Hitz bitan


2004ko maiatzaren 9an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Luis Herrera promotoreak adierazia Deian: «Jendeak gutxiago erosten du, baina musika gehiago kontsumitzen du eskuratzeko aukera gehiago duelako. Sarritan, doan. Gainera, kontzertu batera joan zaitezke edo ez, baina ezin da pirateatu. Interneteko deskargek jendea musikara gehiago zaletzea ekarri dute».

Asier Sarasuak zera zioen Goienkarian: «Iparraldeko kultura oso aberagarria da, baina oso lokala. Kultura egiteak dauka garrantzia, eta ez horrenbeste kultura hartzaile izateak. Hegoaldean erakustea da gehiago».

Imuntzo eta Belokik Zazpikan: «Egun, trikitixa beste erritmoekin nahastea kritikatu egiten dute hainbatek, hori trikitixa ez dela esanez, baina garai hartan (50-60ko hamarkadetan) ere berdin egiten zen».

Jose Miguel Iribarren Popi pailazoak esanak Berrian: «Iruditzen zait mundu honetan intrusismo handia dagoela. Jendeak edozertarako janzten du sudur gorria, eta edozein da pailazo. Eta ez da hala».



Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.