Bero-beroan


2004ko irailaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Garzon berriz Udalbiltzako kideen aurka

Ezker Abertzaleak kudeatzen duen Udalbiltzako hamaika pertsona deitu ditu deklaratzera Baltasar Garzonek Auzitegi Nazionalera. Jasone Astibia, Expe Uriarte, Juan Karlos Alduntzin, Joxean Barandiaran, Miren Odriozola, Urko Irastorza, Iñaki Olalde, Xefe Ziarrusta eta Maribi Ugarteburu dira Garzonen aurrean «talde armatuko kide izatearen» akusazioari aurre egin beharko diotenak.


Zalaparta Mexikon sei euskal herritarren estradizio eskaerarekin

Marta Maria del Carmen Hernandez Mexikoko epaileak, bertan behera utzi du sei euskal herritar estraditatzeko berehalako arriskua. Mexikon espetxean diren sei euskal preso hauek, babes helegitea jarri zioten Espainiako Gobernuak egin eta Mexikokoak onartu zuen estradizio eskaerari, sakoneko akatsez josia dagoela argudiatuz. Aipatu epaileak helegitea onartu du eta pentsatzen da berau onartu ala atzera bota arte urtebete ere igaro daitekeela. Estradizio auzi honek zalaparta sortu du Mexikon eta, esaterako, Kongresuak berak ere »bere Batzorde Iraunkorra medio» estradizio saioa aztertzeko eskaera egitea eskatu dio Giza Eskubideen Nazio Batzordeari. Batzorde Iraunkorraren ustez, estradizio eskaeraren bideratzean badira zantzuak pentsatzeko arrazoi politikoak arrazoi juridikoei gailendu zaizkiela, eta hala balitz, Vicente Foxen Gobernuari estradizio eskaeraren onarpena berraztertzea eskatzen dio.


ETAren berragerpena

Uda aurretik makina bat hitz egin zen ETAren balizko su-etenaz. Hilabete luzetan ekintza armaturik egin ez izanaren ondorio ziren zurrumurruok eta erakunde armatuak indarrez bazterreratu du halakoen okerra. Abuztuan zehar, ETAk bederatzi lehergailu jarri ditu Kantabria, Asturias eta Galizian, lehergailu txikiak eta kalte handirik ez egitera bideratuak. Kurtso politiko erabakigarriaren atarian, ETAk argi utzi du bere jarduera armatuarekin jarraitzeko gai dela, modu horretara esames ugari gezurtatuz; egoera politikoan zein indarrarekin eragiten duen bestelako kontua da, baina eragiten duela eta hor dagoela oso argi geratu da.


Txillardegiren euskarari buruzko lanak liburuan

Euskararen aldeko borrokan du izena Elkar argitaletxeak irailaren 3an aurkeztuko duen liburuak. Lan horretan 50eko hamarkadatik hasi eta 80kora arte Jose Luis Alvarez Enparantza, ‘Txillardegi’k euskarari buruz idatzitako hainbat lan bildu dituzte. Irailaren 29an 75 urte beteko dituenez, liburuaz gain, omenaldia egingo diote irailaren 7tik 9ra. Markos Zapiainek, Emilio Lopez Adanek eta Pilartxo Etxeberriak donostiarraren ibilbide literario-filosofikoa, politikoa eta hizkuntza alorrekoa jorratuko dituzte.


Juan Bautista Merino Urrutiaren omenez

Euskaltzaindiak udako geldialdiaren ondoren, irailaren 9an hasiko du ikasturtea. Hilaren 9tik 11ra artean, Logroñon, Errioxako Juan Bautista Merino Urrutia (1886-1982) euskaltzain ohorezko eta ikerlearen omenez egingo dira jardunaldiak.


Udal euskaltegiak Zarautzen

Irailaren 2an eta 3an, Gipuzkoako 18 euskaltegitako arduradunak elkartuko dira Zarautzen egingo duten mintegian. Arduradunek adierazi dutenez, ikasleen profila aldatzen ari da eta hausnarketa egiteko premia badago. Horretan ahaleginduko dira bi egun horietan..


Esperantoa hizkuntza ofizial izango denaren esperantza

Abuztuaren 25etik 29ra artean 300dik gora esperantista elkartu dira Bilbon Europako VI. Biltzarrean. Jardunaldietan Europako Batasunean esperantoak duen egoera aztertu dute. Hizkuntza unibertsal hau goraipatzen duten jarraitzaileen asmo nagusia esperantoa Europako estatuetan ofiziala bihurtzea da. Biltzarrean bi alor zehatz ere landu dituzte. Batetik, Europako Parlamentuan esperantoa ofizial egitea nahi dute. Apirilean egin zuten Parlamentuan hizkuntza hau erabiltzeari buruzko bozketa eta ezezkoa atera zen. Esperantoaren adituen ustez ordea, Europako Parlamentuan orain 25 estatu biltzen dira eta hizkuntz sorta oso konplexua da. Esperantoa erraza da ikasteko »hiru hilabetean ikasi omen daiteke» eta gainera neutroa da, ez dagokio inolako herrialderi.
Nazioarteko harremanetarako aproposa dela uste dute esperanto zaleek eta bestalde, hezkuntza sisteman integratzea ere nahi dute. Europako Parlemantuak ikastetxeetan esperantoa hautazko ikasgai jar dezala eskatzen dute. Hungariak hala dauka ezarrita duela bederatzi urtez geroztik.


Ikusmira handia kurtso politikoaren hasieran

Hasi da kurtso politiko berri eta entzutetsua. Denetarik entzun daiteke eta indar politikoak tinko ari dira beren era guztietako armak zorrozten. Ibarretxe Planaren ikasturtea izango da eta azaroa bukaera edo abenduaren hasieran ikusiko da bere lehen jauzi serioan Eusko Legebiltzarrean zer gertatzen den, funtsean ea Sozialista Abertzaleek planak aurrera jarraitzea ahalbideratzen duten edo ez. Nazio Eztabaidatik sortutako adarrak ere lanean ari dira eta ikusi beharko da orain arte, herri kontsulta dela eta egindako kontaktu errondan atxiki diren emaitzak onak diren ala ez. Denbora gehiago ere izango dute, dena den, oraingoz herri kontsultari buruzko akordioa lantzeko otsailerako tartea izango dute eta. Datorren astean, halaber, irailaren 12an, Patxi Lopez lehendakarigai ofizial izendatuko du PSE-EEk barrunba handiz. Azaroan, aldiz, Maria San Gil popularrak Carlos Iturgaitz ordezkatuko du EAEko PPren lehendakaritzan.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude