Ezpalak


2003ko azaroaren 30an


Finalerako aulkiak bilatzen

Finalerdietara iritsi da dagoeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Gauzak espero bezala doaz orain artean, lerro hauek idazterakoan Maialen Lujanbiok lortu baitzuen Eskoriatzako lehen finalerdian abenduaren 14an Irunen jokatuko den finalerako lehen aulkia. Beste zazpi tokiak zeinek beteko dituen ordea, hilaren 23an Zarautzen eta 30ean Tolosan jokatuko diren saioetan erabakiko da.


Ilustratzaileak elkartu dira

Profesioa duin egitea eta euren lana ezagutaraztea da Bilbon aurkeztu berri den Euskadiko Ilustradoreen Elkarte Profesionalaren (EIEP) xede nagusia. Ilustratzaileei lan gaiei buruzko aholkularitza eskainiko die Elkarteak eta hainbat ekimen martxan jarriko ditu ilustratzaileen lana ezagutarazteko. Horien artean, urtarriletik ekainera erakusketa ibiltari bat burutuko dute Euskal Autonomia Erkidegoan zehar.


Milioika hitz, esaldi eta esapide

Euskaraz idazten dutenei laguntzea da Ibon Sarasola idazle eta euskaltzainak zuzendu eta Euskararen Donostia Patronatuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez sortu den «Ereduzko prosa gaur» programaren helburua. Bertan, 87 liburu daude bilduak eta eredugarri izan daitezkeen liburu horien hitz, esaldi eta esapideak ere bai. Sarasolak liburuak , Juan Garzia, Josu Zabaleta eta Koro Navarrorekin batera aukeratu ditu. Programa erabilgarri dago dagoeneko bi helbide hauetan: www.ehu.es/euskara-orria eta www.euskara.net-en.


Gerra aurreko euskarazko kazetaritza

Gerra aurretik Iruñeko prentsan euskaraz idatzi zuten egileen artikuluak bildu ditu liburu batean Joxemiel Bidadorrek. Larreko, Gurbindo edota Iruña’tar Alexander ezizenez sinatzen zuten egileen lanak bildu ditu, besteak beste, Euskara Iruñeko kazetaritzan (1930-1936) liburuan.


ASTEKARIA
2003ko azaroaren 30a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude