Zelestina mingain zorrotz

  • ¡­Puta vieja alcahueta Celestina! bakarrizketa taularatu berri du Agerre Teatrok. Fernando de Rojasen klasikoaren moldaketa pertsonal honetan Maite Agirrek XV. mendeko pentsamoldera gerturatzen gaitu. Euskaraz eskainiko dute aurki antzezlana.

2004ko otsailaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
«Kontatu nahi nizueke, maitemindu zoroen abisurako, maitemina plazera izan daitekeela, baina baita zoramena ere. Eta ez dago pertsona zentzudunik maiteminak menderatuko ez duenik". Zelestina artekariak bere taberna zirraragarrira gonbidatu gaitu, ardoa edan bidenabar, bere bizi luzeko pasadizoak kontatzeko. Kuriositateak jota eseri gara, batzuk eszenatoki gaineko tabernan eta beste batzuk butaketan. Gorriak ikusitakoa da Zelestina zaharra eta, hortaz, zakur zahar baten antzera, bide okerretik joan ez gaitezen aholkuak eskaini dizkigu. Kalisto eta Melibea nola eta zein trikimailuri esker elkartu zituen azaldu digu, eta haren zorigaiztoaz errurik izan ez duela berretsiko. Izan ere, pertsonaia zitalaren fama eduki du beti Zelestinak. Pertsonaia ezkutakor honek, baina, baditu hala jokatzeko arrazoiak, "Hainbeste gauza esan dira nire inguruan...", dio antzezlana hastearekin batera. Eta halaxe da, gauza asko esan dira haren inguruan, baina ez guztiak. Orain pertsonaia mitiko honen gaineko moldaketa berri bat prestatu du Maite Agirrek, argi-ilunez betetako tartekariak, gaur egun, gauza asko dauzka-eta esateko.

Ikusle eta protagonistaren arteko ia horma guztiak apurtuta »taula gainean eraikitako ostatu zaharraren mahai artetik baitabil protagonista» oso gertuko tonuan mintzo zaigu, misteriotsu oso. Poliki-poliki, hizketarako duen gaitasunaz, bere pentsamenduetan barrena kuxkuxean aritzeko aukera eskainiko digu. Ardoaren ahalmen miragarriak dantzan jarri du Zelestinaren mingain zorrotza.

Mundu ikuskera berezia

Agerre konpainiaren buru Maite Agirre berak egin du Fernando de Rojasen nobela dramatikoaren moldaketa, Zelestina pertsonaiari buruz argitaratu diren beste hainbat testu ere kontuan hartuta, horien artean Feliciano de Silva eta Juan Ruiz artzapezarenak. "Dena den, obra bera baino pertsonaia da niri interesatzen zitzaidana. Munduarekiko duen ikuskera berezi horretan murgildu nahi nuen, txunditu egiten bainau. Zoragarria da nola jolasten duen hitzekin, erabiltzen dituen espresioak eta esaera zaharrak. Oso aberatsa da", dio antzerkigile zarauztarrak. Horregatik, jatorrizko testuarekin oso fidel jokatu du, haren muina hobe mantentze aldera. Zelestina beraren garaiak ere, XV-XVI. mendeak, asko erakartzen du Agirre, haren usterako orain baino askatasun handiagoa baitzuten arlo askotan: "Trentoko kontzilioa baino lehenagoko gizartean beste freskotasun bat zegoen, halako irekitasun bat. Gerora, ordea, gauzak asko aldatu ziren. Gizartea asko itxi zen". Badu, beraz, konpainiaren gainontzeko antzezlanak bezalaxe, zirikatzeko xederik: "Orduko pentsakera hori gaur egun azaltzea eta horrela botatzea kristoren probokazioa izango zela pentsatu nuen".

Denbora luzez mamitutako pertsonaia erakutsi digu Maite Agirrek lan honetan, hamaika aurpegitako atsoa. Matiz handiko interpretazioa behar zuen eta, beraz, gorpuzkera eta ahotsa tentu handiz landu ditu. Ikuskizunean zehar, Zelestinaren rola jokatzeaz aparte beste hainbat pertsonaiaren azalean ere sartzen da gainera: "Eta horixe izan da lanik zailena, pertsonaia horiek guztiak topatzea", aitortzen du. Zelestina gertuko sentitzen ote duen galdetuta, ezezko borobila: "Ni nahiko urrun sentitzen naiz beti pertsonaiengandik. Juxtu horregatik, oso ezberdinak direlako, sortzen didate jakin-mina. Txikitan bezala da, ez zaren hori izatera jolasten duzunean bezalaxe".

Ekaina aldera entzun ahal izango dugu Zelestina euskaraz mintzatzen "Puta zahar alkauete Zelestina" izenburupean. Itzulpena Jesus Mari Olaizola "Txiliku" eta Beatriz Zabalondok egin dute. Kontrakoa iruditu arren, espainiar literaturako pertsonaia ezagunak oso modu naturalean egingo omen du euskaraz: "Batzutan iruditzen zait haren hitz egiteko modua euskararengandik oso gertu dagoela. Esaterako, Zelestinaren bertsio zahar batean euskaraz idatzitako paragrafo bat topatu nuen. Nik uste garai haietan gaztelerak eta euskarak harreman handia zutela".

Zelestinak azken ardo basoa eskaini digu. Funtzioa amaitzera doa. Barrenak hustuta badoa etorri den lekutik, ilunpetan. Pentsakor utzi gaitu, haren hitz jarioarekin zorabiatuta... ala ardoaren eragina ote?

Hogeita hamar urteko konpromisoa
Agerre Teatroak, 1986an sortu zenetik, konpromiso handiko lanak taularatu ditu proposamen eszeniko berriak ikertuz batera. Emakumeak gori-gori eta Los niños no pueden hacer nada por los muertos dira egun biran dauden azken bi lanak. Lehenagokoak dira Zerrikeriak, Zergatik Panpox? edo Molly Bloom lanak. Euskal kulturako sortzaile garrantzitsuekin lan egin izan du taldeak Jorge Oteiza edo Vicente Amestoyrekin kasu. Maite Agirrek 1973an hasi zuen antzerki ibilbidea, Kataluniako Dagoll Dagom konpainian, eta Donostian Agerre sortu aurretik, Italian aritu zen Domus de Janas taldean. Zenbait antzezlan idatzi ditu: Artezblaik argitaratutako Y Maria, tres veces amapola, Maria... eta Hiruk argitaratutako La baladilla de San Sebastian, besteen artean. «Euskal teatroaren frankotiratzaile» lez definitu izan dute zenbait medioetan.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude