Martin Anso: «Legendak, sarri, anker samarrak izaten dira»


2004ko ekainaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Laburbilduko al zenuke liburu honen mamia?
Legenda bilduma bat da. Guztira, 53. Testuak Garan argitaratzeko idatzi nituen eta laburrak dira, halabeharrez. Istorioak inguru-minguru handirik gabe kontatu behar izan ditut, edo, Inazio Mujikak esaten duen moduan, «estilo zoliaz» (hala bada, hala bedi). Hori bai, duten bere-berezko ezaugarria barietatea da.

Zertan datza barietate hori?
Ezertan baino lehen, generoetan eta gaietan: maitasuna, mendekua, abertzaletasuna, saldukeria.... Garai eta giroak ere oso ezberdinak dira: erromanizazioa, Ameriketako konkista, karlistadak... Protagonistetan ere badago barietaterik, Napoleon, Matalas edo Villalba koronelaz gain, emakume-oreina, adarbakarra edo jauntxo ankerrak azaltzen baitira. Eta erabili ditudan iturriak ere bariatuak dira, istorio bila Vinson, Barandiaran, Azkue, Satrustegi edo Jimeno Jurio bezalako etnologo eta folkloristengana jo baitut, baina baita Sarrionandia edota Agustin Monterrosoren lanetara ere, eta jakina, XIX. mendeko «benetako» legendisten liburuetara. Horra hor Iturralde, Arakistain, Bizente Arana, Campion, Trueba....

Nori zuzendutako liburua da Elezaharren bidetik?
Legendok edonoren gustuko izan daitezke. Hala ere, gaztetxoei bereziki gustatuko zaizkielakoan nago. Gaztetxoei diot, eta ez umeei, hor badirelako politikoki behintzat beraientzat batere zuzenak ez diren hainbat gauza. Izan ere, legendak, sarri, anker samarrak izan ohi dira, eta hain justu, zergatik uka, hori da beren xarmetako bat.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!