Maiatzak ekarri du azkenez berarekin udaberria, eta aroari dagokion eran abiatu gara erriberak oro ibiliz maitearen bila. Maite-maite, askatasuna dugu maite, »nahiz eta leher egin esku artean, zioen behinola kantari rockzaleak»; askatasunaren azpiegiturak nazio-eraikuntzaren oinarri liratekeela eta, Bilbo Barakaldoraino hedatu dute BEC bitarte, diru-maitaleek; ibaiaren bestaldean, rive droite, Bilboko alkateak Deustuko Errepublika agurtu zuen lehengunean, ikastolara egindako bisitaldian; baina errepublika horretako eremurik ederrena jesuitek harrapatua dute aspaldian, eta hauen konpainia itogarrian arnasestuka Alfontso Irigoien askatasun aurki-ezinaz "maitia nun zira" galdezka aritu zen aspaldian klaustro unibertsitario deustensis haien iluntasunean. Erribera batetik bestera Abandoko errepublikan, aitaren etxea lurrarekin berdindu zuten behin, eta orain aberriaren arkitekto berriek etxera sartzea ere galarazi egin diote nori eta aitari. Ikusteko jaio gara. Harri bihurtu aurretik, hareatzara goaz eta bertako Arriagatik heldu zaigu Moustakiren azentu greziarra frantsesez: "Cést temps de vivre, d'etre libre, mon amour...", udaberri paristarraren kaimos, oroimina.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!