Teodosioren penitentzia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lizarrustiko gainean GR 20 ibilbidea ere pasatzen da; Aralarko itzulia egiten duena, inguruan dauden herri guztiak bata bestearekin lotuz. Gurea, ordea, Isabel benta erraustuaren ondotik hasten den eta lehenengo zatian GR 12 uraren banalerroarekin batera doan bidea izango da.

Aldapan gora lasai hasiko gara. Minutu gutxitan aldapa larritu egiten da pago-baso itxiarekin batera. Bidea oso ondo markaturik dago. Erne joatea beharrezkoa bada ere, ez gara galduko Larretxikira iritsi arte. Orain arte pagoa eta garoa igarobide izan ditugu. Larretxiki gainetik Aralarko parajeak ikusi ahal izango ditugu. Ibilbidea ordekan egiteak nahas gaitzakeenez, laino egunetan, tentuz joatea hobe izango da. Ordu erdi batean, Zamiolako errekatxoa igaro ondoren, Igaratzan izango gara. Bertan, Mikeleteen aspaldiko etxea aterpe bihurtua ikusiko dugu. Ermita bat era bada, Andre Marirena eta bertara eramaten dute San Migelen irudia urtero, abuztuko bigarren igandean. Egun hori izan ohi da artzainentzat beren jai-eguna.

San Migel aipatzean garai bateko kontaera batekin oroitu gara. Elezaharrak dioenez, VIII. mendearen hasieran, Teodosio Goñiko jaunak, Nafarroa menderatu nahi zuten godoen aurka gerra egin ondoren etxera zetorren. Bidean gizon bitxi bat azaldu omen zitzaion, bere emazteak, Butroeko Konstantzak, maitale ezkutu bat zuela esanez.

Ilundu eta gero iritsi zen etxera, eta iritsi bezain laster igo zen logelara. Leihotik sartzen zen ilargiaren argi urriarekin, ohean bi lagun zeudela ikustean, ezpata atera eta lo zeuden bi gorputz haiek alderik alde zulaturik, hil egin zituen, bere emazte Konstantza eta haren maitalea zirelakoan.

Logelatik irtendakoan, ordea, Konstantzarekin berarekin egin zuen topo, senarraren hotsak entzunda esnatu baitzen. Emazteak, ikustearen poza adierazi eta gero, etxeko logelarik onenean, bisitaldi bat egitera etorrita, bere gurasoak zeudela adierazi zion.

Teodosio, bere gurasoak hiltzearen izugarrikeriak erdi erotuta, Erromara erromes joan zen eta apaltasun osoz onartu zuen han ezarri zioten zigorra: kate lodi bat gerrian zuela izarpean lo egitea, harik eta katea gastatu eta berez erortzen zitzaion arte. Hori izango zen Jainkoak aita eta ama hil izana barkatu zion seinalea.

Herensugea eta San Migel

Teodosiok Aralarko mendietan biziz eta ibiliz hasi zuen penitentzia. Zazpi urte eta gero hasieran bezain berri eta tinko jarraitzen zuen kateak. Behin, ordea, leize zulo baten inguruan, esnatu berri zen herensuge batek irensteko zorian zenean, San Migeli oihuka hasi zen. San Migelek bere garrasiak entzun eta zerutik jaitsi ondoren herensugearekin borrokan jardun ondoren, hil egin zuen. Piztia hila lurrera erortzearekin batera, Teodosioren gerriko katea ere eten eta lurrera erori zen.

Laguntza horren eskerronez, Teodosio Goñikoak eta bere emazteak San Migel in Excelsis santutegia eraikitzeko agindua eman zuten. Gaur egun ere, haurdun geratu nahi duten andreak hara joaten omen dira laguntza eske.

Santutegiko hormetako batean zulo bat dago eta, diotenez, infernuko hotsak entzuten dira handik. Jende askoren ustez, burua zulo horretan sartuz gero, buruko minak erabat desage rtzen dira.

Kate batzuk ere badaude horma batetik zintzilik. Tradizioak dioenez, Teodosiorenak dira eta haiekin gorputzaren inguruan hiru itzuli emanez gero, buruko eta haginetako minak etorri bezala joaten omen dira.

Igaratzako iturrian ur pixka bat edan ondoren aurrera jarraitu dugu Pardelus iturrira. Ibilbideko igoera egin badugu ere oraindik bide asko daukagu Ilarrazura iristeko, halere, Teodosio baino hobeto gaudela akordatuz animoa berreskuratu dugu.

Igaratzako zelaiak zeharkatu ahala, uda honetako ur gabeziaren arazoa izan dugu mintzagai. Trikuharri pare bat ere topatu dugu gure bidean: Igaratza Iparra eta Igaratza Hegoa. Bidezidorra ibar itxi batean sartu eta abiatzen da, etengabe jaitsiz eta altura galduz. Bidean kokaturiko harkaitz batean Ama Birjinaren iruditxo bat ikus daiteke. Goialdean bada zulo bat, lorratz moduan landua, Ama Birjinak egintzat jotzen dena. Bidea Pardelus iturriraino ailegatzen da; itsas gainean, 1.040 metroko altueran gaude.

Iturri honetako urak Arritzagako ibarretik barrena doaz eta ondoren, Beatzako ibarretik, Amezketaraino. Herri honetara iristean bere izena aldatu eta Loidi erreka izena hartzen du. Ibarrean behera goaz markak utzi gabe eskuin aldetik. Behera jarraituko bagenu, Minasetik barrena Amezketara iritsiko ginateke. Arritzagako txaboletara iritsi eta aurrera jarraituko dugu. Gure bidea eskuin magalean dago. Zementuzko eraikin arraro batera iritsi ondoren bidegurutze batera iritsiko gara. Ordura arteko bidea utziko dugu bidezidor txiki bat hartzeko eskuin aldera. Markak lagun ditugu eta Burutzuzineko txaboletara iritsiko gara. Berauek, garai batean, meatzarientzako pabilioiak ziren eta orain, mendiko aterpe bihurtu dira. Inguruetan meazuloak daude. Kobrezko minerala ateratzen zuten 1967. urtean utzi zioten ustiaketari.

Eskuin aldera joatekoak ginela uste bagenuen ere, txabolaren ezkerretara aurkitu genituen markak, ederki kostata. Aldapa motz malkartsu baten ondoren, txabola txikiak bidean ikusiz, Urdileko leporantz goaz. Behera goazela ez galdu arretarik. Amezketatik datorren bidearekin topo egingo dugu. Kartelak ikusiko ditugu. Gure bidea eskuinera doa, Urdileko lepora, Azkarate gain-gainera. Inpernuko errekatik aurrera, pista zabal batetik ibiliko gara, alertzeen baso batean barrena. Pista bukatzen denean Urritzagako larreak zeharkatzen dituzten bide zaharretan zehar jarraituko dugu.

Urdileko lepoa Balerdi mendiaren amildegiaren eta Urreagako haitzaren tartean dago kokatua. Hesia pasa eta ezkerretara hartuko dugu, beheranzko bidean, harrobiaren ondotik, Azkaratetik datorren pista batekin topo egin arte. Ezkerretara jarraituz, Zarateko mendi lepotik ia zazpi kilometro faltako zaizkigu Ilarrazura iristeko. Pago-baso batean, Otsabio mendiaren inguruetan egingo ditugu azken pauso lasterrak. Igoera txikiak ibilbide lauarekin tartekatzen dira. Ehiztarien gune ondotik azken kilometro eta erdira heldu bitartean, altuerarik galdu gabe goaz pista batean barrena. Azken jaitsiera S formakoa izango da. Ilarrazura iristean, iturrian ahoa busti ondoren, bertako mahaietan aurkitu dugu atsedena.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude