Merkatarien Europa


2004ko ekainaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joan den igandean, hilaren 13an, Parlamenturako hauteskundeak egin ziren Europako Batasunean (EB). Lehenik eta behin, esan beharra dago demokratikotik oso gutxi duela Europa honek, zeren batasuneko estatuetako batek, Espainiakoak, ez baitio utzi Euskal Herriko gizartearen parte handiko bati bere ordezkariak hautatzen. Hori horrela bada, nor ordezkatzen du Europako Parlamentuak eta zertarako eratu da? Egia da, legearen ikuspuntutik, gaur egungo EB osatzen duten 25 estatuetan beren ordezkariak bozkatu ahal izan dituzten herritarrak ordezkatzen dituela. Europako Parlamentuaren eguneroko errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Herritarren Europari baino gehiago, eta langileen Europari baino gehiago »hori baita Europako gizartearen gehiengoa», Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak hobeto erantzuten diote kapitalaren eta multinazionalen Europari. Merkatarien Europa deitu ohi zaionari, alegia.

Horrela izan da sortu zen unetik beretik, eta horrela izango da gero ere, zeren lobbyek edo talde ekonomiko multinazionalek kontrolatzen baitute, ez beste inork, EBren funtzionamendua. Haiek dute sarbide zuzena goi-mailako funtzionarioengana iristeko, hau da, politikariei hainbat gairi buruzko txostenak eta konklusioak »gehienbat gai ekonomiko eta sozialei buruzkoak» prestatzeaz arduratzen direnengana. Tamalez, politikari gehienek, multinazionalen filosofia neoliberal eta kapitalista berari erantzuten baitiote, kasik berretsi baizik ez dituzte egiten konklusio horiek, kasu gehienetan lobby kapitalisten begirapenean eta haien interesen zerbitzura eginak izaten direnak.

Egia da, nolanahi ere, egoera hori alda litekeela baldin eta Europako Parlamentuan benetako ezker politiko bat balego, joera horri aurre egingo liokeena. Orain olatu neoliberala esaten bazaio ere, olatu kapitalista bat besterik ez da, argi eta garbi. Zoritxarrez, Europako Parlamentuan eseriko diren politikarien parte handi bat betiko eskuinekoa da, eta beste bat sozialdemokrata esaten zaiona eta arlo ekonomikoan eskuinarekin alde handirik ez duena. Politika ekonomikoak oso antzekoak dituzte. Lehen komunistak deituriko estatuetako batzuk Europako Parlamentu horri batu zaizkio orain... Parlamentu horretan defendatuko dituzten balioak, ordea, ez dira oso bestelakoak izango eskuinekoen eta sozialdemokraten Europakoen aldean. Horiek horrela, aldaketa gutxi espero izan ditzakegu Europako Parlamentuan erabakiko dituzten politika ekonomikoetatik. Lehengo beretik izango dugu berriz ere. Eta euskaldunok, beste behin ere zatiturik eta ilegalizaturik, subiranotasunik ez izateaz gainera, ezingo dugu ahots propiorik izan. Gure interes ekonomikoen defentsa »gure industriarena, ontzigintzarena, arrantzarena, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearena, eta abar» Frantziako eta Espainiako gobernuek egingo dute, baina haien interesak ez dira beti gureak izaten, ezta haien lehentasunak ere.

La Navalen eta Euskal Herriko beste enpresa batzuen etorkizuna. Sestaoko La Naval enpresaren etorkizunaz hartzen duten erabakiak, hain zuzen ere, zerikusi handia du Europarekin. Ontziola militar bihurtzeko aukeraz ari dira espekulatzen, eta ixtea ere ez dute baztertzen. Nork erabakiko du? Euskadiko administrazioak behintzat ez. Espainiako eta Frantziako administrazioek, ordea, bai, hartuko dute parte erabakian. Eta haien interesak eta lehentasunak ez dira gureak. Hala gertatu zen orain urte batzuk Euskalduna ontziola historikoa itxi zutenean, orduan ere ez baitzituzten gure interesak lehenetsi. Ontziola hura, orain La Naval bezala, konpetitiboa zen; beste ontziola batzuk bainoago. Konpetibitatea, ordea, beste kontu batzuetarako hain erreklamatua izanik ere, ez zuten kontuan hartu. Beti bezala, Espainiako administrazioaren interes politikoak gailendu ziren.

La Naval itxiz gero, horren ondorioak ardura handikoak lirateke hango langileentzat eta, batez ere, Euskal Herriko egitura industrialarentzat, zeren, hein handi batean, Ezkerraldeko enpresa horren tankerako enpresa handietatik bizi baita. Ondorio okerragoak nozituko dituzte, ezbairik gabe, tamaina txikiko eta ertaineko enpresek, horietako langileek ez baitute eskubiderik izango, La Naval bezalako enpresa publiko batekoek ez bezala, kalte-ordainetan eta aurretiko erretiroetan kondizio abantailatsuak izateko. Beti bezala, Caballito, Neweel, eta antzeko enpresa txikietako langileek, ixtea gertatuz gero, legezko bi urteko langabeziarekin eta kalte-ordain ziztrin batekin konformatu beharko lukete.

Petrolioa. Petrolioaren prezioaren eskalada, Irakeko eta Ekialde Ertaineko egoerak gertarazia, arriskuan jartzen ari da munduko ekonomiaren hazkundea. Energia nuklearraren defendatzaileek energia horren beharraz behin eta berriro ekiteko aprobetxatuko dute egoera. Kritikak ez dizkiote zuzenduko, inondik ere, Azoresko hirukoteari, Bush buru dutela, nahiz eta haiek gertarazi duten egoera leher-zoriko hori Ekialde Ertainean eta, beraz, planeta osoan.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude