Zer da: Pentsioen funtsa


2004ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Estatuko Pentsioen Erreserbako Funtsa etorkizuneko pentsioak babesteko tresna bat da. Euskaldunok, Iparraldekook zein Hegoaldekook, geure pentsioez erabakitzeko ere ez dugu eskumen subiranorik, eta horregatik gaude, Frantziako eta Espainiako gobernuen mende. Hori dela eta, Espainiako edo Frantziako legeriari loturik gaude. Funts hori 2000. urtean sortu zuten, Espainiako patronalak, gobernuak eta sindikatuek izenpeturiko Toledoko Itunaren gomendioz. Haren lehen diru-hornidura 601 milioi eurokoa izan zen. 2001ean, 1.803 milioi jarri zituzten, 2002an 3.575 milioi, eta aurten 2.402 milioi euro. Gaur egun, pentsioen funtsa 8.669 milioi eurokoa da. Funts horretako diru-hornidurak enpresek eta langileok Gizarte Segurantzari pagatzen dizkiogun kotizazio sozialen soberakinen zati batetik datoz. Funts hori Espainiako Bankuaren kontu batean gordailutzen da, urteroko etekinekin batera, eta diru guztia Estatuko Altxortegi Orokorraren bitartez berrinbertitzen da aktibo finantzazio publikoetan »zor publikoa». Gaur arte sorturiko etekinak 288 milioi euro izan dira.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...