MMAIFak inbertsio kolektiboko funtsen modalitate bat dira. MMAIFen ezaugarria da partaideen aurrezkiak epe laburrerako aktibo finantzarioetan bakarrik ezartzen dituztela; hau da, Altxorraren Letretan, Estatuaren Bonuetan edo enpresako ordaindukoetan. MMAIFen arrisku bakarra interes-tasak igotzea da. MMAIFan inbertitzeak arrisku gutxi dakarzkio inbertitzaile txikiari, osatzen duten baloreak ez baitaude merkatuaren eskaintza-eskariei estuki lotuak, akzioetako inbertsioetan gertatzen den bezala. Gainera, MMAIFak epe laburrerako errenta finkoko baloreetan inbertitzen duenez gero, are gehiago murrizten da mota horretako funtsen arrisku bakarra: interes-tasen bariazioak. Horrela, MMAIFko partaideari gerta dakiokeen makur bakarra da bere dirua MMAIFan ezarria daukan bitarte horretan interes-tasek gora egin dezaketela. Interes-tasak igotzen badira, gerta liteke aktiboen eta funtseko partizipazioen balioa murriztea. Nahiz eta MMAIFek eta Inbertsio Mobiliarioko Funtsek (IMF) errenta finkoko aktiboetan bakarrik inbertitzen duten, bien arteko alde nagusia da MMAIFen inbertsioek denbora-epe mugatua dutela »18 hilabetekoa gehienez»