Ekaineko hostoak


2004ko uztailaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Europa
Paul Valery poetak horrela idatzi zuen orain ehun urte: "Europa osoak ez du beste desiorik: iparramerikarren komisio batek gobernatua izatea. Horretara doa bere politika osoa". Eraikitzen ari den »garen? diren? zaizkigun?» Europak, aldiz, ihes egin nahi omen dio Amerikaren itzal handiari. Europak, bere nortasun propioa aldarrikatzeko, independentzia hori azpimarratzen du. Euroa dolarraren pare, horra independentzia hori ilustratzen duen sinbolorik nabarmenena.
Hauteskunde europarren ondoren, konstituzio bat bideratzeari ekin zaio. Nola irentsi da abstentzio izugarria? Konstituzioa izango da errealitate gordin horri bizkarra erakusteko modua? Ez dakit. Baina ez dut "Europa, nire aberria" bere orain arteko aberriaren gainetik jartzen duen politikorik ezagutzen. Agian horrek zerikusi handia du Europak oraindik sortarazten duen hoztasunarekin. "Herrien Europa izango da, ala ez da deus izango", entzuten genuen hauteskunde kanpainan. "Alferrik ari dira Espainia hausteko ahaleginean Europaren aitzakia darabiltzatenak", hori ere entzun genuen. Entzun genuen, halaber, "diruaren eta merkatuaren Europa", ez dela guk behar duguna, euroak erosleago egin gaituela, ez europarrago.
Hurbileko politikak gutxi arduratzen gaitu eta nola liluratuko gaitu urrutikoak?, izan da abstentzioa analizatu dutenen galdera usuena. Europa urruti? Ez gara ba europarrak?
Urruti ikusten da, bai, oso urruti, "Europa, nire aberria" esango dugun eguna. Urruti bezain premiagabe. Eta agian horixe da, konstituzio eta guzti ere, Europak duen arazorik larriena: ez dela abstrakzio bat baizik aberkoitasuna hurbilago sentitzen duten gure bihozñoentzat.

Euskaldunon berezitasuna
"Euskaldunon berezitasuna ez da europartasunaren hezur-mamiei usain eta kolore berexi antzekoa ematen dien larmintz mehea baizik" (Koldo Mitxelena).

Protagonismoa
Inork ez du zalantzan jartzen Baltasar Garzon epaileak duen nabarmentzeko grina. Denok ezagutzen ditugu hemen eta kanpoan egin dituen Ad maiorem Garzonis gloriam lemapeko balentriak. Arrazoi objektibo asko zituen hainbat ekimen judiziali ekiteko orduan; grina subjektibo nabarmena erakutsi du, batez ere Estatuan, beste hainbat ekimen dantzan jartzerakoan. Jainkotua dagoela esaten dute. Mendekatia dela. Protagonismoa atsegin zaiola. Epaile ona baino »haren auto asko presaka idatziak eta hutsegite nabarmenez beteak daudela esaten dute adituek», momentuaren garrantziaz jabetzen dakien artista omen.
Ezin dizkiot estatuan egin dituen zirigontzi protagonismo zaleak barkatu. Baina aitor dut: Pinocheten kontrako ahalegina eskertzen diot, eta, oroz gainetik, kontu bat erakutsi izana mundu guztiari: beharrezkoa da nazio arteko justizia eta tribunal bat.
Galdera bat datorkit, ordea, haren izena entzuten dudan aldiko: zergatik ez du inolako iniziatibarik hartu Bushen kontra? Guantanamo, Irakeko inbasioa, gezurren erabilera gerra zuritzeko, torturak… Ez al dira aski motibo Bush tribunal baten aurrean esertzeko?
Bai, badakit, Amerikako Estatu Batuek ez dutela horrelakorik bidera dezakeen nazio arteko konbentziorik izenpetzen. Baina esanguratsua zatekeen horrelako neurri bat hartu izana. Testigantza moduan, badarik ere.
Baina nago, nazio arteko konbentzio eta neurriak aldeko izan balitu ere, Garzonek ez zuela mutur horretaraino eramango bere protagonismoa. Ez, ez da tontoa: tirano eroriekin soilik aplikatzen du legea.

Irizpideak
Etenik gabeko porrota baten kronika da literatura, gizakion izaera mugatuaren eta mugarik gabeko utopiaren arteko nahiak eta ezinak bizi duten lehia kontatzen duen memoranduma. Haatik, literatura ispilua omen, bidegabekeriak baztertzen eta nondik norako zuzenak markatzen laguntzen digun memoria selektiboa, alegia. Selekzionatzeko, ordea, irizpideak behar; historia eta historiako pasarteak epaiketaren galbahean iragazi; juzkatu. Zeintzuk dira, ordea, irizpideak; zer eta nola epaituko dugu, abiada handian eta sakontasunik gabe bizi garenok?
Egia da literaturaren »edo historiaren» ezagutzak ez duela etorkizuna txertatzen, literaturak ez baitu kontzientziarik, ez baitu moralezko izaerarik. Gu gara kontzientziadunak, gu gara moraldunak izanik etorkizuna batera zein bestera moldatuko dugunak.

Garaian garaikoak
Joan da politikari entzutetsua eroetxe bateko gaixoei botoa eskatzera, eta eroetako batek politikariari:
» Halako batean heu ere gure artean! Bazuan garaia!

Gogoratzen
Heldutasunaren gailurra da zahartzaroa? Non dago zahartzaroan lortzen omen den jakituria? Montesquieuk zioen zahartzaroak zimur gehiago sortzen dizkigula buruan, aurpegian baino. Guk, aldiz, aurpegikoei ematen diegu garrantzia.
Horaziok dio:
"Baldin bizi badut zahartzaro lasaia, edo baldin kolore beltzeko Herio dama nire inguruan badabil; baldin aberatsa banaiz, edo baldin banaiz pobrea; Erroman banago nahiz atzerrian; edozein delarik ere nire egoera, idazten jarraituko dut".
Alegia, gogoratu nahian. Gogoratu, gogoan hartu. Ahaztu, gogotik kendu. Agian bi ekintzak ez dira hain kontrakoak ere. Osagarriak ere izan litezke: bi prozesuak bete behar ditugu oreka lortzeko. Zer da, ordea, oreka? Bizitzan aurrera asmatzen eta estaltzen joan garen gezur handien eta egia txikien multzoa izan daiteke.
Zahartzaroa askatasun-ekintza duin baten moduan bizi. Ederra da helburua. Baina bizi-iraupenaren luzapen askotan krudelaren garaiotan »zahartzaroak garai batean zuen itzalik gabe, zaharrez arduratzen zen estruktura familiar zabal hura gabe», zer esan nahi du zahartzaroaren duintasunak?
Demagun bi edadetu zahar-etxe batean:
PERU.- Ipurdi-bistan eta zikin jaio ginenez, duintasunez hil gaitezela behintzat.
MARIXE.- Duintasunez hil? Ez hadi barregarria izan. Esaiok, esaiok hori oxigenoaren hodiari eta sueroaren tutuari lotuta dagoenari. "Aiton-amon zaharrak ditu hiru elementu: katarroa, karkaxa eta azken ordua tormentu". Hori al da hire duintasuna?
Eu Thanatos, grezieraz eta, euskaraz, heriotza ona. Zientzia medikoaren garapena bizi-iraupena luzatzen ari da, horrek dituen ondorio guztiekin, tartean muga-mugako gaixoen ugaritzea. Traza guztien arabera, muga-mugako gaixo horien heriotza onaren auzia izango da datozen urteetako debate etikoen izarra.

Inportantea
"Pintore horrek esku eta estilo inportanteak dauzka" edo "katedratiko horrek formazio inportantea lortu zuen Oxford-en" edo "pilotari horrek etorkizun inportantea du" bezalako esaldiak entzuten ditugu. Ona, egokia, bereizia, punta-puntakoa, polita edo beste zernahi esatea baino inportantzia gehiago ematen du, nonbait, Sean Penn-ek edo Nicole Kidman-ek begiratzeko modu inportantea dutela esateak.
Inportantziarik ez balu bezala ari gara hizkuntzari ostikada inportanteak ematen.

Botoiari sakatzen
Honek, mapan begiratu; honek, han-hemenkako interesak aztertu; honek, interesen kontrako etsaiak seinalatu; honek, gezur batzuk esan, eta bosgarren pikaro zatar honek botoiari sakatu.

Haur-jolas bat, lotsaren patioan.
Egunotako mehatxua ezin da, seguru asko, garai bateko pelikula eta eleberrietan ageri zen botoi gorri bakarrarekin ilustratu, baina mehatxuak, botoi gorri baten itxura bakarra izan ordez, askotarikoak ditu erroak, olagarroak bezalaxe. Eta, agian, izu gehiago sortzen du horrek.


Azkenak
Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Eguneraketa berriak daude