Aturri eta Biduze ibaien artean bizikletan

  • Itsasaldeko Aturri ezagutzeko zenbait ibilbide proposatuko dizuegu hurrengo asteetan. Ipar Euskal Herriaren iparraldean, Lapurdik eta Nafarroa Behereak Landekin bat egiten duten lurraldean ibiliko gara oraingoan. Arbailetako mendietan jaiotzen den Biduzek, bere urak Aturri handiari eskaini aurretik, azken meandroak osatzen dituen lekuan. Ibaiak, padurak, bartak, landaretza joria ingurumen aberatsa ezagutzeko aukera duzue. Aldi berean, behialako jarduera ekonomiko garrantzitsuen aztarnak antzemango dituzue, zubiak, errotak, zamaketarako ontziak kargatzen ziren ibai-portuak, ibiak. Halaber, Euskal Herriko historiaren zati handi bat aurkituko dugu ibilbide honetan, Agramonteko gaztelua eta Arthous-eko abadiako ondarearen museoa izanik testigantza nagusiak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroa Behereko Bidaxunen utzi dugu autoa, hau izango baita abiapuntua, udaletxearen eskuineko plazan, Basque hotel-jatetxearen parean. Bizikletak atera, dena prestatu eta Agramondarren gaztelurantz abiatu gara.

Bai gaztelua eta bai herri gunea, muino baten goialdean daude, Biduzek eta honen adar den Lihurik osatzen duten meandroaren erdian. Gunerik garaienean eraikitako Saint-Jacques elizara hurbildu gara eta handik kale nagusian barrena abiatu. XVI. mendetik XIX.era bitartean eraikitako etxe eder ugari ikus daitezke kalearen alde banatan. Etxe hauen artean garai batean sinagoga bat izan zen, herrian bertan merkatari juduen kolonia garrantzitsu bat egon baitzen XVII. eta XVIII. mendeetan eta portura bidean oraindik haien hilerria ikus daiteke. 1802. urtetik aurrera Bidaxuneko kantonamenduko buru da, eta Bidaxuneko kantonamenduak, Lapurdi eta Nafarroa Behereko zenbait herri biltzen ditu, Iparraldeko euskal probintzia historikoak errespetatu gabe.

Akamarreko aulkietan geldialdia

Gure hurrengo geltokia Akamarre (Came) da. Horretarako, herri gunetik irten eta Donapaleurako bidea hartu dugu, berehala ezkerretara eta behera jotzeko. Maldan behera, udal igerilekua eta kirol gunea atzean utzi eta Lihuri zeharkatzen duen zubia igaro dugu. Inguruotan eraberritutako errota dago. Bidaxune eta Akamarre lotzen dituen errepidera irtenda, kilometro parea egin dugu Biduze zeharkatzen duen zubia igaro eta Akamarren gaudela adierazten duen seinalea topatu aurretik.

Ezkerrera jotzen badugu, ibaiertzetik portura irits gaitezke. Gu, ordea, muino gainean dagoen herri gunera hurbildu gara, ondoren zuzenean portura jaisteko. Jarduera garrantzitsua izan zuen garai batean portuak. Jurançon eskualdeko ardoa eta Biarnoko gatzagetako (Salies de Béarn) gatza handik igarotzen baitzen ibaian barrena Baionara bidean. 1850. urte ingurutik aitzina, Akamarre aulkigintzan murgilduko zen. Egun, nekazaritzarekin batera jarduera ekonomiko nagusia da aulkigintza, Europa, Japonia eta Estatu Batuetara aulki andana esportatzen baitute. Tailer txiki ugari dago inguruotan.

Arthous-eko abadia

Hurrengo geldiunea Arthous-eko abadian egingo dugu. Lehenik ordea, zortzi bat kilometro egiteko pedalkada ugari eman beharra dugu. Biduzeren ibaiertz eta arto sailen artean egin ditugu lehen metroak. Bide hauek, egun txukun zainduak eta atsedenerako mahai eta eserlekuekin hornituak, garai batean, sirga bideak ziren (chemin de halage), hau da, ibaiontziak ibaian gora egin ahal izateko, animaliek tira ohi zutena, sirga edo lokarri batzuen bidez. Idi edo mando hauek ibaiertzetako bideetan gora edo behera ibiltzen ziren. Pista hauek utzi eta asfaltoan berriro, Biduzetik urrundu gara. Arto sailez betetako muinoa gainditu dugu eta zenbait bidegurutze igaro ostean, azken malda beherak abadiaren ateetan utzi gaitu.

Abadia Hastingues udalerrian dago kokatua, Landetako departamenduan eta 1167. urtean eraiki zen inguruotako biztanleak ebanjelizatzeko, Done Jakue bidean doazen pelegrinei ostatu emateko eta Gaskoña, Nafarroa eta Biarnoko zenbait jauntxoren arteko lur eremua nolabait kontrolatzeko. XVI. mendera arte aberatsa zen nekazaritzatik ateratako errentei esker, eta abadiak eragin handia zuen garai hartako bizitzan. Horrela, gero bisitatuko dugun Hastingueseko bastida sortu zuen 1289. urtean bere lurretan. XVI. mendean Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenez eta ondorengo erlijio guduetan abadia bera suntsitua izan zenez, apurka gainbehera etorri zen. 1791n, hiru elizgizon besterik ez zituela, abadia saldu egin zen, eta nekazaritza ustiakuntza bilakatu. 1955ean monumentu historiko izendatu zuten eta Landetako departamenduaren eskuetan geratu zen. 2003an azkenik, berritu egin zuten eta Landetako ondarearen museoa bertan dago egun. Museoaz gain, dokumentazio zentroa eta kongresuak nahiz batzar bereziak antolatzeko azpiegitura guztiak ditu. Bisitak merezi ditu 3 euro, frantsesez irakurtzeko gai denarentzat, behintzat.

Peyrehoradeko kale-buelta

Hiru bat kilometrotara soilik dugu hurrengo geldiunea. Kiwi landaketa zabalen artetik berehala atera gara Peyrehoradeko sarrera den zubira. Olorue eta Paueko uhaitzak (gaves) elkartuta daude dagoeneko, kilometro gutxira urak Aturriri emateko. Geldiune laburra egin dugu herri honetan; egun udaletxea den gaztelua bisitatu eta herriko kaleetatik joan-etorria egin dugu, bizikletaz. Herria menperatzen duen muinoaren gainean Aspremont gazteluaren hondakinak omen daude baina beste baterako utzi ditugu. Berriro ere ibaia gurutzatu eta udal kanpinaren ondotik, Hastingueserako bidea hartu dugu ibaiertzetik.

Hastingueseko bastida

Inguruotako guztien moduan, Hastinguesek ibaiertzean duen portura iritsi gara eta malda gogor batek hegoaldeko sarrera-atera eraman gaitu. Muino batean kokatutako bastida da, arestian aipatu bezala Arthous-eko abadiako lurretan 1289an sortua eta John Hastings Gaskoñako seneskalaren izen anglosaxoniarra hartuko zuena. Izan ere 1152an, Alienor, Akitaniako dukearen alaba, Enrike Ingalaterrako erregearekin ezkondu eta Baskonia edo Gaskoña Ingalaterraren eskuetara igaro zen, baita Lapurdi eta Zuberoako bizkonterriak ere.

Gixuneko portua

Bertako kaleetan itzulia egin eta hurrengo helburu genuen Gixunerantz (Guiche) abiatu gara. A-64 autobidea azpitik igaro baino lehen autopistako zerbitzu gunea dago eta bertan Autoroutes du Sud de la France enpresak Done Jakue bideari eskainitako doako erakusketa gune bat du. Autobidearen kanpoaldean bagara, zerbitzu gunera oinez sar daiteke. Autopista azpitik igarota berriro ere Euskal Herri historikoan sartu gara. Gain batean kokatutako Samatzeko herrixka igarota Samatzeko lakura egin dugu joan etorria. Bertan, aisialdiko aktibitateak egin daitezke (base de loisirs delakoa). Beste zenbait aktibitateren artean, bainua da nagusi.

Saint Jean Samatzeko auzotik eta autopistako ordaintoki ondotik igarota, Gixuneko portura heldu gara, lehenik zubi metaliko batetik Biduze zeharkatuta. Harri maila ezberdinez osatutako ibai-portu ederra du, garai bateko jardueraren adierazle. Herri gunea gorago badago ere, Bourgade deitu auzo honetan, muino arrokatsua menperatuz garbi asko ageri da Gixuneko gaztelua. X. eta XII. mendeen artean Arberoutarren jabegoa izan zen eta ondoren Beaumondarren esku geratu zen. 1449an gotorlekua Foix-Biarnoko Gaston IV.ak indarrez hartu zuen, Nafarroa Beherean eta Lapurdin barrena egindako erasoaldi batzuetan. 1523an, Gaztelak Nafarroako seigarren merindadea konkistatu zuenean suntsitu zuten. Jabego pribatua da eta sarrera debekatua izan arren, bertara hurbildu eta zein egoera penagarrian dagoen ohartu gara. Kartel batzuek adierazten dute harriak erortzeko arriskuarekin erne ibiltzeko. Landaretzak hondakinen zati handia estalia du.

Helmuga

Abiapuntura iristea besterik ez zaigu falta. Horretarako, Gixunetik Bidaxunerako errepidea hartu dugu, baina malda gora hasi denean, berau utzi eta ibaiertzeko antzinako sirgabidea jarraitu dugu. Bost bat kilometroren buruan, Bidaxuneko portu zaharrera iritsi gara, eta errepidetik azken maldak igoz, Bidaxuneko herrigunera sartu gara.

Agramont gaztelua
Agramont XII. mendetik XVI.era Nafarroako erreinuari lotua egon zen leinua da, eta batez ere XV. mendean, Nafarroako erresumako borroka zibiletan eragin handia izan zuen, Beaumondarren aurkako bandoari izena emateraino. Bortuz haraindiko merindadeko edo seigarren merindadeko jauntxoak ziren, etsai ziren Luxeko leinuarekin batera. Merindade horretako hiriburua Donibane Garazi zen eta zehazki ez bada ere, gaur egungo Nafarroa Beherearen eremua zuen. Nafar koroarekin leial zirenekin lerratu ziren agramondarrak, aurkakoak, aldiz, Errege Katolikoen zerbitzuan aritu ziren Nafarroaren jabe egiteko borrokan. Nafarroa Beherea galdu ondoren, oinordekoak, Frantziako erregeen zerbitzura egon ziren basailu.

Agramondarren jatorrizko gotorlekua gaurko Burgue-Erreitin (Bergouey-Viellenave) dago. XIV. mendetik aurrera Agramonteko jaunak Bidaxuneko gazteluan bizi izan ziren, Aturri ibaiak itsasorantz zuen irteeragatik leku estrategikoa baitzen. Bidaxuneko gaztelua XII. mendekoa da, baina XVI. mendean birmoldatu egin zuten, eta Ipar Euskal Herriko errenazimendu garaiko gaztelu bakarra da. Eraikinaren dotorezia aristokraziaren ikur bihurtu zen, baina 1793an, Frantziako iraultzan, azken suteak hondakin bihurtu zuen betirako. Erdi eroria dago egun eta turismoari loturiko ehiza-hegaztien (volerie) ikuskizunak eskaintzen dira bertan. Denbora eta hizkuntza dela medio egun Agramondarren gazteluak Gramont izena du.

Bidaxuneko udalak prestatutako proiektu batek, zentro komertzial bat eraikitzea aurreikusten zuen gaztelutik metro gutxira. Honek udalaren eta Agramonteko konde Antoine XVI.aren »Bidaxune eta Gixuneko gazteluen egungo jabea» arteko liskarra sortu zuen 2002. urtean.

Datu praktikoak
Agramondarren gaztelua: Apirila erdialdetik iraileko azken igandera arte zabalik, 14:30etatik 18:30etara. Hegazti harrapakarien ikuskizuna, egunero 15:30etan.

Arthous-eko abadia: 00 34 5 58730389. Apirilaren 1etik urriaren 31 arte, 10:30etatik 18:30etara zabalik. Azaroaren 1etik martxoaren 31 arte, 14:00etatik 17:00etara (astelehenetan itxita).

Done Jakueri eskainitako erakusketa Hastingues zerbitzugunean: Dohainik. Urri hasieratik apirila bukaerara, 9:00etatik 18:00etara.
Maiatza hasieratik iraila amaierara, 8:00etatik 20:30etara.

Arditurri
Arditurrik Pirinioetako Bigorre eskualdean du sorburua, Gripp (La Mongie) eta Payolle bailaretako urak bilduz, Frantziako estatuak sortutako Pirinio Garaiak departamenduan. Gers eta Landetako departamenduetako lurretatik pasa eta azken kilometroak Landen eta Ipar Euskal Herriaren (Pirinio Atlantikoetako departamendu barruan) arteko muga egiten du. 355 kilometro luze ditu Lapurdiko Bokalen itsasoratu aurretik. Ibai-adar nagusiak Errobi, Aran eta Biduze Ipar Euskal Herrian eta Uhaitza Batuak (Olorue eta Paueko gabak) ditu.


Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude