Gailurra: guztion ardura


2004ko irailaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aurtengo oporretan Pirinioetako gailurra egin dut. Lehen eguzki printzekin Mahoma pasoa gainditu ondoren isiltasuna eta harmonia dira nagusi zeru ondoan. Dena sumatzen da hemen beharrezkoa: egunsentia, hotza, haizea, harkaitz soil eta erraldoiak, denborari beldurrik ez dion glaziarra, gorputza babesten duten jantzi beroak, edozein modutara igo diren bi pertsona… Hau da gure Euskal Herriak behar duen harmonia, doinu egokia izateko nota guztiak behar baitira; ezin da ezer eta inor kanpoan utzi, bestela etena sumatzen da. Hainbat pertsona eta talderen ahuleziarekin jende asko oso eroso bizi da, alderantzizko egoera ere ematen delarik, alegia, hainbat jendek eta hainbat talde politikok ez dutela euren burutan ardurarik onartzen hainbat arazo konpondu behar denean.

Mendi hauetara joateko material ona behar da. Alderdi politiko guztiek bi material mota nagusi behar dituzte beraien eguneroko lanerako: oinarri soziala eta ideologikoa. Esate baterako momentu honetan ezker abertzaleak duen arazoetako bat, eta edonola konpondu behar duena, galdu duen oinarri teoriko ideologikoa sortzea da. Beraiek zuten planteamendu teoriko asko irentsita geratu delako »gutxienez formalki» beste alderdi politikoen artean. Egoera hau ez da txarra, politika demokratikoaren dinamismoaren adierazgarri baizik.

Gailurrera iritsi baino lehen, granpoiak jantzi, gorputza sokarekin ongi babestu eta bata bestearen atzetik ginela zeharkatu genuen glaziarra. Hainbeste jendek zapaldutako gorputz zuriak baina, goiz honetan guri ireki dizkigu zauriak. Ur lasterrak, harri hots izugarriekin, daramatza zainetan, odola irakiten duela dirudi. Horrela dago gure gizartea, mugituta, denok egin nahi dugu zerbait, denok dauzkagu ideiak eta irtenbideak egosten gure buruetan, baina heldutasuna falta zaigu gure parean dauden begiengan konfiantza izateko, begietara so egin eta han gardentasuna ikusteko.

Izotz zati honetan gindoazela, irrist egin dut. Ez da ezer izan, nekeak eta beldurrak eragindako irrista, hala ere, taldeak ongi eutsi dio erorketari. Hori da beharrezko legea lan guztietan, taldean lana egitea, elkarrengan konfiantza izatea, taldeak ematen baitu ziurtasuna eta oreka.

Glaziarrera iritsi baino lehen bizitza pil-pilean sumatu dugu alde guztietatik, altuera ezberdinetara moldatutako landareek, usainez eta kolorez bete dizkigute zentzuak; mugitzen direnean ikusi ditugu marmotak, tximeletak, harrapariak, helikoptero zaratatsua; bakoitza dago bere lekuan, dagokion inguruan. Gizartean ere partidu, pertsona guztiak behar dugu gure lekua, gure ingurua, eta igoera zail honetan, helburu eta jarrera berdintsuak ditugunok estabilitate marko batetan hartu behar ditugu gure erronkak, demokratikoa den eusko elkartasuna lortuz.

Naturaren oreka ere urratzen da batzuetan, izugarrizko zuhaitz eta landare pila dago txikituta, elur-jauzien ondorioz; okerragoa izan omen zitekeen gainera, elur hautsezkoa izan balitz. Honela hausten dute sarritan muturreko jarduerek gizarteak bizi duen oreka.

Guzti hau ikusteko eta bizitzeko, aterpeko zeremoniarekin goizean jaiki, ilunpetan arakatu, hotza arnastu eta bakoitzaren isiltasuna entzuten aldapa gora abiatu gara denon artean janaria eta arropa banatu ondoren. Gure herriaren konponbidea eta elkarrizketa ere lortzeko, bakoitzak berea jarri behar du.

Benetan, Bake planaren gailurra harrapatzeko taldean joan beharko gara gora, elkarren bihotz taupadak entzuten, ekaitzak eta erauntsiak bidean ditugula. Guzti hau beti ideia baten barruan: inongo gizarterik ez da izango izan nahi ez duen zerbait; horretarako gauzak garbi izan behar dira, konplexu gutxi, baina arestian esan dudan moduan, mendi zail bat ez da igotzen bakoitza bere aldetik joanda, kordada on bat behar da; ondo aukeratu bide lagunak, kordada ahal den zabalena izan dadila, jakinda XXI. mendeko politika gizartearengan gertuen dagoen politikarena izango dela.


Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude