Bali politean bonba berriak eta odol zaharrak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bali uhartean jaiotako antropologo batek, Degung Santikarma-k «Bali bakearen uhartea? Ez da horrela izan beti» izenburua ipini dio Jakartako «Kompas» egunkarian egindako analisiari. Eta honekin irakurleari Bali bere benetakotasunean aurkeztu nahi dio, antropolo kolonialistek eta turismo agentziek saldu duten irudi idilikoa apurtuta.

Duela hilabete eskas, turista mordoxka bildu zen Balin iaz islamistek bonbaz lehertu eta kiskali zuten hotelaren aurrean. Hondakinetan loreak, kandelak eta poemak utzi zituzten, galdu zituzten 202 seme-alaba, senar-emazte, anai-arreba edo lagunen oroitzapenez. Han ziren agintariak, eta baita mundu osotik iritsitako komunikabideak ere.

Egun berean, Degung Santikarma antropologoa handik 20 kilometrotara dagoen hondartza batean egon zen, eta bertan Pak Nyoman izeneko herritarrarekin izandako enkontrua kontatu du. Honek hondartza zabal hartako txoko jakin batera eraman du. Eta iritsitakoan, «tarte batean zutik egon da eta bat batean gainbehera erori da. Honela esan du: ‘Osasuna, burkideok! Etorriko da eguna, eta orduan Ama Lurraren erraietatik aterako zaituztet’. Begiratu batera, sasiak hartutako leku bat baino ez da. Hurbil, kokoteroz inguratutako tenplo hidu bat dauka. Postal bat dirudi».

Baina soro horrek krudelkeriaren oroitzapenak ditu Pak Nyomanentzako. 1965eko gau batean leku horretara eraman zituzten preso hainbat herritar, banan bana jaitsiarazi eskuak atzean lotuta zituztela, eta beren ezpatekin zaintzen zituzten herritar balitarren artean fusilatu zituzten. Gaueko nahastearen erdian bizirik ateratzea lortu zuen Pak Nyomanek, baina oraindik gauero esnarazten dute beraientzako prestatutako zuloen aurrean tirokatu zituzten 202 herritarren garraisi eta aiumek.

Bizirik atera arren, familiako eta adiskide asko galdu zituen gizon honek urte luzez jasan behar izan zituen »beste hainbat milaka pertsonak bezala» «komunista» etiketa eramatearen ondorioak, lan publikoetatik urrun, arrestatzeak edonoiz... «Zauri artean usteltzen ari den zakur bat bezala, guztiek ostikatua, bizi sozialetik kanporatuta» ikusi du bere burua luzez. Antropologoak galdetu dio ea nola egon den mutu hainbeste urtez. Bere arrapostua: «Eta nori kontatu behar nion ikusi nuena?».

Sukarno-ren garai haiek

Gerra hotza aspaldiko oroitzapen soila baino ez bada, inor gutxik ditu gogoan Sobiet Batasunaren eta amerikarrak buru zituen OTANen artean espazio politiko propioa eskatzen zuten buruzagi ez-alineatu haien mugimendua. Egiptoko Nasser, Jugoslabiako Tito... eta Indonesiako Sukarno. 60ko hamarkada zen. Baina 1965eko irailaren 30ean estatu kolpea jo zion bere eliteko indarren buruzagia zen Suharto jeneralak, amerikar eta britainiarren laguntzarekin, eta komunisten kontrako ehiza kupidagabeari ekin zion herrialde osoan. Kronikek diotenez, Java eta Bali izan ziren uharterik zigortuenak. Milaka militante hil zituzten, beste milakak egin behar izan zuen ihes, intelektualeriaren zati handi bat suntsitu zuten. Eta anabasaren erdian, politikarekin zerikusirik ez zuen hainbat herkide eta auzorekin mendeku zaharrak kitatzeko aukera ere eman zion askori. Gutxienez 500.000 pertsonak galdu zuen bizia sarraski horretan, eta badira kopurua milioiraino jasotzen dutenak.

Suharto 1998an bota zuten agintetik (ez aurretik honek sekulako fortuna atzerrian gorde gabe) baina 1965eko masakreez sekulako isiltasuna dago Indonesian... eta munduan. Egia osoak azaleratzen hasita, indonesiarrek egindako triskantzak argitu beharko lirateke; baina baita britainiar eta amerikarrek Indonesian ezarritako estrategia eta taktika kontraintsurjenteen gorabeherak. Gaur antiterrorismo izenez bataiatuta onargarriagoak diruditen estrategia horiek berak erabili dira gero Latinamerika osoan, Vietnamen, eta neurri txikiagoan Irlandan eta Euskal Herrian.

Balira itzulita, 2002ko bonba «Bakearen Uhartea» kanpotik astindu duen eraso bezala margotu dute. Izan ere, aspalditik uharte paradisiakoaren itxura saldu da Baliren inguruan. Hori interesatzen zitzaien Jakartako burgesei »oporleku zoragarri bat» eta baita Mendebaldeko turismo agentziei ere. Balin zegoen biolentzia bakarra antzinako gerren oroitzapena omen zen, folkloreak bildu dituen erritoak... Gainerakoan, dena bake eta armonia: arroz soroen erregatzeak berdintasunean hezitako laborari komunitateak, ororen gainetik armonia maite duten herritarrak, izakera duin eta noblekoak eta abar.

Arrakasta lortu du irudi honek mundu osoan. Behin ezkondu behar eta nola ez duzu bada hautatuko zure bizitzako bidai ahaztezinena egitekoa Bali bezalako Eden bat? Hemengo paisai liluragarrian gizaki «abegikor, lasai, eder, atsegin, txukun, langile eta ameslariak» bizi dira eta!

Baina Bali bertakoa den antropologoak dioenez, «artistaz gain borrero ere bagara, kontalari izateaz gain hilketak isilik gordetzen dakigunak». Beste edozein naziotako herritar jatorrok bezalatsu.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude