Hitz bitan


2004ko uztailaren 11n

Paddy Rekaldek zera esan zion Aizuri: «Niretzat euskal literatura eta zinema geldoegiak dira, apur bat gezak. Beti gabiltza euskal malenkoniak jota, halako behe-laino batean sartuta; badirudi ona izateko liburuak edo filmak malenkoniatsua izan behar duela nahitaez».

Arantxa Urretabizkaia euskal literaturaz Berrian: «Goi sukaldaritza eta porru patata, denetik egiten da gurean».

La Oreja de Van Vogheko Xabik Zazpikari: «Top mantako pirateria defendaezina da, lapurtzea eta negozioa zuk egitea da».

Anjel Lertxundik honakoa izkiriatu zuen Berrian: «Antzerki bihurtutako auzia ala auzi bihurtutako antzerkia den, ez dakit. Baina euskal antzerkia ez dagoela trikietarako, hori behintzat begi-bistakoa da».

Martin Ibarbiak esanak El Paisi: «Filmoketa honek, Espainia osoko filmoteka pribatu bakarrak, ondo funtziona dezan, bermeak exijituko ditugu. 25 urte daramatzagu eginkizun honetan administrazioa ordezkatzen, haren utzikeriagatik eta herri baten filmotekak ezin du urtean 360.600 eurorekin jarraitu».



Eguneraketa berriak daude