Eskalearena


2004ko urtarrilaren 11n
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Port de Suzeye karrikaren kantoi batean dago. Jendeak trumilka pasatzen diren gunean. Euria ari dela, teilatu gorakoien maldan gerizatzen da. Alkohol urrina barreiatzen du orotan. Pixa, saihetseko zikin-ontzira zuzentzen du, bizkarrez emanik, nehork ikus ez dezan. Aspaldi bide du ez dela garbitu. Berria da. Hor bertan lo egiten duela paria nezake. Alabaina, urtero Mousserollesko harresietan irekitzen den "gaueko mahaia"z aparte, hiri honetan ez da lekurik ilunbea datorrenean, eskaleen aterbetzeko.
Alta ez du eskea debaldetan egiten. Inguruan metatzen dituen puskila nahasien gainean musika partidura bat pausatzen eta aldizka, melomanoa bailitzan, behar bada hala da, flauta edo kitarra jotzen du. Behin Ludwig Von-en "pozaren himno" ezaguna eskaintzen entzun dut. Eta sinfoniarik ederrena zela iruditu zait orduan, nahiz eta flautaren zuloetan behatzak uzkur eta dudatsu susmatzen zitzaizkion. Hotz beltza denean, erhi gogortuekin, kitarraren hariak kilikikatzeko zailtasun ikaragarriak ditu. Iragaten direnentzat baino gehiago, bere buruarentzat ari da bildurik, soinu jotzen; semerik ordea, ez dauka.
Ez du jakin Sarkozy ministroa Baionan izan dela, hondarrean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...