Mendi galduaren hezurrak


2003ko abenduaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hemezortzi urte nituen. Aitzur-makilarik gabe, oinetako tzar eta lerrakor batzuekin Monte Perdido-k dituen 3.355 metroen igatea esperientzia izigarri azkarra izan zen. Geroztik, Ordesa izenaren entzutea aski zait esperientziaz oroitzeko, larru, ginarri eta hezurretan sekulako markatua banu bezala. Baina oroz gain isiltasunaren esperientzia izan zen hura. Iruñeako Errotazar mendi taldeko lagunen konpainian.

Mendiaren metamorfosiaren bizitzea. Ikustea nola pausoz pauso bazterrak aldatzen diren: hosto erorkorren oihanaren ondotik heldu den hosto iraunkorrena, izai enbor luzedunak nola gero bakantzen diren, belai zabalak, harrigarrizko harresi arros zutak, Cotatuero-ko zirko zabala, Gorrizeko errefugioa, edelweissak bi mila metrotik gora, Cola de caballo ur jauzi handia, elur betikoak, aintzira hormatua.

Monte Perdidoko gailurrean katalan batzuekin xanpaina edan genuen. Gero bertze bide batetik jaistea, urrunean la Brecha de Roldán, Castereteko harpe hormatuan eztiki dirdira ari diren estalagmita eta estalaktitak, han barreneko isiltasun sepulkrala, harresi zut-zut hartako las clavijasetarik iragatea, azpian ibarraren zolan zuhaitz eta erreka ñimiñoak. Liliputeko herria balitz bezala han esku uharrean har dezakezuna. Eta zuk, goiti eta inguruari so eginez begiekin besarka dezakezun zabaltasuna, aire gardena. Eguzkia elurrean dirdiratzen. Han gelditzeko gutizia.

Joan den udan itzuli naiz berriz. Lehen aldia geroztik. Zaila izan zait 'ene' ibarraren berkausitzea. Ordesa ere udako asteburu eta oporretan kontsumitzeko 'produktua' bilakatua ote da? Auto guztiak aparkalekuan utzi behar, txartela erosi behar, bide hori hartu behar, hara ez joan behar. Txartelak saltzen dituen neskari galdegiten diozu ea zenbat oren behar den zuzen Gorrizera heltzeko ahantzia baituzu eta erantzuten dizularik "nueve horas" diozu zure baitan oroimena hauskorra dela uste baitzenuen bospasei ordu aski zirela… Turismo informazioko beste neska bati galdegiten diozu ea igana den goitira, ezetz… Castereteko harpe hormatua aipatzen diozu eman dizun eskeman ez baita agertzen, ez entzuna egiten dizu, eta gero, tematzen zarelakotz, erraten dizu "está prohibido ir!"… Eta hona non ordura arte bulegoko zoko batean isilik egon den adineko oihan zaintzaileak botatzen dizun: "Pero usted hace mucho que no ha venido por aquí, verdad? Por lo menos diez años ? Esto ha cambiado mucho sabe?, ya no es lo de antes, ahora es turismo de masas, y a Casteret ya puede ir usted tranquilamente, lo que pasa es que ya no se puede entrar, por lo de la polución sabe? con toda esta gente… Yo antes era pastor… ".

Bitartean, autobusak joan jinezka dabiltza. Ibarraren zolan diren bide eta bidexkak 'antolatu' eta seinalatuak dituzte. Hierarkizatuak ere: zaila, ez hain zaila, erraza… Pankartak ere ezarriak: "Kontuz zure bihotzarekin, ahul bazaude ez maldan gora joan, kontuz hartzekin"… Agorrileko autobusak jendez kolkoraino beteak dira, familia batzuk haurren karrosekin etorriak, emazte batzuk takoinekin… Harritua zara… Dena zaizu bitxi eta arrotz Disneylanden lurreratu bazina bezala. Salbu han goitian betiko isiltasunez inguratzen zaituen bazterra sumatzen hasten zarela. Harresi handi horailak han dira eta ere han nonbait gordea Monte Perdido eguzkitan oixtion autobusean heldu zinelarik ikusi bezala. Laster bi bide kuruzatzen diren lekura heltzen zarelarik, ipuinetan bezala edo nahi baduzu Heraklesen mitoan bezala, birtutearen omen den bidea hartzen duzu. Kasu honetan, ezkerretik Cotatueroko zirkora patarrean goiti doana. Mendia berkausitzen duzu. Turistak desagertuak dira, orain noiztenka maldan behera kuruzatzen dituzunak "Muturreko lurralde ontologiko"ko bidaiariak dira. Preseski, primadera honetan (Bruxelles, 2003) Kenneth Whitek argitaratu liburuska urdin argiaren titulua jiten zaizu gogora: Mendiaren poetika… Eta Fan K'uan pintore txinatarrak mendi elurtsuak paperean pintatu aitzin egiten zuena: elurrean ibili, ibili eta ibili «mendiaren hezurren haztatzeko".


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude