Anorexia eta Bulimia Nerbiosoaren kontrako Elkarteak (ACABE) adierazi duenez, elikaduraren inguruko trastorno edo asalduak »anorexia edo bulimia dira horien artean ezagunenak, baina ez bakarrak» gero eta gehiago ikusi eta tratatzen dira pertsona helduetan, 40 urtetik gorakoetan alegia, eta ez nerabe eta gazteetan bakarrik. Acabe-ko lehendakari Yolanda Azcaratek esan zuenez "elkartera jende gero eta adinekoagoa etortzen da", eta elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak tratatzeko baliabide ekonomiko eta ospitaleko instalazio espezifiko gehiago eskatu zituen.
Acabe elkarteak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Elikaduraren Asalduei buruzko III. Jardunaldian arreta berezia eskaini zitzaion emakumezkoen aldizkarietan nagusi den gorputz irudiari, eredu horrek zenbait adinetan eta behar bezalako orekarik ez duten adimen ahuleko pertsonetan eragin dezakeen kaltea izugarria delako.
Acabek uste du 12 urtetik 45era bitarteko 10.000 emakume inguru daudela Euskal Autonomia Erkidegoan elikadura portaeran asalduak dituztenak, adin horretako biztanleriaren % 2, alegia: Gipuzkoan 3.195, Bizkaian 5.448 eta Araban 1.424.
Elkarteak ohe bereziak eskatu ditu ospitaleetara jotzen duten gaixo horientzako. Baita jarduera-protokolo berezia eta pertsonal trebatua; ospitaletik kanpora zaindu daitezkeenentzat tratamendu anbulatorioa; eta diziplina anitzeko taldeak, elkarrekin koordinatuta lan egingo dutenak. Gainera, kasu kronikoentzat beharrezko jo zituzten tutoretzapeko etxebizitzak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...