Bero-beroan


2003ko abenduaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak


Trinkotze bikoitza: PPrena eta abertzaleena.

Ez da zalantzarik Jose Maria Michavilla ministroak iragarritako kode penalaren erreformak bezero popularra trinkotzea lortzen duela; bide horretatik jarraituz gero esparru abertzale eta aurrerakoia trinkotzea lor dezakeen bezala, gizarte multzo zabal honek gauzak oso gaizki egiten ez baditu behintzat. Madrilen, PP gidari, bide mozketan jarraitzen dute segurtasun handiz eta nazioarteko korronte handien babesa duenaren jakitun. Ibarretxeren plana eta lehendakaria bera dira neurri hauen lehen helburua; Juan Mari Atutxa eta Eusko Legebiltzarreko agintariak ondoren, eta, azkenik, euskal preso politikoak, beste behin ere. Espainiako egungo legezko esparrua noraino eraman daitekeen da gero eta gehiago hen-hemenka galdetzen dena, eta sozialista asko ere gero eta kezkatuago ageri da PPren norabidearekin.


EHUko itxialdi bategatik Auzitegi Nazionalera.

Joan den apirilaren 7an Leioako Campusean Unibertsitateko Lege Organikoaren aurkako itxialdi bat egiteagatik 103 ikasle Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali ditu Getxoko epaile batek desobedientzia leporatuta. Kepa Manzisidor auziperatuen abokatuak azaldu duenez, hau guztia astakeria da, eta Auzitegi Nazionaletik fiskaltzak bertan epaitzeko eskaera atzera bota bazuen ere, epaileak bere jarrera berretsi zuen eta auzia berriz Auzitegi Nazionalera bidali. Ikasleek auziaren aurrean posizioa ager Sakabanaketaren beste biktima bat
Sara Fernandez 34 urteko iruindarra hil zen auto istripuz Aranda del Dueron azaroaren 29an, Valdemoroko espetxera Iñaki Etxeberria presoa bisitatzera zihoanean. Izaskun Urkijo, Iker Zubia presoaren neskalaguna, larri zaurituta eraman zuten Valladolideko Hospital Clinicora. Fernandezen heriotzarekin, sakabanatutako presoak bisitatzera joandako 14 lagun eta senide hil dira 1982tik. Zaurituak dozenaka konta daitezke, baina harrigarriena da nola ez diren hildako gehiago kontuan hartuta astero ehunka senide eta lagun ehunka edo milaka kilometro egitera abiatzen direla. Espainiako Gobernuko agintariek zorroztasunez mantentzen duten sakabanaketa politikak eragindako beste biktima batez hitz egin liteke kasu honetan, nahiz eta, biktimez gero eta gehiago hitz egiten den garaian, ahaztutako biktima izango den. Elkarretaratze instituzional eta arreta mediatikorik merezi ez duten hirugarren edo laugarren mailako biktimetakoak dira hauek.


Akordioa euskalduntze sektorean

Urtebetetik gora iraun duen desadostasunari amaiera eman diote Eusko Jaurlaritzak eta EAEko euskaltegi pribatu homologatuen %85 ordezkatzen duen taldeak. Izenpetutako akordioaren arabera, ikasturte honetarako ikasle eta ordu bakoitzeko 1,80 euroko finantzaketa izango dute euskaltegiek. Bestalde, bitariko batzordea eratu dute sektorearen epe luzerako egoera aztertzeko. Urtea bukatu aurretik alde bakoitzeko launa ordezkarik bilera egingo dute.


Etorkinentzako ikasmateriala

Aisa izeneko ikasmateriala argitaratu dute Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta HABE erakundeak. Argitalpen berri hori Euskal Herriko ohiturak ezagutzen ez dituzten eta euskararekin harremanik izan ez duten atzerritarrentzat da. Helburu nagusia Euskal Herrira iritsi berriak direnei, euskarara hurbiltzeko aukera ematea eta euskal gizartean hobeto integratzeko bideak irekitzea da. Lau liburuz eta 60 orduko unitatez osaturiko materiala da.


Euskara "plus" da

Nafarroako Auzitegi Nagusiak Hizkuntza Eskubideen Behatokiak aurkeztutako helegiteari erantzunez plazaratu berri duen sententzian euskara jakitea "plus" bat dela dio. Behatokiak elebidunak ziren pertsonak, langile elebidunak eskatzen zituzten lanpostuetarako bakarrik aurkez zitezkeela zioen barne deialdia salatu asmoz jarritako helegitea zen. Auzitegi Nagusiak, Behatokiari arrazoia emateaz gain, Nafarroan indarrean zegoen 2000. urteko Foru Dekretuko artikuluetako bat bertan behera utzi du.


Hitzarmen Bereziaren dirua

Iparraldeko hitzarmen bereziak bozkatu eta xahutu gabe dituen diru partidak hizkuntzaren atalera bideratzeko eskaria egin du Euskal Konfederazioak. Hitzarmen Bereziak barneratu ez ziren lau egitasmo laguntzeko proposamena egin du: euskarazko prentsa idatzia, argitalpenak, itzulpengintza eta unibertsitatea. Bestalde, hizkuntza politika garatzeko premia larria dagoela adierazi du.


Abenduak 3, Euskararen Eguna

Donostian egingo dituzte Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Euskararen Eguneko ospakizun nagusiak «Euskara jalgi hadi mundura» lelopean. Mariasun Landak Internet bidez jarraitu ahal izango den konferentzia eskainiko du eguerdian Koldo Mitxelenan eta arratsaldeko 19:30ean euskararen agenteak bilduko dituen ekitaldia izango da Miramongo parke teknologikoan.
dezaten eskatu diete Manuel Montero errektoreari eta Hezkuntza Sailari.


Nafarroako zerrenda abertzalearen alde.

Aralarrek argi adierazi zuen joan den abenduaren 1ean Iruñeko Labriten egindako ekitaldian, abertzaleek datozen hauteskunde orokorretan Nafarroan zerrenda bakarra izango dutela. Bistan da gauzatu gabeko asmoa dela, baina EAJk ere onartzen duen bidea da, oraintsu Joseba Egibarrek elkarrizketa batean adierazi duen bezala. EA da orain arte isilik izan dena, kongresua dela eta batez ere, baina badirudi begi onez ikusiko lukeela ekimen hori. Batzarrek ere ez luke begi txarrez ikusiko asmoa. Hautagai independente indartsu bat bilatu nahi da eta gaurkoz bilaketa horretan datza ahaleginik handiena.


Azkenak
Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Siriako armada hiritik irten den arren, beduinoek eta drusoek borrokan jarraitzen dute As-Suwaydan

Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Agharas ekarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Eguneraketa berriak daude