Eneko Olasagastik honakoa adierazi zuen Ahozko Inprobisazioa munduan jardunaldien barruan bertsolaritzaz: «Ikuskizuna egiteaz gain beste helbururen bat emango balitzaio saio bati, dramaturgia klasikoaren kanonak berraztertu beharko lirateke, ea zerbaitek balio duen bertso saioei aplikatzeko».
Sorkun musikariaren hitzak dira hauek «Aizu!» aldizkarian jasoak: «Talde berriek ipurdia mugitu behar dute nahitaez. Ezin zara norbaitek deitu zain gelditu, inork ez baitaki existitzen zarenik ere».
Juan Ramon Madariagak zera zioen «Berria»n: «Poesiaren bidez, mundua ulertzen saiatzen naiz. Lortzen ez dudanez, idazten jarraitzen dut».
Anjel Lertxundiren ustez, «norbaiti euskara zaila egiten zaiola entzutea zerbait gaizki egiten ari garen seinale da». Hitzok «UK» aldizkarian argitaratu ziren.
Clemente Bernad argazkilariak «Aizu!»n: «Komunikabideren batek noiz deituko zain bazaude, jai daukazu. Zuk aurreratu behar dituzu lana eta gastuak, eta gero emaitza norbaiti saltzen saiatu».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.