Frantziako Tour ezberdin hau atomikoa izanen da

  • Sortir du Nucleaire sareak Europako beste hainbat talderekin antolatuta, energia atomikoaren kontrako Frantziako I. Itzulia eginen da apiril eta maiatzean. Energia atomikoari buruzko informazio eskubidea eta EPR (Ur Presiodun Erreaktoreak) zentral berriak ez eraikitzea aldarrikatuko dute.

2004ko otsailaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Golfech edo Blayais izenak arrotz zaizkigu euskaldun arruntoi, baina ez lukete hala izan behar: Akitanian guregandik oso kilometro gutxitara dauden zentral nuklear handiak dira. Bata Bordele ondoan eta bestea Agenetik oso urruti ez, antzina Waskonia izandako eta gaur Gaskoinia diren lurretan daude. Historiari begiratuta hurbileko lehengusuen eremuetan daude kokatuta, eta gaur egunera etorrita, horietako istripu batek erdiz-erdi joko gintuzke euskaldunok.

Tour de France pour Sortir du nucléaire ibilaldia ez da Euskal Herritik pasako, baina aipatu bi zentral horietatik bai, eta sasoi onean den euskotar antinuklearrak bere aldarrikapenak azaldu eta Frantziak mugimendu antinuklear indartsuaren militanteak gertutik ezagutzeko aitzakia izanen du. Maiatzaren 8 eta 9an Golfech eta Agen aldean ibiliko da itzuliko karabana eta ondoko bi egunetan Bordele eta Blayaisen eginen dute egonaldia.

Lau urtetan antolatu du Sortir du Nucleaire koordinakunde frantsesak mobilizazio berezien astea apiril bukaeran. Apirilaren 26 batean lehertu zen Txernobilgo zentral nuklearraren erreaktorea, munduan gaur arte ezagutu den kutsadura atomikorik gogorrena hedatuz. Gu baino sentsibleago dira europar gehienak Txernobilen gertatu zenarekin eta oraindik eragiten dituen ondorioekin. Hegoaldeko euskaldunok, aldiz, «Africa empieza en los Pirineos» egia dela eta horrek babesten gaituela sinesten dugu, antza.

Aurten, aldiz, antolatzaileek Frantziako Tour bihurtu dute beren astea, azken aldian nuklearraren inguruan Parisko gobernuak atzerapauso nabarmenak eman dituelako.

Estatuen gogortu nahi izatea ez da nonbait Aznarren eta Espainiako PPkoen monopolioa, eta 2003ko uztailean lege berri zorrotz bat atera zuen Raffarinen gobernuak: egun horrez geroztik zentral nuklearrei buruzko informazioa «Secret de Defense» delakoan sartzen da, eta ezin da holakorik argitaratu. Legearen ondorioak berehala ikusi dira: Sortir du Nucleaire mugimenduaren aldizkariak plazaratutako albisteak Internetetik kentzera behartu nahi izan du gobernuak, sekretupean edukitzekoak direlakoan. Hori gutxi bailitzan, 2003ko irailean gobernuak erabaki zuen edozein katastrofe nuklear gertatzekotan, operazio guztien burua Defentsako idazkari nagusia izango zela. Horra gaia alde batetik eta bestetik zerbitzu sekretuen eta militarren eskupean ipinia.

Nuklearraren inguruan hainbeste gauza ote dago ezkutuan eduki beharrekoa? Bai, dirudienez. Herritarrek ezagutzen ez duten hainbat arriskuren berri hedatzen baitute militante ekologistek.

Irregulartasunen zerrenda egunez egun doa luzatzen. Adibidez, iazko uda beroan zentralek ura erreketara legezkoa dena baino askoz beroago jaurti zuten. Blayaiskoak baimenik gabe hartzen du Garonako ura gero berriro ibairatzeko. Lurrikaren arriskuei atxikitzeko prestatu gabe daude zentral frantsesak. Kontrolik gabekoak dira hondakin nuklearren garraioak Frantzian barrena. Eta hori gutxiegi balitz, gobernuak iragarri du belaunaldi berriko zentral aurreratu bezala aurkeztu dituen ERP zentralak jarriko dituela. Antinuklearren iritzian benetako eztabaida gabe erabaki da hori.

«Lurraren beroketa ala nuklearra: hauta ezazu»

Aukera zorrotz horri erantzun beharra jarri dute mahaian zentral nuklearren aldeko indarrek. Lurraren beroketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak direnean, erregai fosilen erabilera (ikatzarena batik bat) gutxitzeko modu bakarra zentral atomikoak direla argudiatzen dute.

«Nuklearra versus termikoa» dilema hori gezurrezkoa dela diote Sortir du Nucleaire sarekoek. Joan den uda beroan ikusi zenez, nuklearrek sarritan zentral termiko kutsagarrien lana areagotzea behar dute. Bestetik, dilema hori eraiki nahi dutenek «ahaztu» egin dute zenbait datu: herrialde aberatsetako kontsumoa aurreztea, energia berriztagarriak erabiltzea, kutsadura asko gutxitu duten zentral termikoak... Ordainetan, antinuklearrek horrela ikusten dute hautua: alde batetik «nuklearra + termikoa» eta bestetik «aurreztea + berriztagarriak + termikoak».

Hori guztia dago eztabaidagai, justu Parisko gobernuak gaia «Defentsako Sekretupean» ipini nahi duenean. Badu horretarako motibo handirik: EPR zentral berriak eraikitzen hasi nahi dute eta horien inguruan egindako inbertsioak arriskuan ikusten dituzte agintari frantsesek.

Frantziako lobby nuklearrak apustu gogorra egin du EPR horien alde, eta aldiz, Alemaniako gobernuak alderantziz jokatu du.

2003ko azaroan prentsa agiri ofizial batean hau esan zuen Alemaniako Ingurumen Sailak: «Industria nuklear europarrak EPR delakoa saldu nahi digu (alferrik) ‘etorkizuneko teknologia’ bailitzan, benetan energia sortzeko bide inefikaza dena, arrisku handikoa eta historian atzera geratua». Ohar horretan EPRren propaganda hankaz gora ipini du: energia nuklearra Europa mailan zaharkitutako modeloa da, EPR ohiko erreaktore bat da bere arazo ezagun guztiak dituena (arriskuak, hondakinak, armagintzarako erabili ahal izatea, efikazia ttikia...) eta gainera Europako merkatu liberalizatuan ez da ikusten nola izan daitekeen konpetitibo.

Raffarinen informazioa zentsuratu nahia eta EPR zahar-berriei stop esatea, horiek izanen dira Frantziako Tour berri honen helburu nagusiak. Frantzian jokatzen dena benetan garrantzizkoa delakoan, Greenpeace eta beste hainbat mugimenduk ere Europa mailako deialdia egin dute Tour honetan parte hartzeko.

Apirilaren 24an Altsaziako Fessenheim herritik abiatuko dira, hor baitago Frantziako erreaktore nuklearra. Ondoko egun eta asteetan, Lorrena, Borgoina, Rhone ibarra, Akitania, Bretainia eta Normandian barrena ibiliko da karabana, maiatzaren 23an Rouen-en bukatzeko: hor eraiki nahi dute lehenengo EPR zentrala. Bidean, antinuklearrek borrokatzen dituzten zentral eta lantoki nuklearren ondotik pasako da karabana, baina baita energia berriztagarrien aitzindari eta eredu diren esperientzia eta enpresen ondotik ere.

Karabana koloretsua izanen da: informazioa banatzen duen busa, energia aurrezten duten autoak, bioerregaiz mugitzen diren berebilak, karabanan doazenentzako kantina (Federatie kookkollektief Rampenplan taldearena), kamioi-eszenatokia ("Bussen theaterstraat")... Eta etapaburu bakoitzean izanen dira kanpoko eta bertako militante eta artistek eskainitako espektakuluak.

Espainiatik atera ezin diren ehunka euskaldun auziperatu horietatik bat ez bazara, zorionekoa zu.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larriagoa” bihurtzen ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude