Izenak


2004ko maiatzaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Paddy Rekalde idazle deustuarrak Bilbo Dub Kronikak poesia liburua plazaratuko du Susaren eskutik hil honetan. Poesia moldean emandako kontakizun laburrak Bilbon girotuta daude.

Brigada Criminal eta Stupenda Jones taldeek Osti bi disko partekatua kaleratu dute Gor diskoetxearekin. Lehena Lazkaotik (Gipuzkoa) dator eta bigarrena Olaztitik (Nafarroa). Rock & roll, punk eta garage doinuetan murgiltzen dira taldeok.

Pablo Sarasate konpositore eta biolontxelo jotzailea eta Paco Suarez Europako Orkestra Ijitoaren zuzendaria omendu ditu Nafarroako Ijito elkarteen Federazioak Gaz Kalo nazioarteko sariarekin, ijito kultura zabaltzen egindako lanarengatik.

Ricardo Ugartek De proas y grafica erakusketa paratu du Madrileko Angeles Penche galerian.



Azkenak
Eguneraketa berriak daude