Galga


2004ko urriaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eusko Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei bost axola zaizkie hedabide lokalak. Zelan bost, bat bera ere ez! Lehen pentsatzen nuen beraien "kontrolpean" ez zeudelako ez zituztela babesten. Orain, iritziz aldatuta nago eta benetan sinisten dut axolagabekeria dela zergatia. Ez dituzte aintzakotzat hartzen. Ez daude kontra, kia, hori baino mingarriagoa den jarrera dute: berdin zaie zertan dabiltzan, zer dioten, zelako asmoak dituzten, bizirik ote diren kezka ez zaie burutik pasatzen.

Esandakoa, hemengo erakundeei ez zaizkie piperrik inporta ez aldizkariak, ezta irrati-telebista lokalak ere. Ume aroan gertatzen den bezala, "txikiekin" ez dute jolastu nahi. Hori bai, hedabide "handien" atzetik hor ibiltzen dira arreta-eske.

Medioekiko, eta bereziki emisio-eremu txikikoekiko, miopia politiko honen adierazgarri dira erakundeengandik soma daitezkeen bi jarrera: kopia-politika hutsez aritzea eta estrategiaren eta taktikaren esangurak nahastea.

Hartu edozein adibide, prentsa idatzikoa zein irrati-telebistakoa, eta fija zaitez norainokoa den mimetikoa hemengo erakunde politiko eta berauen atzetik nagusi den alderdiaren politika. Trantsizioa deiturikoaren garaian, egunkariak sortu zituzten beste batzuei "aurre egin" guran. Irrati-telebistagintza publikoan ere, eredu berri eta sustraitua eduki beharrean TVEren bertsio eskasa eraiki zuten eta gero, telebistagintza pribatua etorri zenean, Tele 5en eta Antena 3ren audientzia datuekin egiten zuten amets. Besteen joko-arauez legitimazioa bilatzen zuten, antza.

Inoiz, daukagun panorama mediatikoarekin kezkatu egin direnean, Vocento edo Prisa erraldoi mediatikoekin "adiskidetu" gura izan dute, bi hauen administrazio kontseilukoen irribarrea eraginez.

Epe laburreko etekin soziala »elektorala gehienetan» eta inoiz bere etxean sartzen utziko ez dion hedabidearen faborea bilatzen dute gure erakunde publikoek, goikoek eta behekoek.

Herri zatitu honen erakundetzean osasuna, hezkuntza, polizia eta akaso diru-bilketak hartu bide dira oinarri modura eta horietan aritu dira jo eta su. Baina kale egin dute estrategikoa den egituraketa mediatikoa eraikitzerakoan.

Giza mugimenduek eta euskararen aldeko taldeek hartu izan dute epe luzeko lanaren ardura eta horretan dihardute gaur egun ere. Erakundeek ez.

Eta orain, haize finaren hotsa zirudiena burrundara bihurtu da eta gainera etorri zaigun tren geldiezina dela konturatu dira. Egunkari, irrati eta telebista kontsumoari, baina baita ere enpresa-egiturari eta jabetzari dagokionez, berezko jarduna galdu duen herri bat gara.

Zein desberdinak diren katalanak. Telebistagintza lokalaren kasuan fijatzen bagara, hedabide lokalak herrigintzaren oinarri-oinarrian jarri dituzte. Espainiako Estatuaren telebistagintza lokalaren legea onartu aurretik ere, tokian tokiko telebisten sarea egina zuten, irakaskuntza sistemarekin sintonian katalanez aritzen dena, ikus-entzunezko egitura enpresariala sortua dute eta lokaltasunaren definizioan informazio eta komunikazio tresna propioak izatea, berezko erreferentzialtasun kulturala eta historikoa eta edukiak markatu eta kuotak ezartzeko arautegia adostua dute.

Katalanek komunikazio lokalaren inplikazio estrategikoaz ohartu ziren, aspaldi. Hemen, hausnarketarik gabe, boteprontoan, Madrildik datorren legeak izan ditzakeen zirrikituak aprobetxatu behar direla diote eta, ausardia faltan, talde mediatiko erraldoiak haserretu ez daitezen lizentziak banatuko dituzte. Hau zuretzat, hau niretzat.

Hori bai, populazio gutxiko eta publizitate merkatu urriko eremuetan legeztatuko dute euskaraz aritzen den kanalen bat, barne produkzioa landuko duena eta gertutasunaren balio komunikatiboa zer den dakiena. Azken horiek irakurriko dituzte lerro hauek, agintariek ez.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude