Europaren nahigabeak eta kontsolamenduak


2004ko uztailaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azkeneko aste hauetan bizitzen ari garen boladan inoiz baino arrazoi gehiago dago euro-etsipenerako, Europa zale porrokatu bezala agertzeko baino. Europar hauteskundeetako porrotaren uhinak agerian ipini ditu Europako Batasunaren ahuleziak eta gabeziak. Erdira ere ez da iritsi bozketan esku hartzea 15en Batasunean eta lautik hiruk ez dio jaramonik egin sartu berri diren 10 kideen artean. Europa elbarritasunak jota, Europa matxuraturik, kastigatua eta bizkar emana... eta antzeko hitzak erabili dituzte komunikabideetan, gertatua adierazteko.

Hala ere, egia osoa aitortu behar bada, bide luzea, bihurgunez betea, neketsua eta eztabaidatsua egin du Europako Batasunak 50 urte hauetan. Kontuan hartzekoak baitira, besteak beste, honoko urrats hauek balantzea egiterakoan: 1985eko Akta Bakarra, 1987ko Jacques Delors-en neurri-paketea, 1989ko eskubide sozialen eskutitza, 1991ko Maastricht-eko itun entzuna, 1992ko barne merkatuaren irekiera eta 2002ko euroaren sorrera. Aurten bertan, urrutirago joan gabe, bi gertakizun mardul erantsi zaizkio balantze honi: hamar kide berrien sarrera eta konstituzioaren onarpena.

Baina balantze horrek ez ditu duda-muda eta zalantza guztiak uxatzen eta, are gutxiago hauteskundeetan izan den porrota kontuan hartzen. Lehenagotik zetozen kezka eta urduritasunak piztu dira berriro eta oraingoz erantzunik ez duten galdera asko sortu da, berriro ere. Zer motatako Europa ari da osatzen? Gaindituko al du inoiz estatuen menpekotasuna? Etengo al du estatuek ezartzen dioten morrontza?

Egia da eremu ekonomiko zabal bat osatu dela, 450 milioi biztanle dituen esparru edo merkatu handi bat gorpuztu dela, baina, aldi berean, egia da baita ere estatuek kontrolatzen duten elkarte bat dela. Adibidez, egokiena izango zen Europako konstituzio berria bertako parlamentuak onartzea baina estatuetako ordezkariek eman diote balekoa, eztabaida askoren ondoren. Gainera, orain estatu bakoitzak egingo duen erreferendumetan ikusiko da zer-nolako babesa jasotzen duen eta, agian, leku batean baino gehiagotan gerta daiteke aurten ere pazko erramu baino lehen.

Europako parlamentua hautatzerakoan izan zen abstentzioa errepikatzen bada konstituzio erreferendumetan, behin eta berriro agertuko da aspaldidanik nabarmentzen den gertaera: herritarrek oso urruti ikusten dutela Europako Batasuna, beraiekin gehiegi kontatu gabe norbaitek »estatuek» egindako sozietate anonimo baten moduan eta herritarren borondateak lekurik ez balu bezala.

Europako Batasunaren sortzaileek uste zuten, lehenengoz, Europa ekonomiko bat bultzatu behar zela eta ondorioz etorriko zela batasun politikoa, baina azken urteotan garbi ikusten da batasun ekonomikoak »merkatu bakarrak» ez duela berez batasun politikorik ekartzen, jauzi hori egiteko borondate tinkoa behar dela, gidaritza politiko nabaria behar dela, bestela ezinezkoa izanen dela estatuen interesak gainditzea.

Herritarren ahotsa guztiz bitartekatua eta itoa gertatzen den bezalaxe, gauza bera gertatzen da estaturik ez duten herri edo nazioetan, gure kasua lekuko.

Nire ustez, Europako Batasunean egotea, oso mesedegarri izan da Euskal Herriarentzat arlo ekonomikoan batez ere. Gure kanpoko salmenten heren bi Europako Batasunean egiten ditugu, lehenago estatuko merkatuari lotuago geunden, eta orain ekonomia irekiago eta lehiakorrago bat daukagu. Estatuen arteko mugak desagertzean batuago aurkitzen da Euskal Herria. Txanpon berdina, euroa, erabiltzen dugu Euskal Herri osoan e.a. Alde horretatik begiratuta gure mesedetan izan da eta da gure kidetza. Arlo politikoan ezin da gauza bera aitortu, protagonista bakarrak, ahotsa dutenak estatuak izanik, estaturik gabeko nazioak nahiko umezurtz geratzen gara. Horixe bera gertatzen da konstituzio berriarekin ere. Alde batetik onuragarria da Europako Batasunak oinarrizko lege bateratu bat izatea, baina, bestalde, ez zaie jaramonik egiten eta ez dira aintzakotzat hartzen estaturik gabeko nazioak. Aspaldiko leloa zen askorentzat Herrien Europa egitea baina, gaur gaurkoz, Estatuen Europa osatu da eta batasun politikoak urrats gehiago eman arte zaila izango da herrien eta herritarren Europa. Europa politikorik ez dago herritarren parte hartzerik gabe, eta herrien Europarik ez da osatuko Europa politikorik gabe.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude