Gerriko mina da 45 urtez gorakoen baja-arrazoi nagusia


2004ko ekainaren 27an
Bilboko Euskalduna Jauregian egin du Espainiako Erradiologia Elkarteak bere XXVII. Kongresua, eta bertan bildutako adituek bizkarrezurraren gaitzik nagusiena den lunbalgia (gerriko mina) jorratu zuten. Eva Llopis eta Maria Alcaraz espezialistek gidatutako eztabaidan nabarmendu zen bezala, gerriko mina da medikuarengana joateko bigarren arrazoia, eta 45 urtetik gorako pertsonen artean laneko baja hartzeko arrazoi nagusia.

Llopis eta Alcaraz doktoreek bizkarrezur lunbarraren endekapen-gaixotasun edo gaixotasun degeneratiboaren historia naturala azaldu zuten, bizkarrezurra aztertzeko metodo zaharrak eta berriak elkarrekin parekatuz. Historia naturala da, inolako esku-hartze edo terapeutikarik gabe, behaketa eta kontrol hutsez zer-nolako eboluzioa duen gaitzak. Beraien hitzetan, "konpresio-eragina eta substantzia kimikoek eragindako nerbio-narritadura edo irritazioa dira seguruenik gaitz honen erantzuleak", prozesuaren mekanismo fisiopatologikoa oraindik zehatz-mehatz ezagutzen ez den arren.

Gaur egun, gerriko minaren diagnostikoa egiteko, erradiologoentzat oso eraginkorrak dira irudi bidezko teknika berriak, eta gorputzarentzat berriz, garai bateko teknikak baino bigunagoak, gainera.

Hernia edo etenei dagokienez, hiru kasutik bitan berorien historia naturala onerako da: atzera egitea »erregresioa edo sendaketa partziala» eta baita erabat sendatzea ere. Baina kasuen %35ean, gutxi gorabehera, metodo kirurgikoetara jo beharra dago, mina erabat desagertzea nahi baldin bada, behintzat. Dena den, Euskalduna Jauregian bildutako espezialistek erradiologoen zeregin protagonista aldarrikatu zuten gerriko minean, tratamenduak emaitza onak izateko ezinbestekoa baita aldez aurretik diagnostikoa zehatz-mehatz egitea. Eta hori erradiologoaren ardura da.


ASTEKARIA
2004ko ekainaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude