Ezpalak


2004ko uztailaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Folklore erakustaldiak

hainbat herrialdetako folklorea ezagutzeko aukera eskainiko dute asteotan Tuterak eta Portugaletek. Tutera Hiria Dantza Jaialdiak Espainiako Estatuko eta Europa Ekialdeko taldeen lanak hartuko ditu bederatzigarren aldian. Uztailaren 16 eta 17an, Borbelako Arantxa Folklorikoa (Portugal), Barranquillako Unibertsitateko taldea (Kolonbia), Zapovit (Ukraina) Tuterako udal dantza taldeak eta Sevillako San Ildefonso de Mairena udal dantza taldeak, esaterako, eskainiko dituzte emanaldiak. Portugaleteko Folklore Jaialdiak Europako Batasunaren handitzea hartu du aurten ardatz eta horren harira hainbat mahai-inguru antolatu ditu. Uztailaren 22tik abuztuaren 1a arte, Txekia, Eslovenia, Eslovakia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Maltako taldeek kantu eta dantza ikuskizunak plazaratuko dituzte.



Gabriel Aresti gogoan

Ean (Bizkaia) bizi izan zen Gabriel Aresti, bere bizitzaren azken bi urteetan. Eta ordutik 30 urte iragan direnean, poeta eta euskaltzale handia omendu nahi izan dute eatarrek. Hartara, Eako Udalaren eta HEA kultur taldearen ekimenez eta Gabriel Arestiren Etxea lemapean, ekitaldi mordoa atondu dute datorren uztailaren 24rako. 12etan udal batzar berezia izango da eta bertan Anjel Zelaietak, Jon Kortazarrek, Karmelo Landak eta Txomin Peillenek Arestiren gainean hitz egingo dute. Ondoren, portuaren ondoan haritza landatuko da haren omenez. Arratsaldean Bihotz Bakartien Klubak gidatutako kafe tertulia izango da eta iluntzean Arestiren Etxea ikuskizuna eskainiko dute herritarrek, Galder Perez eta Mikel Martinez aktoreek eta hainbat kantari eta poetek. Kalejira eta agur ekitaldia ez dira faltako.


Euskal artista gazteak Artiumen

Zazpi euskal artista gazteren lanak hartuko ditu Gasteizko Arte Garaikide Euskal Zentro-Museoak, eki-behe aretoan, irailaren 12ra arte, Inguru hurbilak programaren baitan. Bi komisario, Virginia Torrente eta Artiumeko Daniel Castillejo, arduratu dira Ibon Arroniz, Nerea de Diego, Aitor Lajarin, Anabel Quincoces, Manu Uranga eta Carlos Hermosillak eta Leire Galagarzak osatzen duten Ideolab kolektiboak egindako lanak paratzeaz. Eskulturak, instalazioak, argazkiak... askotariko lanak topa daitezke bertan. Landutako gaiak ere askotarikoak dira: multinazionalak, publizitatea, alegiazko munduak... Inguru hurbilak programak jarraipena izango du etorkizunean eta bi urtero egingo da.


Gazte Orkestra jo eta su

Urtero bezala, topaketak egiten ari dira Eibarren Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) 94 kideak. Carlos Etxeberriaren Antso Handia, errazu, Beethovenen 7. Sinfonia eta Dvoraken Dantza eslaboa prestatzen ari dira eta uztailaren 19tik aurrera Bilbo, Hondarribia, Donostia, Durango eta Gasteizen eskainiko dituzte kontzertuak. Aurtengoan EGO Europatik haratago joango da lehen aldiz; izan ere, abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra hamar emanaldi eskainiko ditu Txinan.


Gazteak eta sorkuntza

Sortzaileak dira izatez gazteak, baina sormena sustatzen ez bada eta sortutakoa zabaltzeko aukera larregirik ez badago, gazte gutxi batzuek egingo dute aurrera. Hori saihestearren eta gazteen izaera sortzailea sustatzea eta kultur jarduerak sortzeko eta zabaltzeko baliabideak eskaintzea xede izanik, Gazte Sortzaile sariak antolatu ditu Topaguneak, asteburuetan.com gazte programaren baitan. Urtero gai ezberdina izango dute sariek eta aurtengoan graffitia da aukeratutako gaia. 15 urtetik gorako gazteek bakarka nahiz taldeka parte hartu ahal izango dute. Horretarako, graffitiaren bozetoa DIN A3 formatuan eta koloreetan bidali beharko dute eta hautatutako lehiakideek, urriaren 2an, Mendaro herriko hainbat paretetan margotuko dituzte lanak. 1.500 euroko lau sari banatuko dira eta egun guztian, graffiti, scratch, DJ, perkusio, Break Dance eta musika tailer eta emanaldiak izango dira. Sormena eten ez dadin.

* * * * * * *

Brasildar eta euskaldunen harremana estutzeko Brasilen bizi izan diren euskaldunek, nolabait «euskaldun» sentitzen diren brasildarrek eta Brasilera joandako euskaldunen seme-alabek egindako ahaleginaren fruitu da uztailaren 16an, Eusko Ikaskuntzak Donostiako Miramar jauregian egingo duen Euskaldunak Brasilen jardunaldia. Hiru hitzaldi izango dira: Estebe Ormazabal biologoak Ba al dago euskaldunik brasilen? eskainiko du; Arantxa Ugartetxeak Euskal--brasildar emozioaren irakurketa pedagokikoa ,eta Edson Goyak Musika Brasildarra. Alfredo Correia Soeira psikiatra eta Brasileko Euskal Pilota Federazioko lehendakariak Errealitate zirraragarria liburua aurkeztuko du. Gainera, capoeira eta musika brasildar emanaldiak izango dira.

Musika Mp3n salgai Metaken webgunean Metak diskoetxeak (www.musikametak.com) webgunea berritu du eta taldeen inguruko informazio andana zintzilikatu du: diskografia, kantuen hitzak, argazkiak, agenda, kontaktuak... Horrez gain, kantuak eta diskoak mp3-n salduko ditu: diskoak 6 eurotan eta kantu bakoitza euro batean.


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude