Argitalpenak


2003ko abenduaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Napumoceno da Silva Araujo jaunaren testamentua
Germano Almeida
Txalaparta
175 orrialde/ 15 euro



Bego Montoriok euskaratua


Bego Montoriok euskaratu du Cabo Verdeko Boavista uhartean jaiotako Germano Almeida idazlearen Napumoceno da Silva Araujo jaunaren testamentua nobela arrakastatsua. Manso zuzendariak zinemara eramateaz gain, nazioartean ere sari ugari jasotako idazlana dugu hauxe. Germano Almeidak, bere lehen eleberria izan zen honetan, Mindelon guztiek begirunea erakusten zioten eta jadanik hilda dagoen merkatari entzutetsu baten benetako bizitza azaltzen du. Izan ere, Napumoceno jaunak testamentu luze bezain txundigarria utzi zien bere ondorengoei, eta haren bidez jakin zituzten gauzen artean, ordura arte inork ezagutzen ez zion alaba bat ere bazegoen, bulegoa garbitzen zion emakumearekin edukitako sexu harremanen ondorioz sortua.


Hondarribiko baserriak
Batzuen artean
Hondarribiko Udala
546 orrialde
19 euro



Hondarribian izan diren eta zutik dirauten baserriak


Fermin Olaskoaga, Luis Mari Elosegi, Jose Ramon Gebara eta Koldo Arteaga izan dira Hondarribiko baserriak ikerlanaren egileak. Hondarribiko Udalak hiri hori sortu zeneko 800. urteurrena ospatzeko bultzatu dituen ikerlanetako bat da, eta bertan izan diren eta oraindik zutik dirauten baserrien eta baserritarren berri ematen du, argazki ugarirekin. Erdi Arokoak dira Hondarribiko baserri asko. XV. eta XIII. mendeetakoak batzuk, eta XII.ekoak ere bai beste batzuk, hau da, 1203an Hondarribiak hiri-gutuna jaso aurrekoak. Hori eta liburuan aipatzen dituzten beste datu asko, ziurtasun osoz baieztatzeko moduan daude ikerlan honen egileak, eskuratzea lortu duten dokumentazio guztia ondo arakatu eta gero.


Vida y obra de D. José Miguel de Barandiaran. 1889-1991
Ander Manterola, Gurutzi Arregi
J. M. B. fundazioa
365 orrialde



Antropologo handiaren lanak


XX. mende osoan Euskal Herriak izan duen antropologo handienaren lanak biltzen dituen liburua da Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Sara bilduman plazaratu duen Vida y obra de D. José Miguel de Barandiaran. Nolanahi ere, liburu honetan aipatzen diren On Jose Mielen bizitzako gertakariak haren ikerketa, azterlan, argitalpen eta jarduera zientifikoen gainekoak dira bakarrik, ataundarrak bere bizitza luzean egin zituen lanak jasotzea baitu helburu. Horrela, bada, lehenengo atalean, haren ikerlanak agertzen dira. Bigarrengoan, 1916tik 1990era argitaratu zituen 575 idazlanak. Hirugarrenean, sortu zituen aldizkariak -Eusko-Folklore, Gymnasium, Idearium, Ikuska eta Eusko-Jakintza-. Eta laugarrenean, argazki bilduma.


Kerman arraina
Fanny Millard
Gatuzain
32 orrialde
13 euro



Etxeko txikienentzako ipuina


Marijane Minaberrik euskaratu du Gatuzain argitaletxearen Gatuberde haur saileko liburu polit hau, Fanny Millardek frantsesez sortutako Kerman arraina, alegia. Irudi koloretsuz eta hizki jostalariz horniturik dator arrain-ontzi batean asper-asper eginda bizitzea egokitu zitzaion arraintxoari buruzko kontakizuna. Hain aspertuta zegoen Kerman beti bakarrik presondegi hartan bizitzeaz, halakoan etxeko jabearen sakelara jauzi egin eta handik joan egin zela, munduan zer berri zen ikustera. Erreka gertu zuela sumatzean, sakelatik atera eta beste jauzi batez, uretan murgildu zen. Beste arraintxo batek egin zion ongi etorria, eta zenbait aholku ere eman zizkion gure Kermani. Errekan ondo bizi nahi bazuen, ez zien inolaz ere amuei kosk egin behar. Hura Kermanen ikara!


Brummm!
Anjel Lertxundi
Antton Olariaga
Elkar
30 orrialde
4,95 euro



Pospoloekin jolasten zuen haurrarena


Antton Olariagaren marrazki esanguratsuak lagun dituela dator Anjel Lertxundik sortutako istorio hau. Haur txiki bat du protagonista, Niko. Aita patatak zuritzen ari dela ikusi du mutikoak eta, lagundu nahirik, aulki bat arrastaka aitaren ondoraino eraman eta patata bat luzatu dio. Baina aitak sustoa hartu du, ez Nikok emandako patata. Gainera, aulkitik jaisteko oihukatu dio, eta haurrak hala egiten du, baina gero ez daki zer egin. Telebista piztuko luke, baina futbola ematen ariko dira, edo gerraren bat, eta Nikori ez zaizkio futbola eta gerra gustatzen, satorren edo zizareen dokumentalak baizik. Zer egin dezake? Bat-batean pospolo-kaxa bat ikusten du eta harekin hasten da jolasten.


Hiltzaileak
Martin Ugalde
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna



Martin Ugalderen ipuinak entzuteko formatuan


Andoaingo Udalaren babesa izan du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Martin Ugalderen Hiltzaileak, Venezuelan euskaraz argitaratu zen lehen lana entzuteko formatuan kaleratzeko orduan. Martin Ugalderen ipuinik gogoangarrienak biltzen dira bertan. Joxe Manuel Goikoetxea izan dute narratzaile eta Irusoin grabaketa-etxeko ahots askok hartu du parte haien irakurketan. Erbestean zegoela, 1956-1957 urteetan idatzi zituen Martin Ugaldek. 1936ko Gerrako gertaeretan oinarritutako narraziook.


Mandarin dotore
Du Fu, Wang Wei, Li bai
Paper Hotsak
124 orrialde
30 euro



Tangdarren garaiko olerkiak euskaraz


Liburu-disko zoragarri batekin plazaratu zaigu Gaztelupeko Hotsak-en Paper Hotsak argitaletxea. Mandarin dotore du izena, eta bere orrialdeetan Jose Luis Zumetak irudi bihurtu ditu Rafa Egigurenek euskaratutako Txinako Tangdarren erresumako zenbait olerkarik idatzitako poemak. Joserra Senperenak, bestalde, olerkiok irakurtzeko musika konposatu eta jo du. VII. mendetik X. mendera luzatu zen Tangdarren agintaritza oparoa. Erresuma hartako funtzionarioek olerkigintzan nabarmenak behar zuten izan, eta mandarinak Mandarin Dotore bilakatzen ziren. Etxe oneko semeak izaki, bidazti ibiltzen ziren gaztetan, eta karguren bat eskuratu arte bide luzea ibili behar izaten zuten azterketa inperialetan parte hartzeko. Horregatik, beharbada, ibaiez eta mendiz bete zituzten olerkiak, eta alde egin behar duenaren kezka eta urrun dabilenaren herrimina aipatzen dituzte sarritan. Erresumaren aldeko arduraren bat betetzen goizean, eta gauean erbestean galduta, bazuten bere garaiaren berri, eta gerra sekula goratu gabe, mendekoaren aldeko eta bidegabekeriaren kontrako olerkiak idatzi zituzten, liburuan ikus daitekeen bezala.


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude