Ezpalak


2004ko apirilaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas


Organo doinuak Euskaldunan

Daniel roth Parisko Saint-Sulpiceko Cavaille-Coll organoaren titularra, Zsigmond Szathmary Friburgoko Unibertsitateko organo irakaslea eta Peter Planiavski Vienako San Esteban katedraleko organista egongo dira, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta Euskalduna jauregian egingo diren organo kontzertuetan. Abenduaren 12ra bitartean izango diren zazpi kontzertuetan Bach-en, Puccini-ren edo Bruckner-en piezak interpretatuko dituzte. Organo jole gazteek eta euskal ordezkaritza batek ere parte hartuko du zikloan. Azken saioan, Daniel Oiartzabal organista arabarrarekin batera, Bilboko Abesbatza eta Bilboko Koru Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatza, Nuria Orbea bilbotar sopranoa eta David Sagastume arabar kontratenorra arituko dira.


Literaturaren Zubitegia sarean

Euskal literatura bildu eta zabaltzeko lan eskerga egiten du Susa argitaletxeak eta horren isla dugu armiarma.com web ataria. Egan aldizkaria sareratu zuen berriki. Orain, Literaturaren Zubitegia gunea plazaratu du. Duela bi urte Literaturaren Entziklopedia elektronikoa sortzeko asmoarekin abiatu ziren eta entziklopediaren enbor gisa osatu dute Literaturaren Zubitegia. Guneak 638 euskal idazle 3.181 liburu bibliografiatan, 1.436 aipamen eta artikulu, 678 kritika, 2.026 esteka eta 3.445 efemeride biltzen ditu eta aldiro berrituko dute. Sarean dagoen literaturaren zubi izateko.


Euskal kultura tradizionala iruditan

Baionako Euskal Museoan Pierre Labadie Pier miarriztarraren margolanak ikus daitezke maiatzaren 2a arte. 40 margoz eta ehun bat zirriborro eta marrazkiz osaturiko erakusketak euskal kultura tradizionala biltzen du iruditan. Picasso eta Modigliani artisten eraginarekin margotzen hasita lehenik, eta Arteta eta Arrueren bidez euskal artea ezagututa ondoren, Pierrek egindako lanek duten berezitasunik nabarmenena aho eta begi gabeko pertsonaiak lantzen dituela da. Euskal Herriaz ematen duen irudiak arrakasta nabarmena izan du, Atlantica argitaletxeak artistaren obraz osaturiko liburu bat argitaratu baitu.


Lizarra kilometroak egiten

Lizarrako folklorea eta ohiturak biltzen dituen Lizarra-Gurea ikuskizuna Donostiako Kursaalean ikusi ahal izango da apirilaren 4an. Orio eta Zarauzko Kilometroak 2004ren eskutik, Lizarrako talde gehientsuenak biltzen dituen ikuskizunaz gain, Ereintza abesbatza, Lizarrako Gaiteroa, Kilkarrak antzerki taldea, Aita Hilario Olazaren txistulari taldea… arituko dira egun berean Kursaalean. Bilbon (ekainak 13), Iruñean (ekainak 27) eta Lizarran (irailak 17-18) ere ikusizun hori ikusteko aukera izango da.


Andolin Eguzkitza joan zaigu

Joan den astean albiste lazgarri bat jaso zuen euskal kulturak: Andolin Eguzkitza hil zen bihotzekoak jota. Idazlea, euskaltzain osoa, EHUko irakasle katedraduna, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari ohia, Euskararen Aholku Batzordeko kide izandakoa... gogor egin zuen lan euskara eta euskal kulturaren alde. 1953ko abenduaren 6an Santurtzin sortua, Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Deustun. Salamancan jarraitu zituen ikasketak eta ondoren Alemanian eta AEBetan osatu zituen, Hizkuntzalaritza Erromanikoan doktoregoa eskuratuta. Hiru nobela, hiru poema liburu eta hainbat itzulpen zituen argitaratuta eta poema liburu berria ari zen idazten. Gizartearekin engaiatutako gizona genuen eta haren adibide dira egunkari eta aldizkari ugaritan idatzi zituen artikuluak.


Mugikorrean irakurtzeko nobelak

Arrakasta izugarria dute Japonian eta hainbat herrialde asiarretan keitai literaturako eleberriek »keitai esaten zaie Japonian segapotoei». Eta bolada Europara iritsi da dagoeneko. Argitaratu gabeko lanak eta argitaletxe handiekin zerikusirik ez dutenak dira nobela horietako asko. Espainian Movistarrek eskaintzen du zerbitzu hau eta hilabetero hiru euro ordainduta, egunero 2.000 karaktereko kapitulu bat jasotzen du erabiltzaileak. Las Indias Electronicas enpresa arduratzen da Movistarrentzako i-nobelak sortzeaz eta teknologia berriak sortzen ari diren mundu berria dute gehienek hizpide. Besteak beste, Javier Lorente eta Diana Gutierrezen eleberriak eta Suso del Toro idazle galegoaren ipuin laburrak eskura daitezke.


Euskal ikuslearen perfila

honakoa da: emakumea, ezkongabea, seme-alabarik gabea eta ikasketa ertainduna. Horixe dio Espainiako Antzoki eta Auditorio Publikoen Sareak egindako Marketing Relacional. El enfoque relacional de las artes escenicas ikerketan. Malagako Unibertsitatearekin elkarlanean egindako lanean, antzezleku publikoen kudeaketa eta Espainiako ikusleen perfila izan dituzte aztergai. EAEko ikusleei dagokienez, hona datu batzuk: ikusleen %56,7ak nahiago du ikuskizunetara lagunduta joatea, ikusleen %73,3 probintzietako hiriburutakoak dira, ikuskizunetara joatea bestelako ekintzekin konbinatzen dute ikusleek (afaltzera joan, tragoxka batzuk hartu...) eta ikasketa mailak gora egiten duen heinean handitzen da ikusleen asistentzia.


Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude