Ezpalak


2004ko uztailaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mendebaletik Tropikoraino

Musikaz gozatzeko aukera ugari izango da asteotan Bizkaian. Elorrion abian da dagoeneko Musikaire udako jaialdia. Uztailaren 31 bitartean musika, dantza eta kale antzerki saio andana izango da Elorrioko hainbat gunetan. Hasi Moskuko Ganbera Orkestrako bakarlarietatik eta Txinako Folklore dantza talderaino. Asteburu honetan (hilak 2 eta 3), Mendebalari, Sopuertan egiten den Kantauriko Kulturen eta Musiken Jaialdiari helduko zaio txanda. Xarnege eta Oskorri euskal taldeez gain, Asturiasko Gatos del Forno eta Galiziako Susana Seivane eta O Jarbanzo Negro izango dira taula gainean. Datorren astean (uztailak 10-17), Bilbao Tropikal jaialdiak mundu osoko musikariak ekarriko ditu Bizkaiko hiriburura, Milton Nascimento brasildarra eta Ginea Bissauko Nino Galissa tartean.


30 urte hilarriak babesten

Euskal ehortz harriak zerrendatzen, babesten eta ikertzen lan eskerga egina da Lauburu elkartea, azken hamarkadetan. Horren fruitu da oraintsu argitaratu duen Hil harriak (Elkar) ikerketa liburua. Frantsesez eta euskaraz osatutako liburuan, 264 argazki, 285 eskema eta dokumentu argitaragabe bildu dituzte Jon Etxeberri-Aintxart, Mixel Duvert, Marcel Etxehandi eta Claude Labatek. Hilarrien sinboloen irakurketa da lanaren ekarpen handiena. Oro har, Iparraldean dago hilarri gehien »6.000 inguru» eta haiek leku handia hartzen dute liburuan. Bestalde, Larzabalen hilarriaren zentro bat irekiko duela adierazi du Lauburu elkarteak. Gune bizia sortzeko asmoa dutela adierazi dute eta harri arte honen sorkuntza garatzeko nahia.


Ama lurra arte bihurtuta Izuran

uda erakusketaren hamabosgarren aldia abiatu da Izuran. Urtero bezala, hamabi artista gonbidatu dituzte euren obrak paratu ditzaten. Aurten Jean-Pierre Indart omendu nahi izan dutenez eta hark lurrarekin lan egiten duenez, ama lurra da aurtengo gaia. Bitan banatzen da erakusketa. Izurako Haize Berri kultur etxean aurtengo omenduen lanak erakutsi dituzte: Jean-Pierre Indart eta Iñigo Ormazabal. Izurako kale eta soroetan hamar artisten »Gonzalo Etxeberria, Iñaki Olazabal, Odile Lascaray, Maia Curutchet, Miren Latxague eta Juan Luis Goenaga, besteak beste» obrak barreiatu dituzte. Abuztuaren 20ra arte izango da ikusgai.


Espaloia kafe antzokia zabaldu dute Elgetan

Kultura herritarrei hurbiltzea, euskararen normalizazioan laguntzea, adin guztientzako ekimenak antolatzea... Asko dira azken urteetan Euskal Herrian sortu diren kafe antzokiek (Lasarte-Oriako Jalgi, Bilbo eta Ondarroako Kafe Antzokiak, Durangoko proiektua) egiten dituzten lanak. Elgetako Udalak Espaloia kafe antzokia zabaldu du, herriko kultur eskaintza zabaltze aldera. Lehiaketara atera zuen aretoaren kudeaketa orain gutxi eta Herriko Goibeko kultur elkarteari egokitu zaio. Taberna eta jantokia izango ditu Espaloiak eta ekitaldi andana eskainiko du.


MagNet

kultura elektronikoarekin lan egiten duten aldizkarien (paperezkoak nahiz elektronikoak) europar sarea da. Kultura elektronikoa definitzea eta haren egoera aztertzea du xede. Zazpi aldizkarik osatzen dute: 3/4 Revue Magazine, Acoustic Space, Balkon Magazine (gaurko IDEA), De:Bug Magazine, Flirt Magazine, Mute Magazine, Neural Magazine, Springerin Magazine, Umelec Magazine eta Artelekuk kaleratzen duen Zehar. Kultura forma berri baten alde ari diren aldizkarien berri izateko, jo magne-ecp.org helbidera.


Antzerkia kalera

Uda iristearekin batera, antzerkiak kalea hartzen du gurean. Herriko jaietan kale ikuskizun mordoa izaten da, baina uztaila, bereziki, kale antzerki jaialdien sasoia dugu. Euskal taldeek lan ugari prestatu dituzte jada uda honetarako, beraz, izango da zer gozatu. Uztailaren 5ean Bilboko Kalealdia abiatuko da eta bost egunetan egitarau betea eskainiko du; Frantziako Transe Express taldearen Errege alferrak lanak emango dio amaiera. Uztailaren 8tik 10era Kalerki jaialdia izango da eta dantza eta kale antzerki saio andana izango da. Uztailaren 9an hasiko da Euskal Herriko jaialdirik beteranoena Lekeition: Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Hilaren 11 bitartean euskal nahiz atzerriko taldeak izango dira kale, plaza nahiz itsasoan. Izan ere, Ilotopie konpainia frantsesak ur gainean eskainiko du Narcisse Guette obra. Donostian ere hil osoan izango dira kale agerraldiak. Pena da guztiak data bertsuan izatea, baina plazarik behintzat ez da faltako antzerkiarentzat. Ea eguraldiak laguntzen duen.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude