Abenduko hostoak


2004ko urtarrilaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Paperezko orri hau

Czeslaw Milosz poetaren "Abecedario" irakurtzen ari nintzela, orri zuriei buruzko hausnarketa ederra aurkitu dut.

«Poeta bazara, garbi ikusiko duzu paperezko orri honetan hodei bat dagoela airean. Hodeirik gabe, ez legoke euririk; euririk gabe, arbolak ez lirateke haziko; eta arbolarik gabe, ez legoke papera egiterik. Hodeia beharrezkoa da papera egon dadin. Hodeirik ez balego, ez legoke paperezko orri hau ere. Beraz, esan dezakegu hodeia eta papera elkar lotuta daudela».

«Are arretatsuago begiratzen badiogu paperezko orri honi, eguzkiaren argia ikusiko dugu bertan. Eguzkiaren argirik gabe, basoa ez litzateke haziko: izatez, ezer ez litzateke haziko. Guk geuk ere ezin dugu eguzkirik gabe hazi. Beraz, badakigu eguzkiaren argia dagoela paperezko orri honetan ere. Papera eta eguzkia, elkar lotuta. Eta begiratzen segitzen badugu, aizkolaria ikusiko dugu bertan, zeinak arbola ebaki baitzuen eta fabrikara eraman arbola, paper bihur zezaten. Eta garia ikusten dugu. Badakigu aizkolaria ezin dela bizi eguneroko ogirik gabe, eta, horregatik, ogia egiteko erabili den garia ere paperezko orri honetan dago. Eta baita aizkolariaren aita eta ama ere. Modu horretan begiratzen dugunean, konturatzen gara gauza horiek guztiak gabe, honako paperezko orri hau ez litzatekeela existituko».

«Are sakonago begiraturik, geu ere bertan gaudela ikus dezakegu. Ez da zaila horretaz konturatzea, paperezko orri honi begiratzen diogularik, paperezko orri hau gure pertzepzioaren zatia baita. Zure adimena hemen dago eta baita neurea ere. Beraz, esan dezakegu dena hemen dagoela, paperezko orri honetan. Ezin duzu hemen ez dagoen gauza bakar bat ere seinalatu »denbora, espazioa, lurra, euria, mineralak, eguzkia, hodeia, ibaia, beroa». Dena dago elkar lotuta paperezko orri honetan. Paperezko orri honen existentzia lotuta dago gainerako gauza guztien existentziarekin».

Budismoak asko eragin dion poeta da Milosz. Budismoak ez du jainko pertsonalik aldarrikatzen, ez da teista, ez da ateoa. Izaki bizien existentzia »oinazea, bizitza, iraupena» da Sidhartaren oinarri espirituala. Jatorri espiritualekoak izan arren, materialista hutsak bihurtu ditugun egunotan, letrez bete dudan paperezko orri apal honen existentzia lotuta egongo ahal da, orri hau zuria zenean bezala, gauza guztien existentziarekin!

Perla

Kenneth Clark arte-adituaren amak ez omen zuen elizara joan nahi izaten, "zerbait sentitzeko beldurrez".

Eskubideak

Egun bat seinalatu digute giza eskubideak ospa (?) ditzagun. Urtero, egun bat. Hogeita lau ordu izango ditugu urtero giza eskubideen gorazarre egiteko. "1. Artikulua: gizaki guztiak libre jaiotzen dira eta berdinak dira duintasunari eta eskubideei dagokionez". Munduan jende-talde handi batek ez du libre jaio eta libre izateko aukera duinik. Aldiz, eskubide nagusiak bermatuta ditugula uste dugunok, libertate osoa dugu insolidarioak izateko miserian bizi direnekin, askatasunik gabe, injustizietatik babestuko dituen ezer gabe; libertate osoa dugu insolidarioak izateko baita gure alboan lotuta, mehatxatuta, irainduta bizi direnekin ere.

Baina desengaina gaitezen: inoiz ez gara berdinak izango ez legearen ez geure kontzientzien aurrean, desberdintasunak nagusi diren mundu batean; ez gara aske izango, askatasuna gozatzeko aukerarik ez dutenen ondoan.


Liburu salduenak, nork bere komenientziarako datuak, firmak, erromesen urteroko errituala… Bale, ondo da, mundu guztiko feriek (izan) dituzte akats horiek, gu orain zulo berean eror gaitezen. Baina aztertu beharko dugu zerk eta nork egiten duen benetako komunikazio baten alde »errealitatea den bezalakoa islatzearen alde», zerk lausotzen duen komunikazioa. Esandako zernahi, emandako edozein datu irenstera ohitu gaituzte. Galbaherik gabe, kritikarik gabe jasotzen dugu esaten zaiguna. Non, eta hausnarketarako »kritikatarako» materiala eraskustea helburu lukeen azoka batean. Very tipic, my darling: it is basque culture.

Sadam Husein eta/edo Bush

Nor dugu, nork bidalia da, zergatik salbatu nahi gaitu? Et, et, et, sufrearen usainak ez al du salatzen nongo uzkitik sortua den? Puzkar egiten du etengabe! Miztoak suge itxura hartzen dio hitz egiten hasi orduko!

Bai, bai, ondo da, horiek guztiek deabruaren aurrean nagoela jakinarazten didate, baina...

Baina eta sufrearen usain sarkor hori zeruak jarritako froga bat balitz? Azkeneko aldiz nire leihotik bat-batean neska eder biluzi hura sartu zenean, ez nuen jakin deabrua zen ala zeruak eskaintzen zidan opari bat… Oraingoan ere ez al zait gauza bera gertatuko?

Alferrikakoak dira Erdi Aroko tratatuetan ageri ziren deabruaren kontrako aholku eta antidoto haiek guztiak, ez dute-eta aintzat hartzen deabruak tentatuaren baitan beti-beti isurtzen duen megalomaniaren pozoia: ni bidali nau mundura; ni izendatu nau salbatzaile; historiak ni saritu ordez, ni naiz historia saritzen dudana; ez nauzue merezi, baina, hala ere, salbatuko zaituztet!

Halatan, telebistaz egunero-egunero ikusten dugun horrek, adore harturik, mundua -eta munduan gu!- salbatzeko lanari ekin zion egun gogaikarri batean...

Oihartzunak

Hots bakoitza esperientzia askoren enkontrua da. Horregatik: aurrez oihartzunik jaso ez duen jardun literario batek nekez transmiti dezake oihartzunik. Gaurko literaturak »ez naiz euskal literaturaz soilik ari» gero eta oihartzun gutxiago jasotzen badu, zer oihartzun utziko du? Uste dut galdera horren erantzunak guk bizi dugun garaiari buruzko diagnostiko ezin zorrotzagoa emango ligukeela.

Zoriaz

Egun hauetarako utzita neukan. Ez nion astirik gabe ekin nahi, denbora eskaini nahi nion, lagun batek aholkatua zidan bai liburua bai patxadaz hartzeko ere, Lord Byron-ek dioena aurkituko nuela-eta bertan: "Zorionaren oroitzapena ez da jada zoriona: baina oinazearen oroitzapena oinazea da oraindik".

Orain hiru bat hilabete erosi nuen. Gaztelaniaz. Baina sasoi hartan lagunak eskatzen zidan lasaitasunik ez, eta atzeratu eta atzeratu egin nuen irakurketa. "Ea Gabonetan…" esaten nion neure buruari. Eta zoriak nahi izan du nik gaztelaniaz irakurri nahi nuenak euskaraz ere argia ikusi izana. Urtzi Urrutikoetxeak itzuli berri duen Imre Kertész-en Zoririk ez liburuaz ari naiz.

Literaturaren negoziatu honetan ez dabilen batek nekez ulertuko du mundu osoko hainbat literatur lan lehenbizikoz euskarara itzulita irakurtzeak dakarkiguna irakurleoi, idazleoi, gure literaturari, euskarari berari.

Katalunia

Euskaldunokin amorratzen dira, euskaldunok gaituzte hizpide, euskaldunok galarazten diegu loa, iruditzen zaie Euskal Herria Kantauri itsasoan gorantz askatzen eta askatzen ari den lurralde bat dela...

Hala iruditzen zaie. Bitartean, ordea, Katalunia da gizarte bat osatzen ari dena. Katalanista? Ez: katalana. Uste dut hor dagoela haien eta gure arteko aldea. Eta ni Espainiaren batasunarekin kezkatutako tertuliano itsu-gor horietako bat banintz, Kataluniara begira jardungo nuke Euskal Herriari eskaintzen dioten ia denbora osoan: largabista baten laguntzaz jardun ere, Katalunia zenbat eta zenbat urrutiratzen ari den ikusten, perque ella no dorm, poeta hark zioen bezala...


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude