Makina bat kontu

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espazioko etxea Hego Poloan

Zaila da etorkizunean eraikuntzek zer forma izango duten jakitea, baina zientzia fikziozko filmetan proposamen batzuk azaltzen badira ere, Espazio-Agentzia Europarrak (ESA) planteatutako ideiak, errealitate bihurtzeko aukera asko du. Hain zuzen ere, Antarktikoan lanean arituko diren ikerlari alemaniarrak diseinu berriko etxeetan bizitzen lehenak izan daitezke.
Etxe hauen itxura (SpaceHouse) ontzi hegalari batena da eta karbono zuntzez indartutako plastikoa (CFRP) du oinarrizko materiala. ESAk material hau espazio-ontzietan erabiltzen du, baina etxeetan erabiltzeko ideia 1999. urtean Turkiako Izmir-en gertatu lurrikararen ondorioa da.
Nahiz eta materiala oso arina izan, Richter eskalan 7 graduko lurrikara bat jasateko gai da, baita orduko 220 kilometroko haize-boladak eta 3 metro arteko uholdeak ere.
Alemanak izan dira proiektu honetan interes handiena erakutsi dutenak, hain zuzen 2008rako Antarktikoan Neumayer III deituriko egoitza eraiki behar baitute.


Beroaldi gero eta gogorragoak

National Center for Atmospheric Research (NCAR) erakundearen arabera, Ipar Amerikan eta Europan gero eta bero-bolada bortitzagoak eta iraunkorragoak gertatuko dira.
Gerald Meehl eta Claudia Tebaldi ikerlariek igaro berri diren hamarkadak (1961-1990) eta etorriko direnak (2080-2099) alderatu zituzten, sufrezko aerosolen eta berotegi-efektua sortzen duten gasen eboluzioa aztertuz, AEBetan eta Europan. Zientzialariek erabilitako hipotesian agintariek gasen egungo isuri-kantitatea mugatzeko ez dutela ezer ere egingo aurreikusten da. Beren azterketan emaitza-gama bat eskaintzen da eredu desberdinen arabera eta gama horretan unerik kritikoenetakoa hainbat gauetan tenperaturak freskatzen ez direnean gertatzen da. Ildo horretan AEBetako hegoaldean eta mendebaldean eta Mediterraneoan gaueko tenperatura minimoak 3° hazteko aukera handia omen dago. Bero-boladak %25 haziko lirateke Chicagon eta %31 Parisen; egun Chicagon bero-boladek 5,39tik 8,85ra egun irauten badute, etorkizunean 8,5 eta 9,24 egun-tartekoak izango dira eta Parisen 8,33-12,69 tartetik 11,39-17,04 tartera igaroko dira.


Zoe robota lanerako prest

Carnegie Mellon University-ko ikerlariek diseinatu berri duten robota Txileko Atacama basamortuan frogatuko dute. Fase hau hiru urteko proiektu baten bigarrena da eta helburua egunen batean Martitzen bizia bilatzeko robot egokiak sortzeko datuak biltzea da. Proiektu hau 2003an hasi zen, Atacamara eguzki energiaz higitzen zen Hyperion robota eraman zenean. Zoe lehen robot horren eboluzio bat da eta bi hilabetetan 50 kilometro egin beharko ditu era autonomoan.
Gure planetan biziak dituen mugen inguruko aurkikuntzak egitea itxaro da eta aldi berean etorkizuneko espazio-misiotan aplikagarri izan daitekeen teknologia sortzea.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude