Egiaren existentzia


2004ko uztailaren 04an
Gizon-emakumeok lehenengo sentitu egiten dugu eta ondoren arrazoitu. Gure emozio hori argumentuz janzten dugu aurrean dugunarentzat ulergarri eta, noizbehinka, konbentzigarri ere izan dadin. Ondo ikus gaitzatela nahi dugu askok, batez ere honegatik edo hargatik, guretzako kontu eskale izan daitezkeen horiek. Gure barrenak, segun eta ze harrera emozional ematen dion edozein asunto berriri, aldeko edo kontrako iritzia eraikiko du. Gainera, gure iritzi hori, errepikatu egingo da "berri" emaile horrek denboran zehar esaten duen beste edozeren aurrean. Gaia hau edo bestea izanda ere, gure jarrera, denbora luzean gutxienez, aurreikusita dago. Soinean daramatzagun antiojoen araberakoa izango da. Lente horiek, kostata baina ahalegina eginez gero, alda daitezke, azkenean, ahalik eta transparenteenak lortu arte, inoiz ez gardenak.

Hara hor! Beraz, egia existitzen da, horixe da egia, norberak sentitzen duena, hain zuzen ere. Egia, koherentzia izango da, gure bihotzeko habitante txiki eta hiperperzeptibo horri altaboza, hitza, eszenatokia edo beste edozein herraminta ematen diogunean, hau da, bihotzeko zulotik irteteko aukera eman eta bizitzan paper printzipala ematean. Egiaren koherentzia lorak erregalatzeko, ezadostasunak, irizpide propioak, dena delakoa, landareak larrosa izan edo sasi »nire lagun Juanjorekin akordatzen naiz». Egia esateak, sarri, dardara ematen du. Uste dugu gure karrozeria humanoa horrelako istripu kotidianoetarako ez dagoela prestatuta. Nik nirea konpontzera eraman behar dut, hobeto esanda: aurrekontua ere eskatuta daukat. Garestia da baina, esan didatenez, puntuan jarri eta gero, autoelikatu egiten da. Esan nahi dut, tailerretik pasatuta, konponketa ondo egiten badizute, zeuk konpondu behar duzula esango dizutela. Hori paradoxa! Antza, lan hori »ondo egiteko» ezin du inongo mekanikok egin zure ordez. Horregatik, herraminta kaxa on bat saldu eta zure egiaren karrozeria ziztrin hori zeuk zaharberritu behar duzula esango dizute. Konpontzea lortzen baduzu, handik aurrera, egiaren klaxona jotzen duzun bakoitzean, mendian, lagunartean, lanean, politikan, iritzia ematerakoan, berdin da non, karrozeria gogortu egingo zaizu.

Sentimenduen eta jokaeren arteko maitasun abentura hori, une oroko ezkontza, betirakoa izatea komeni bada, praktikatu egin behar da. Eskutik joan behar badute, naturaltasun osoz eta bien artean konfiguratzen duten pertsonaren ITVa mugagabea izan dadin, elkarren arteko harreman hori ez dugu mutilatu behar. Ona litzateke barneko biztanle hori oraindino bizi-bizi eta traba barik irteten uzten dioten umeei terreno hori, behinik behin, errespetatzea eta, ahal dela potentziatu. Heldua denerako ongizate eta poz erregai merke zein amaigabea izan dezan bidea emango diogu, dohaineko gasolindegirako hil arteko txartela. Umeen sormen gaitasuna ere, bat-batekotasun horrekin, espontaneo izaerarekin, inprobisatzaile ezaugarriarekin, azken baten, barneko izakiaren bozeramaile izatearekin estu-estu lotuta dago. Sormenak irtenbideak bilatzen, artea sortzen, etorkizunean gizarte eta erakundeei ekarpen handiak egiten, plazera lortzen... lagunduko dio. Berriro diot, hori bultzatzea, estimulatzea, gutxienez ez zigortzea, nagusion eskuetan dago. Onar dezagun behingoz hanka-sartzeak trebetasunak lortzeko lehen urratsak direla, ikasteko metodologiarik zaharrena, errespetagarriena. Nola eman izan dira, bada, aurrerapausoak zientzia ezberdinetan? Urduri jartzen gaituzten "umeen gauza" horiek ez genituzke gillotinatu beharko. Eta amaitzeko, gutako bakoitzak duen anbiziorik handiena »egiaz asetzen gaituena» ez al da gure berezko gaitasunak ahalik eta gehien garatzea? Ea loteria hori tokatzen zaigun! Baina horretarako, egunero erosi behar da, e!


ASTEKARIA
2004ko uztailaren 04a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude