Angel Unzu: «Nire sormen lana bigarren plano batean utzi ohi dut»


2004ko urtarrilaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zazpi urte pasa dira Jazzlek zure 13 solos izeneko lehen lana argitaratu zuenetik. Zergatik hainbeste denbora?
Batez ere, beti nire sormen lana bigarren plano batean uzten dudalako. Musikan profesionalki dihardut eta hori da nire eguneroko betebeharra, konponketak egitea, zuzenekoak egitea, estudioko lanak... Horregatik, nire sormen lana beti bigarren plano batean utzi ohi dut. Izan ere, lan mota horrek ez dauka irteera handirik. Hortaz, lan profesionala aukeratzen dut, jaten ematen didana. Bestalde, horrelako musika jorratzen duen disko bat argitaratuko zuen diskoetxea aurkitzea asko kostatu zait; izan ere, ez da jazz klasikoa, ezta musika estilo zehatz bat ere. Hortaz, diskoetxea aurkitu eta lana guztiz amaitu bitartean denbora dexente igaro da.

Zenbat denbora dute abestiek?
Abesti batek zazpi urte ditu, aurreko lanean sartuko nuenentz zalantzak izan nituen-eta. Lau urte dituzten abestiak ere badaude. Beste batzuk, berriz, duela gutxi konposatutakoak dira. Asko atzeratzen joan naizen lana da, diskoetxerik ez nuelako hain zuzen. Hilabeteetan buru-belarri murgiltzen nintzen proiektuan, baina, lan profesionalak denborarik uzten ez zidalako edota diskoetxerik ez nuelako berriro kaxoian gordetzen nuen. Hilabeteak, urte erdi edo urtea gordeta izan ostean proiektuari berriro heldu niezaiokeela pentsatu eta maketak entzuten hasten nintzen. "Ongi dago bada" esaten nion neure buruari eta berriro ekiten nion lanari. Oso luzea izan da.

Zer da zuretzat larruazal melodia bat?
Tituluak ez du esanahi zehatzik. Niri musika kaskoekin entzutea gustatzen zait. Instrumentu batek reverb efektua duenean urruti dagoela dirudi, efektu hori ez daukanean, ordea, instrumentua bertan duzula dirudi. Orduan, kaskoekin reverb efekturik gabeko edozein instrumentu entzutean belarri ondoan duzun sentsazioa duzu. Horregatik, burua mugitzean doinu edo instrumentu horrek larruazala ukituko dizula dirudi. Sentsazio horretatik dator diskoaren izena.

Ez omen duzu sentimendurik adierazi nahi izan disko honekin. Zer da musika orduan, sentimendua ez bada?
Hori egia da. Ez dut istoriorik kontatu nahi, bestela idatzi egingo nuke-eta. Ez daukadalako ezer kontatzeko edo nahi ez dudalako, baina ez da nire heburua istorioak kontatzea. Sentimenduak baino sentsazioak helarazi nahi ditut. Zintzoki igorritako sentsazioak badira, entzulea konturatuko da. Gero berak ikusiko du sentsazioak soilik edota sentimenduak igortzen dizkion.

Melodías de piel entzutean hainbat kantez osatutako diskoa baino film baten soinu banda entzuten ari zarela dirudi.
Jende guztiari berdina ari zaio gertatzen. Alde batetik soinu banda orkestra doinuekin egiten delako eta beraz orkestra entzutean erraz identifikatu ohi da soinu bandarekin. Beste abestiak ez hainbeste. Dena dela, ez da nahita sortutako efektua izan. Diskoan orkestra doinuak sartzea gutizia besterik ez da izan. Halako formazio eta orkestretarako konponketak egin izan ditut, baina nire abestietan ez dut inoiz orkestra handi bat izan. Horregatik, papera hartu, idatzi eta gero konposatutakoa hogei pertsonak interpretaturik entzuteko gogoa neukan.

Sortu al duzu inoiz soinu bandarik?
Laburrentzako musika sortu izan dut, baita antzerkirako zenbait lan ere. Zinerako, aldiz, ez dut ezer egin. Beste edozein lanbidetan bezala buru belarri murgildu beharko nintzateke horrelako zerbaitetan hasiz gero. Filmetako musika egitekotan guztiz sartu beharko nintzateke mundu horretan eta momentuz ez da nire asmoa. Arlo horretan sartuz gero, ikasi egin beharko nuke eta gero nire lekutxoa egin. Izan ere, mundu horretan diharduen jendea hain dago sartua arlo horretan ia sektore guztia bereganatua duela.

Zertan inspiratu zara lan hau egiteko? Irizpide zehatzen bat erabili duzu konposatzerako orduan ala abestiak era naturalean sortu dira?
Musikarekin loturiko guztiak inspiratu nau. Gustuko ditudan artistek ere noski. Disko guztian elementu bat nahi izan dut nabarmendu: gitarra. Hau da, gitarra da diskoko protagonista. Bakarrik dagoenean, duoekin, trioekin eta baita orkestrarekin ere gitarra da protagonista.

Nola moldatu zara hogeita hamar musikarirekin grabatu ahal izateko?
Nekagarria izan da hainbeste jende koordinatzea. Izan ere, musikari onak direnez egutegia leporaino beteta baitaukate. Nire hasierako ideia hiru egunetan guztiok elkarrekin grabatzea zen. Lehen eguna soinu frogak egin eta kontaktuan jartzeko; bigarrena, lehen grabaketa eguna, goiz eta arratsaldez disko osoa bi aldiz goitik behera grabatzeko; eta hirugarrena, berdin, goiz eta arratsaldez disko osoa goitik behera grabatzeko. Beste pare bat egunetan nahasketak egitea zen asmoa. Baina ezinezkoa izan da. Planteamendu hori burutik kendu behar izan nuen, hainbat musikarirekin entseatzea ere ezinezkoa baita. Hainbeste musikariren agenda koordinatzea oso zaila izan da.

Azkenean nola grabatu duzue?
Orkestraren grabaketa honela antolatu nuen: egun batean harizko hamabost musikariak bildu nituen eta beste batean haizezko beste bostak. Ordurako hainbat gitarra eta perkusio grabatuak nituen. Duo eta trioak sesioan grabatu ditut, kasu horiek besteak baino errazagoak ziren. Azkenean hamabost bat egunetako grabaketa izan da.

Inprobisaziorik egin al duzu?
Jazz ukitua duen diskoa izatean badaude inprobisazioak. Baina beti ere jazz eskema tipikoa jarraituz, hau da gaia, inprobisazioa eta amaitzeko berriro gaia. Ia abesti guztietan daude inprobisazioak, bai nireak eta bai animatu den beste musikari batenak ere. Inprobisazioak egin ditugu, baina jazz eskema hori jarraituz, ez estudiora heldu eta ea zer asmatzen dugun esanaz. Eta are gutxiago orkestrarekin egindako abestietan, musikari bakoitzak bere partitura zuen eta bertan jartzen zuena jotzen zuen. Inprobisazioren bat zegoenean bagenekien zein konpasetik zein konpasera eta nork egingo zuen. Kontrolaturiko inprobisazioa izan da.

Zein da konposatzeko erabiltzen duzun bidea?
Gitarraz baliatzen naiz konposatzeko eta gero ordenagailua ere erabiltzen dut. Duela bi urtez geroztik daukat ordenagailua eta egia esan autoa daukazunean bezala gertatu zait, zeure buruari galdetzen diozula: "Nola moldatu naiz orain arte autorik gabe?". Bada niri berdina gertatu zait ordenagailuarekin. Dena dela, papera asko erabiltzen dut. Asko gustatzen zait idaztea.

Zer du Egberto Gismontiren Memoria e Fado kantak diskoko bertsio bakarra izateko?
Liluratu egiten nauen abestia da, konposizio borobila. Formaz oso sinplea da, hau da, bi gitarraz osatutako abesti bat da, batek armonia egiten du eta besteak melodia. Baina bai armonia eta bai melodia ere bikainak dira. Oso gustuko dudan kanta delako sartu dut diskoan. Behin partitura atera eta ordenagailuan grabatu nuen. Banekien estudioan abesti hori jotzen asko gozatuko nuela; izan ere, estudioan jotzen asko gozatzen dut.


Azkenak
Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio Netanyahuren planari: lehen ministroak Gazako Zerrenda osoa okupatzeko asmoa erakutsi zuen, baina kontseiluak... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


Eguneraketa berriak daude