Platoni lepoa bihur, sortuz hiltzeko!


2004ko maiatzaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gaztetan, gure koadrila kantuzale amorratua izanik, denbora asko pasatu dugu errepertorio osoen orroaz ematen »baso bat eskuan». Adibidez, Etxamendirenak. Gure gogokoetan kuttunenetan genuen, hurbiltasun geo-kulturala dela medio parte, baina agerpen etsituei desafio bolondres eta borrokarako dei jarraikia zelako ere, naski. Pertsonaia holakoa da. Batean profeta iduri, bestean gudari, jakintsu, berdin zoro… denetarik eta bereziki misterio anitz zekarren gure adoleszentzia urte horietako apropos, euskal sentimendu bat ernetzen ari zitzaigunean hain zuzen. Bere kantuak gogoz bagenizkien, kasik denak amore ezinezkoen lekuko, dena tripako min eta doluzko negar. Maitea ez da gehiago ama, Etxahunen kantuetan bezala, baina ezin hurbildua da kasik andere hunki ezin hori, eta Euskadi deitzen da maiz.

Lur-munduko amodioak amodio platonikoak dira omen. Hots normalak ginen, ginen lekuko. Amodio fisikoa, hunkiduraz hezetua, ez da hitzez aipatzen, konplitzen baizik, eta horretarako kabalei ikusia mimetismoz bete genezakeen errez. Baina ikusten duzue imaginarioa nolako irudiez betetzen zaigun: andere eder eta hunki ezinez… Eta nesken aldetik zer izanen den ez naiz ausartzen imajinatzen. »Ulertzen nauenik balitz bat, gomitatzen dut erratera, hemen berean edo beste non nahi».

Gaurko gazte bat ikustean, gu bezala Euskadi »edo orain Euskal Herri» deitzen den mito batez maitemintzen, ez naiz egoten ahal bihotzean kilika arraro bat sentitu gabe, berriz ohartzean platonikoak arras guti balio duela gaur ere harreman sozial orekatu edo natural bat izateko, bereziki bestea sexu diferentekoa denean. Lur mundukoak gara omen holakoak, Bourdieu soziologoak arras xeheki esplikatzen ditu gauza hauek, eta behako batek, ele soil batek, hainbestetan desiratua eta irudikatua norberaren ametsetan, harreman sexualaren balioa hartzen du jadanik eta harreman normala hor berean izozten, ezen fantasma erraldoi hori traba bat da laguntza baino gehiago elgarri mintzatzeko »eta konklusiora heltzeko ere, erran gabe doa».

Beldurtzen naiz ikustean oraindik lur munduko eskema horiek dirautela azkar eta gure mundu sinboliko eta imaginarioa beztitzen dutela. Ideala goresten da biziki, eta urrun, gora, hunki ezin denean dugu hobesten. Helburu horren eta gure eguneroko errealitatearen artean deusik ez badugu mediazio baten egiteko, etsitzekoa da edo bestela zoratzekoa, deskonektatzekoa. Hala, errealitatea ukatzen dugu, nola (diru-)nekezian den jende hori, aitzina kontsumitzen eta baikor baitabil bere arazoa ez ikusi nahiz, ihes permanentean bere indarrak xahutuz.

Platonismo honen haritik, aldioro harritzen naiz baina, euskaltasuna iraganean edo geroan bizitzen da, usu biak batera. Aitzina eta geroa gainera, gauza bera dira, biak osoak, esplika gisakoak eta, hunki ezinak, altera-ezinak direlako. Hilotza bezala nonbait. Noizetik noizera agertzen dugun optimismo maniaka horrek herioaren aurpegia du, gure aktibismoak fosilaren riktusa, eta gure arteko bereizkeria alderdikoiek existitzen ez den paradisuko naftalina usaina.

Jendarteari behatzeko abertzalegoa hartzea begira-muino bezala ez zait interesatzen, abertzalegoa alderdi politikoen eremu bezala hartuz erran nahi dut. Nik ere pentsatzen dut gure borroka hizkuntz-komunitate bezala dela planteatzen, zeinetan abertzalegoa partaide den, partaide sinpatikoena ere egia erran.

Egiaz, hemen gaindi Iparraldetik mintzo naiz »barkatu lokalismokeria», komunitate bat baizik ez gara »ez jada jendarte bat», minorian, beste handiago batean urtua, eta atomizatua. Hizkuntz-komunitate honen gehienak praktikan euskara zaharkeria bat bezala bizitzen du, beste parte batek iraganaren nostalgia bat hazten eta horrekin moderno egin nahi, eta azken batek oso moderno ikus lezake frantses ikuspegitik hartzea modernismo horren definizio klabeak.

Zein neke den euskaradun bizitzea normal, gaur, hemen, fantasma erraldoirik izan gabe solaskideen solasaren trabatzeko. Aterabidea kreazioa da guretzat, planeta honetako edozein jenderentzat bezala. Baditugu ez dakit zenbat arazo gure aitzinean, atzo ez zirenak, eta bihar ez direnak berdin planteatuko. Gu zerbait bagara hemen, arazo edo galdera horiei aterabide edo erantzun original eta propioen eskaintzea da gure jardun printzipala. Jakina, eskupean ditugun materialak baliatuz, lehendanik utzi zizkigutenak, baina gureak sortzen arriskatuz. Honela planteatuz gauzak, jardun hori aitzinetik definitu-eza da, hunkika eta entseguka da egiten, eta bestearekilako harremana ezagutza barnatuz da obratzen »norberaren ezagutza ere bide berean». Ordain-saria: alterazioa. Ginena ez gara gehiago izanen, ekinean sortuz aldatzen baigoaz, ohartu gabe aldatuak baikara jadanik. Zerbait hiltzen da gure baitan aitzinatzen garen ber: genuen ikusteko moldea, genuen tokia, gu-ren parte bat. Heriotza hemen ere, baina herio-sortzailea. Prezio horretan aitzinatzen gara, konfiantza hartuz gure baitan, ditugun erantzukizunak hartzea salbu bide egin dezakegula baietsiz, baikor/ezkor binomiotik at.

Ideala errealitateari hurbiltzen duena, eta mediatizatzen, xedea deitzen den hori da, proiektua. Gure burua aitzina proiektatzen ahalbidetzen duen hori mugimenduan baizik ezin da bizi, eta malgutasun horren onartzeko, gure buruan aski konfiantza izan behar dugu. Izan pertsona ala izan taldea. Askotxo izanen da traumatizatu eta erdi-eritu komunitate batentzat.

Pentsa global, ekin lokal. Gaur eta hemen. Eta ez hil zamak itorik. Sortuz hiltzean plazer gehiago da eta.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude