asko egin zuen atzerrian, eta besteren artean, Euzko Gaztedi eta Euzkadi aldizkarietako zuzendaria izan zen. Deia egunkarian aritu zen lanean eta Euskaldunon Egunkariako sortzaileetakoa izen zen. Politikagintzan aritu zen 70eko hamarkadan eta 1993an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.


Hizkuntza politika Nafarroan

Nafarroako Parlamentuan hizkuntza politika aztertzeko ponentziek jarraitzen dute, eta irailaren 29koan, Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoko (EBLULeko) Euskal Herriko ordezkariak, Mikel Etxebarriak eta Euskara Kultur Elkargoko Julen Urbiolak eta Jose Luis Mendozak hitz egin zuten. Mikel Etxebarriak EBLULen izenean, euskararen normalizazioaz arduratuko den erakundea sortzea proposatu zuen. Euskara Kultur Elkargoak berriz, Nafarroako hizkuntz eremuen banaketa berriro aztertzea proposatu zuen.
Urriaren 13an UGT, CCOO, ELA, LAB eta EILAS sindikatuak izango dira hizlari eta urriaren 20an, NUPeko errektorea eta unibertsitate horretako ikasle taldeen ordezkariak.


Tostako arraunketaren hiztegia

Arraunlariak loaldian sartuak dira, lehiaketari dagokionez behinik behin. Hala ere, tostako arraunaren inguruan dabilenak ez du atsedenik negu honetan. UZEIk Kutxaren laguntzarekin Tostako Arraunketaren Oinarrizko Lexikoa liburuxka argitaratu du. 100 kontzeptu biltzen ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Milaka ale banatu ziren Kontxako estropadetan, baina han liburuxka eskuratu ez zuenak helbide honetan aurkituko du euskarazko termino sorta hori: www.uzei.com/berba.


Demoen isunak ordaintzen laguntzeko bertso afaria

Donibane Lohizuneko sardina erretegian zortzi bertsolari (Ainhoa Agirre, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Sustrai Colina eta Xebastian Lizaso), Asisko Urmeneta eta Kike Amonarriz elkartuko dira Demoei elkartasuna adierazteko. Urriaren 8ko afarian elkartasuna adierazteaz gain, dirua bildu nahi dute Demoek isuna ordaintzeko.
Dena den, Demoak azken ekintzagatik isunik gabe geratu dira. Urriaren 2an Baionako tren geltokiko harrerako iragarkiak euskaraz jarri zituzten, baina poliziarik ez zen agertu.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude