Poema itzuli bat


2004ko irailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Harrokeria puntu bat badugu idazten dugunok, besteengan eragitea bilatzen dugun aldetik. Izan ere, idazleok, modu batera edo bestera, jendearengana iritsi nahi dugu. Itzulpenak izan daitezke modu bat.
Poema itzuli bat, beste poema bat da hein handi batean. Itzultzaileak hitz bat edo bestea aukeratzen duenean poema berreraikitzen ari da. Dena den, nahiz eta poema hitzez eraikitzen den, poemaren azpian datzan ideia edota sentimendua poemaren oinarria da. Oinarri hori da garrantzitsuena. Itzultzaileak bere horretan gordetzen badu, ez dago inolako traiziorik jatorrizkoarekiko.
Are gehiago, poeta eta itzultzailearen arteko zubia sendotzen du, poeta eta mundu zabaleko irakurleen arteko zubia. Komunikazioaren zubia, finean. Batzuek esaten dute itzulpena inoiz ez dela jatorrizkoaren maila berekoa. Ez dakit horrela den beti. Agian poema berria dela pentsatu behar dugu, besterik gabe. Aldaki bat.
Poemak idazleon mundu ikuskera aldatzeko etengabeko ahaleginak dira, eta gure asmoa da irakurleak ere errealitateari behatzeko beste modu bat aurkitzea poesiaren bidez »itzulpena ala jatorrizkoa izan». Nire ustez, nahikoa da hori.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.