Kiel hiritik postala


2004ko maiatzaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kiel hirira, hitzaldi bat eskaintzeko asmoz lehen aldiz heldu nintzenean, eskola hartara etorri zen ikasle bati ama hil zitzaion gau hartan, bat-batean. Berria hitzaldia hasteko unean eman zioten, eta negar baten irten zen ikasle hura aretotik. Une lazgarria ez dut inoiz ahaztuko.

Gainerako ikasleek eta irakasleek zer egin jakin gabe geratu ginen, isiltasun pisutsu bezain lanbrotsua zabaltzen zen artean ikasgelan.

XX. mendearen hasieran existentzialismoaren irudia ipar aldeko egoera eta paisaia lanbrotsuekin lotzen zuten idazleek, malenkoniarekin, eta hala zela iruditu zitzaidan ordu hartan, ezustea gertatzen zen artean.

Urtebete igaro da eta berriro nago maiatzaren lehen egunetan Kieleko Unibertsitatean, aste bitan euskal literaturari buruz hitz egiteko asmotan.

Kiel hiri txikia da, batez ere Alemanian. Gasteiz bestekoa, nolabait adierazteko. Fiordo baten hegal bien inguruan eraikirik, Baltiko itsasoaren ondoan eta Danimarkatik ez urruti. Portua estua eta luzea da, eta artikulu hau idazten dudan artean, gelako leihoaren aurretik igarotzen dira Oslora zein Gotenburgera doazen bidaiari-ontzi erraldoiak, eta hala ere, dotoreak, mugimendu galant batekin mugitzen direnak, sotil eta garbi, HDW ontziolen garabiek begirada luzez jarraitzen dituzten artean.

Hiria ez da, orain urtebeteko ezusteak adierazten duen moduan, existentzialismoarentzat kokagune egokia; diote, adibidez, eguzki orduen kopurua kontuan hartuz, bera dela gehien hartzen duenetarikoa Alemaniako hirien artean, eta berezkoa du hori, hain ipar aldean egonda, goiz hasten baita argia eta oso berandu sartzen eguzkia. Orain ere eguzkiak jotzen du, Donostian egunak lanbrotsu diren artean, hori idazten didate adiskideek behintzat. Lanbroa maiz dago, eta giro horrek nostalgia eta lasaitasun puntu bat eman die jendearen piurari. Aldartea umoretsua du hemengo jendeak, nahiz eta gidek sentiberak direla dioten, baina isiltasuna da nagusia hiri honetan parke luze zabalak baititu, eta lakuak hiriaren erdian dira.

Javier Gomez-Montero irakasle galiziarra aspalditik dago hemen euskal literatura »poesia, batez ere» ezagutarazten eta itzultzen. Hiru poesia antologia argitaratu ditu, itzulpengintza mintegi bateko zuzendaria ere baita, eta lehendabizikoan, Bernardo Atxagaren poemak besterik ez bazituen sartu, bigarrenean Gabriel Aresti, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poemak erakutsi zituen euskaraz, gazteleraz eta alemanez. Hirugarrena eginda dago eta laster izango da kalean. Oraingoan Kirmen Uriberen eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren lanak izan ditu aukeragai.

Ez da hori egiten duen lan bakarra. Poesia horretaz hitz eta lan egin behar badut ere, hilaren bukaeran Nazioarteko Mintegia eratu du Kieleko Unibertsitate honetan. Gaia gaur egun oso sonatua da: "Hiria literatura modernoan eta modernitate ondorengoan". Eta lurralde desberdinetako irakasleak etortzekoak dira. Tartuko Unibertsitatekoak, Parisekoak, Bartzelonakoak...

Eta Euskal Herritik ere etorkizuna handi sumatzen zaien hiru irakasle eta kritiko etorriko dira. Lourdes Otaegi, Iratxe Gutierrez eta Ibon Egaña.

Gaurko euskal nobela hiritarra dela diogunean zer esaten ari gara benetan? Agian baserria ahaztu egin duela, ala beste zerbait: modernitatearen estetikan erroturik lan egiten duela, bere mundu hiritar hori komunikazio bide berri baten barnean dagoela. Espazioaren sinbolikoa badago, nobelak kokatzen diren espazioak ez dira hutsalak, eta espazioen eta hirien azpian diren sinboloak agertzea izango da gure lana Kieleko mintegi horretan.

Mintegietan, gainera, irakasleek eta hemengo ikasleek hartzen dute parte; irakasleen antzera ikasleek ere beren lanak aurkezten dituzte, eta elkarrizketa egiteko beta handiago da.

Uste dut iaz ama hil zitzaion mutil hark ere ponentzia bat irakurri behar duela. Urtebete igaro da, baina agian tristura puntu bat izango du bere irakurketak.


Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude