Hitz bitan


2004ko otsailaren 15an

Tonino Carotone musikariaren hitzak dira hauek «Aizu!»n jasoak: «Punk garaia ez da batere mitifikatu. Alderantziz, gerora esan dena baino garai hobea izan zen, askatasun handikoa».

Jon Aranok honela zioen «Berria»n: «Nobel saria Atxagari emango baliote/baligute, berriz, paper ona beteko lukete bai Bernardok bai eta euskal literaturak ere. Eta gure hizkuntza/kultura, daukagun gauza preziatuena, salbatuko ez balitz ere, ezagutzera emango litzateke.».

Ander Lipusek «El Pais»en: «Lan militantea beharrezkoa da gaur egun antzerkian».

Urtzi Urrutikoetxeak hauxe idatzi zuen «Bertsozalea» aldizkarian: «Euskal kulturan nor izateko ez dago zertan bertsolari izan, baina bertsolaritza modernoan gailurrean dabilenak zeozertxo jakin behar du gure hizkuntzaz eta kulturaz».

Ismael Manterolak «Gara»n: «Dena hankaz gora jar daiteke ‘guztion onerako’ bada eta azken hau erabakitzeko eskubiko politikoak ditugu erakunde gehienetan. Zer da 'interes orokorra'?».


Eguneraketa berriak daude