Musika: Hostoen pare

  • Zuhaitzetako hostoen pare erori dira diskoak gure eskura udazkenean. Kolore, mota nahiz gustu guztietako musika topatuko dugu erakusmahaietan. Guztira 95 bat disko berri. Tartean, azken urteetako joerari eutsiz, bilduma sorta nahiz ber

2003ko azaroaren 30ean

Agorila diskoetxearen erakusmahaia aurkituko dugu lehenik. Iparraldeko musika topatuko dugu mahai gainean. Ramuntxo Idauze Mendiko Pastorala eta Xiberoko Kantarien Denetarik zazpiak bat nobedadeak eskuratu ahal izango ditugu bertan. Ondoren dator Aus-Art Recordsen standa. Aurtengo nobedadeen artean organoari eskainitako zenbait lan aurki ditzakegu. Hala nola, Bergarako San Pedro organoa, Tolosako Santa Mariako organoa eta Begoñako Santa Monica monasterioko organoa diskoak.

DDT diskoetxearen erakusmahaian berriz, Erantzun taldearen Burmuinak astindu eta Aske taldearen Izatearen nahia ikusiko ditugu Azokan.

Elkar

Elkarreko mahai gainean diskoak, hostoak adina, urtero legez. Asko eta kolore guztietakoak. Angel Unzu gitarra joleak Melodias de piel izeneko diskoa ekarri du Azokara. Konpositoreak hamar melodia bildu ditu, sokarako moldatuak.

Euskarians izeneko bilduma ere topatuko dugu Elkarren mahaian. Aurtengorako prestatu du bilduma diskoetxeak. 3 CDtan, Euskal Herriko artistarik garrantzitsuenen 50 urrezko abesti jaso ditu. Bestalde, Oskorri folk talde ezagunak ere, badu nobedaderik aurtengo ediziorako. Desertore da lan berriaren izenburua, eta bertan sorkuntza berriko 12 kantu bildu dituzte.

Atzokoak berritzen

Disko berriek ez ezik, berrargitalpenek eta bildumek euren lekua hartu dute azokako standetan barrena. Esaterako, Errobiren eta Zaramaren diskografia osoak argitaratu ditu Elkar diskoetxeak. Mikel Laboak ere atzera begiratu du, eta bere lehen sorkuntzak bildu ditu bilduma batean, 60ko hamarkadako kantak, hain zuzen.

«Noizpop» zigilu berria

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak Noizpop zigilua sortu du, proposamen indienei lekua egiteko. Euskal Herriko zein nazioarteko pop taldeak hartuko ditu bere baitan. Durangoko Azokari begira Gernikako Audience taldearekin estreinatuko da. Ingelesez abesten dute eta bigarren diskoa atera dute dagoeneko, Second handed izenekoa.

Baina mahai gainean nobedade gehiago izango dituzte. Uek-ren Ganbaratik, Txuma Murugarrenen Gauak, neskak eta maletak...

Karidadeko Benta taldearena eta Mal de ojo taldearena ere bertan izango dituzte. Jon Maia bertsolariak sortutako kopla eta bertsoak abiapuntu hartuta, munduko herri doinuetara jo dute (Euskal Herrikoak, Marokokoak, Karibekoak...) lehenengoan; bigarrenean, Mal de Ojo taldeak, flamenkoaren adarrik alaiena hartu eta euskaraz abesteari uko egin gabe, runba eta erritmo beroak ederki landu ditu Mestijaia lan berrian.

Gor

Gor Iruñeko diskoetxeak lau nobedade argitaratu ditu aurtengoan Durangoko Azokari begira. Betiko moduan, rock doinuak jorratu ditu aurkeztuko dituen lanetan. Berri Txarrak talde arrakastatsuak disko berria kaleratu du, Libre izenekoa; bestalde, Leihotikan taldearen Munduaren leihoa izenburua daraman lana; Lor talde elorriotarraren lehen lana Lor eta Lau Itzal taldearen Sartu lan berria ere bertan izango dira.

Kantuok jartzen ditut

Literaturan bezala, musikan ere, badira Azokari distira berezia ematen dioten izenak urtero. Metak diskoetxearen erakusmahaian aurkituko dugu izen horietako bat. Ruper Ordorikarena, hain zuzen. Kantuok jartzen ditut bere azken lana izango da bertan eskuragai. Mahai gainean izango dira hala ere nobedade gehiago. Zortzi lan berri orotara.

Behin behineko egitasmo gisa sortu zen Kuraia taldea, baina bigarren diskoa ekarri du azokara, Isiltasunaren barre izenburupean. Rock eta metal musikan eskarmentua duen taldea dugu Eraso!. Eta euren hirugarren lana eman dute argitara, Mikel Kazalisek grabatu eta ekoitzitako Grisez bustitako egunak. Diskoa Haritz Harregik nahastu du.

Bada oraindik gehiago. Rafa Ruedaren Kea, Maddi Oihenart eta Josetxo Goia-Aribek osatutako bikotearen Ilhargi-min eta Anari eta Petti bikotearen lana ikusiko baititugu mahai gainean. BAP! taldean ere zaharrak berri. Andoaingo Gaztetxean eskaini zuen azken kontzertua cd-an eta DVDan jaso ditu Metak etxeak. Benetako harri bitxia, beraz.

Oihuka

Zortzi dira Oihuka etxearen standean ikusiko ditugun disko berriak. Aurtengo sorpresa, Iparraldeko Ikus taldearen, Nere buruan izeneko lehen diskoa izan da. Bitxia taldea benetan. Izan ere, grabaketa osoa software bidez egiteaz gain, zuzenekoak ere horrela egiten baitituzte.

Axular Arizmendi DJak techno progressive eta trans progressive doinuak ekarriko ditu Azokara. Lana cd-an nahiz biniloan atera dute.

Harlaxen bigarren lana ere bertan izango da; Ez diren gauzak ere badira izenburupean eman dute argitara.

Azkenik, Sex'n'roll da ikusmin handiena lortu duen lana. Euskal Herriko rockak eman dituen 18 kanturik beroenak, sutsuenak, sexualenak eta maitasunezkoenak bildu dira bertan. Besteak beste, Doctor Deseok, Barricadak, Urtzek, Leizek, Tijuana in Bluek, Baldin Badak eta La Polla Records-ek kantatuak dira.

Haurrentzako doinuak

Haurrentzat ere bada musika eskaintzarik 38. edizio honetan. Alde batetik, Matxinsalto diskoetxearen eskutik, Poxpolin marisorgin lana kaleratu berri dute Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek. Elkar argitaletxearen eskutik aldiz, Txirri, Mirri eta Txiribitonen azken lana iritsiko da Azokara, Txirri, Mirri eta Txiribiton Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude