Izenak


2003ko azaroaren 16an

Eneko Bidegain, Itxaro Borda, Iban Zaldua, Gotzon Garate, Castillo Suarez eta Lucien Etxezaharreta dira, besteak beste, «Euskal Herria 2050» liburuaren egileak. Gatuzain argitaletxeak Durangoko Azokarako plazaratuko duen ale honetan idazleak Euskal Herria hemendik urte batzuetara nolakoa izango den aurreikusten saiatu dira, fikzioan oinarriturik.

Jose Maria Ucelay margolariaren jaiotzaren mendeurrenean berari buruzko erakusketa antologikoa paratu dute Bilboko BBK aretoan. Busturialdeko parajeak, erretratuak eta natura hilak dira nagusi bere lanetan.

Markeliñe antzerki taldeak «Igandeetan piratek jai» lan berria estreinatuko du datorren urteko urtarrilean Zornotzan.

Sex'n'roll bilduma plazaratu du Oihukak. Euskal rockaren kanturik sutsuenak jaso dira bertan; guztira, 18 talderen 18 abesti. Doctor Deseo, Tahures Zurdos, Urtz eta Hertzainak dira, besteak beste, parte hartu dutenak.

Jon Abril kazetariak bere lehen liburua kaleratuko du Txalapartaren eskutik. «Helloak Txinan» lana Abrilek eta Asier Gogortza argazkilariak Txinan eginiko bidaiaren kronika da.

Barricadak hogei urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta disko berezi bat kaleratuko da abenduan. Bertan, hainbat taldek Barricadaren ibilbidean esanguratsuenak izan diren abestiak moldatu eta kantatu dituzte. Besteak beste, Andres Calamarok, Loquillok, Mareak eta Rosendok parte hartu dute. Horrez gain, urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko dute abenduaren 13an Atarrabian.


Azkenak
2024-04-29
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Eguneraketa berriak daude