Bero-beroan


2004ko maiatzaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainian torturatzea zailago ote da aurrerantzean?

M-11koaren ondoren ETAren jarduera armatua zailagoa dela entzun eta irakurri da behin baino gehiagotan, eta izan ere hala izango da seguruenik. Hala ere, eta egun bizi diren esperantza printzak deseginez gero, ETAk bere jarduerarekin jarraituko duela pentsatzeko nahiko arrazoi badago, batez ere erakunde armatuaren ibilbide historikoan oinarrituta. AEBek Iraken erabilitako tortura sistematikoaren azaleratzearen ondorioz, torturaren aurkako sentsibilitatea loratu da han-hemenka. Eta M-11 eta jarduera armatuarekin bezala, galdera berez dator: aurrerantzean, Espainian ere, torturatzaileak horren erraza izango du torturatzea? Eta, esperientzian oinarrituta, zaila da ezetz erantzutea, batez ere tortura ahalbideratzen duten bitarteko eta testuinguruak berdintsu jarraitzen duten bitartean.


Zapatero-Sanz bilera

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakaria maiatzaren 25ean bilduko da Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin. Pentsatzekoa da balizko Konstituzio aldaketez mintzatuko direla, Sanzek iragarria baitu, aldaketak egotekotan UPNk Nafarroako Foru Komunitatea EAN integratzea ahalbideratzen duen xedapena indargabetu nahiko lukeela. Sanzek, halaber, gobernu nafarrak bultzatu nahi dituen hiru proiektu berrientzat laguntza eskatuko dio: nazioarte mailako aireportu berri bat eraikitzea; ura eta aisialdian oinarrituko den Parke Tematikoa eta nekazal elikagaiei buruzko Hiri Teknologikoa Erriberan.


Joseba Egibar berriz EAJren Euskadi Buru Batzarrean

Urtarrilean Josu Jon Imazekin izandako lehia galdu ondoren, EBBn partehartzeko aukera galdu zuen Joseba Egibarrek, ordura arte organo horren bozeramaile lanak egiten zituen buruzagiak. Aurreikusi bezala, bueltan dator orain, Gipuzkoako gehiengoak ahalbideratuta, baina sei hilabeteko hautaketa prozesuak alderdiaren baitan zauriak utzi dituela aitortu du, eztabaida mailak eta ika-miken doinuek aditzera ematen zuten bezala. Ezaguna zen EAJn Bizkaiak zuen indarra, baina oraingoan guztiz argi geratu da. Indar horren kudeaketa dago orain ikusgai. Bai BBBko lehendakari Iñigo Urkulluk bai Egibarrek, adierazia dute barne hautaketa prozesua aldatu beharra dagoela, baina horretarako badute denborarik.


Munduko Hizkuntzen Amarauna

Maiatzaren 20tik 23ra Bartzelonako Forum 2004ko kongresuan, besteren artean, Hizkuntza aniztasuna, euskortasuna eta bakea izeneko ekimena egingo da. Hor Munduko Hizkuntzen Amarauna egitasmoa aurkeztuko du Jaurlaritzako Kultura Sailak. Amarauna Kultura Sailak Unesco Etxearekin batera egindako egitasmoa da. Munduko 700 hizkuntzari buruzko ikerketa egin dute lau urtez eta horietako 641 hizkuntzen informazioa sarean jarri dute.
www.amarauna-languages.com


MIDASen Urteko Bilkura eta Batzar Nagusia Donostian

Midas Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkartea da eta Urteko Bilkura eta Batzar Nagusia Donostiako Kursaalean egingo ditu ekainaren 3tik 6ra. Hitzaldiak eta mahai-inguruak MIDAS elkarteak antolatu ditu Berria egunkariaren laguntzarekin. MIDASeko kide ez direnentzat ere irekiak dira hitzaldi eta solasaldiok.


Ekainaren 5erako manifestazioa deitu du Kontseiluak

Hizkuntz eskubideak! denon konpromisoa lelopean egingo da manifestazioa Iruñean, arratsaldeko 17:30ean Golem zinema aretoetatik abiatuta. Euskararen normalizazioaren eta hizkuntza eskubideen konpromisoaren aldeko deia da ekaineko hau. Hizkuntza eskubideak! Denon Konpromisoa dinamika abian jarri du Kontseiluak bi arrazoi kontuan hartuta: batetik, euskararen normalizazio bidea makaltzen ari dela ikusi duelako eta bestetik, euskararen gizarte erakundeek jazarpen larria pairatu dutelako.


Larreko Saria euskarazko irakaskuntzarentzat

Euskalerria Irratia elkarteak sortutako Larreko Sariak hamargarren edizioa izango du ekainekoa eta dagoeneko sariaren hartzaileak ezagunak dira. Aurten euskarazko irakaskuntzaren alde egindako lanagatik eta egiten ari direnagatik Nafarroako Ikastolen Elkarteari eta Sortzen Ikasbatuaz-i emango diote saria. Sari banaketa Atarrabian egingo duen afarian izango da ekainaren 11n.
Nafarroatik Bizkaira jauzia eginez, Deustuko Ikastolari ez diote saririk eman, baina ikastolak 40 urteak bete dituela-eta ospakizunetan ari dira. Dozena bat haurrekin hasi zen ikastola sare publikoan dago orain eta 755 ikasle ditu.


Lehenengoan hutsegitea

HZrekiko PSOEk zer jarrera hartuko zuen argitu da prozesuaren lehenengo fasean eta izandako jarrerak etsipena sortu du Alderdien Legearen aurka agertu ziren sektore guztietan. Terrorismoaren Aurkako Itunaren bileraren aurretik PSE-EEko zenbait kidek egindako adierazpenak kontuan hartuta, halaber, alderdi honetako zenbait pertsonek ere berria etsipenez hartu dutela esan liteke. PSOEk ere bere lurreratze pista behar duela azpimarratu dute PSE-EEko kide batek baino gehiagok. Epaile espainiarrek zer dioten ikusi beharko da orain, baina esperientziak dio hauek egiten zaien presioaren arabera ere jokatzen dutela halakoetan. Iritzi publikora iragaten denaz gain, zein nolako presio mailarekin eta zein norabidetan bultzatuko dituzte epaileak? Garai berrien lehenbiziko urrats garrantzitsuan PSOEk huts egin dio esperantzari, baina hutsegitea zuzendu dezakeen esperantzak bizirik dirau oraindik.


Azkenak
Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Lanbide Heziketa Duala inplementatzeko modua “anabasa” eta “alegala” izaten ari dela salatu du hainbat irakaslek

“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]


Nafarroako larrialdi zerbitzuen saturazioa salatu dute langileek, eta langile kopurua igotzea eskatu dute

Langileak kexu agertu ziren ekainaren hasieran. Fernando Domínguez Nafarroako Osasun kontseilariak erantzun zien "euren eskuetan" zegoen guztia egiten ari zirela, baina baliabideak "mugatuak" zirela.


Iragan-minez

Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]


Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


Eguneraketa berriak daude